Errezetak azkenburukoak edo postreak
Bideoak (1)
GONBIDATUA:
Horacio Chacín, Zarautzeko Aizpurua gozotegiko arduraduna.
NOLA EGIN:
Lehenik, esne epela botako dugu bol batera. Azukrea gehituko diogu. Legamia botako dugu. Osagaiak ondo nahastuko ditugu eta harrotzen utziko dugu, itxura krematsua lortu arte.
Lapiko batean indar-irina botako dugu eta, segituan arrautzak gehituko dizkiogu. Azukrea bota eta ongi nahastuko dugu. Lehen egindako ama orea botako diogu. Noizean behin gurina koilarakadak gehitu.
Orea prest dagoenean uste dugunea, hartu eta eskuekin landuko dugu. Film-a hartu eta platerra estaliko dugu, harrotzen utziz.
Betegarriak (mahaspasak, intxaurrak, laranja azal konfitatua eta arbendolak) hartu eta mahai-gainean utziko ditugu. Opila irekia dugula, fruitu lehorrekin beteko ditugu. Listo dago 180º eta 20 minututan labean sartzeko.
Labetik atera eta postrea glass azukrearekin apainduko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa