Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Mango eta arbendol tarta
Osagaiak
  • 6 brick ore xafla
  • Mango pare bat
  • Gurina, 30 g
  • Glas azukrea
  • Agabe ziropa
  • -ARBENDOL KREMA EGITEKO:
  • Esnea, 500 ml
  • Kanela adar bat
  • Arto irin findua, 40 g
  • 4 arrautza gorringo
  • Azukrea, 75 g
  • Arbendol birrinduak, 80 g
  • Gurina, 40 g
  • Ron zuria, 40 g
Prestaketa

Labea 200 ºC-tan berotzen jarri.

Lapiko batean krema egiteko esnea berotzen jarri, kanela adarrarekin batera. Bitartean, arto irin findua azukrearekin nahastu eta ondoren arrautza gorringoak gehitu. Ondo nahasi eta esnea irakiten hasten denean, kanela adarra atera eta arrautzak esnetara gehitu. Irakiten utzi eta su ertainean landu 5 bat minutuz. Jarraian, arbendol irina, gurina eta rona gehitu, ondo nahasi dena eta sutatik kanpo hozten utzi.

Brick ore xaflak borobilean ebaki plater bat oinarri hartuta. Xafla bat labeko paper gainean jarri eta brotxa baten laguntzarekin, dena gurinez margotu. Jarraian, gainetik glas azukre pixka bat bota eta eta beste xafla bat gainean jarri. Hau ere gurinarekin margotu eta glas azukrea bota, eta gauza bera egin gainerako xafla guztiak jarri arte.

Arbendol krema geruza bat zabaldu brick ore gainean eta honen gainean, mandolinarekin xerra finetan moztua izango dugun mangoa jarri. Labera sartu eta bertan kozinatu 25 bat minutuz.

Agabe ziropa gainetik bota eta zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena