Errezetak azkenburukoak edo postreak
Esnea esne-gainarekin, kanelarekin eta limoi azalarekin irakiten jarri. Beste ontzi batean azukrea, arto almidoia, banilla estraktua eta arrautza gorringoak nahasi. Esnea arrautzen nahasketara iragazi eta sutan jarri berriro ere, hagaxkarekin nahasi bitartean. Irakiten hasten denean, sutatik atera eta hozkailuan ordubetez hoztu.
Frutak dadotan zatitu. Krema gozogile mauka batean sartu eta honekin katilu baten oinarria bete. Jarraian fruta geruza bat jarri eta ondoren beste krema geruza bat. Azukre beltza gainetik bota eta sopletearen laguntzarekin erre. Fruta batzuekin edo menda pixka batekin apaindu eta zerbitzatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa