Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Sacher tarta
5:07
Osagaiak
  • 125 gr azukrea
  • 120 gr gurin
  • 125 gr txokolate
  • 25 gr kakao
  • 150 gr irin
  • 4 arrautza
  • Albertxiko marmelada
  • Estaldura egiteko:
  • 180 ml ura
  • 150 gr txokolate
  • 120 gr azukre

Bideoak (1)

Prestaketa

Zuringoak banandu ontzi batean eta irabiatu. Ondoren, gurina pomada puntuan eta azukrea erantsi eta dena hanasten jarraitu, zuringoak elur puntua lortu arte.

Beste ontzi batean, azukrea eta gurina nahastu eta aldez aurretik bigundutako txokolatea botatzen joan. Jarrain gorringoak gehitu eta dena ondo irabiatu. Lehenago zuringoekin lortutako merengea erantsiko diogu oraingo nahasketari. Irina eta kakaoa denaren gainean iragazita bota eta dena ondo nahastu berriz.

Moldea bete eta labean sartu 160 gradutara 45 minutuz. Hozten denean, erditik zatitu eta marmeladarekin bete. Tarta itxi eta gainetik marmeladarekin margoztu.Hozkailuan gorde.

Estaldura egiteko, jarri ura irakiten, azukrea eta txokolatea bota. Dena ondo nahastuta dagoenean tartaren gainetik botako dugu. Bukatzeko, nahi diren apaindurak jarri gainetik.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena