Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Pistatxo bonboiak
Osagaiak
  • -GANATXEA EGITEKO:
  • Gianduja, 200 g
  • Txokolate beltza, 50 g
  • Esne-gaina, 125 g
  • Gurina, 75 g
  • -PISTATXO KARAMELUA EGITEKO:
  • Pistatxoak, 150 g
  • Azukrea, 150 g
  • Ur pixka bat
  • Esne-gaina, 50 g
  • Gurina, 10 g
Prestaketa

Gianduja eta txokolatea katilu batean jarri, esne-gaina irakiten gehitu eta hagaxka baten laguntzarekin dena ondo nahasi. Gurina gehitu, nahasi eta hozten utzi.

Azukrea lapiko batean ur pixka batekin jarri eta karamelu bat egin. Pistatxoak gehitu eta ongi nahasi dena. Jarraian esne-gaina botako diogu eta sutatik kenduko dugu ondo nahasten dugun bitartean. Gurina gehitu, nahasi eta karamelua pixka bat epeltzen utzi.

Karamelua labeko bi plastikoren bitartean jarri eta luzatu arrabolaren laguntzarekin. Jarraian, izozkailuan hoztu.

Karamelua gogortu denean, ganatxea zabaldu bere gainean karameluaren zabaleraren dobleko lodierarekin. Hozkailuan gogortzen utzi eta prest dagoenean, laban bat berotu eta harekin nahi dugun eran zatitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena