Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Bizkotxo betea
22:46
Osagaiak
  • Irina - 120 g
  • Azukrea - 160 g
  • Banila azukrea - koilarakada bat
  • Legami hautsa - 4 g
  • 4 arrautza
  • Betegarria egiteko:
  • Esnea 200 ml
  • Arbendol birriduak - 30 g
  • Glass azukrea - 2 koilarakada
  • 2 arrautza gorringo
  • Merengea egiteko:
  • Azukrea - 170 g
  • Ura - 40 ml
  • Arrautza zuringoa - 90 g
  • Azukrea - 170 g
  • Gainerakoak:
  • Almibarra - 250 ml

Bideoak (1)

Prestaketa

- Lehenik eta behin, lau gorringo lapiko batera botako ditugu irabiatzeko, banila azukrearekin batera. Soberan dauden zuringoak hartu eta bol batean harrotuko ditugu. Ben bitartean, almibarra prestatuko dugu. Horretarako, ura eta azukrea bota eta nahastuko ditugu.

- Zuringoak zuritu direnean lehen irabiatzen jarri ditugun horretara botako ditugu. Minutu batzuk pasatuta, irina gehituko diogu poliki-poliki.

- Gure gustura dagoen nahastea lortzen dugunean, hurrengo pausoarekin jarraituko dugu. Horretarako, nahastea atera eta molde batean jarriko dugu, legamia aldez aurretik jarriz. Ordu erdi utziko dugu laberatzen.

- Betegarria egiteko arbendol irina eta bi arrautza gorringo nahastuko ditugu bol batean. Segituan, glass azukrea eta 200ml esne gehituko dizkiogu, eta osagaiak ondo nahastuko ditugu. Prest dagoela uste dugunean, almibarra botako diogu.

- Labetik pastela atera eta erditik zatituko dugu. Aurreko pausoan prestatu dugun krema botako diogu beheko geruzaren barruan. Goiko jarriko diogu berriro.

- Amaitzeko, merengea gordin dagoenean, pastelaren gainean botako diogu. Hautazkoa da guk nahi dutugun beste osagaiak gehitxea (txokolate pepitak, adibidez).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena