Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Krema tostadak euskal erara
Osagaiak
  • --6 gorringo
  • --Litro bat esne
  • --Arroz irina, 125 g
  • --Azukrea, 105 g
  • --Limoi-azal zati bat
  • --Glass azukrea
  • --Kanela hautsa
  • Arrautzeztatzeko:
  • --Arrautzak
  • --Irina
  • --Ekilore olioa
  • Egilea: Zigor Iturrieta
Prestaketa

NOLA EGIN?

- Arroz irinari esne gordina gehitzen joan eta ondo nahastu.

- Bestetik, esnea berotzen jarri eta limoi-azala gehitu.

- 6 gorringo banatu eta lapiko batean jarri.

- Lapikora azukrea gehitu eta ondo nahastu.

- Arroz irina eta esne gordin nahastua erantsi eta nahastu.

- Azkenekoz, esne beroa gaineratu, irakiten jarri eta bitartean ondo nahastu.

- Limoia kendu eta loditzen utzi.

- Moldea oliotan busti, orea gehitu eta hozkailuan hozten utzi.

Arrautzeztatzeko:

- Pare bat arrautza irabiatu azukrearekin.

- Orea laukitan zatitu eta irinetik pasa.

- Ondoren, arrautza irabiatutik pasa eta zartaginean frijitu.

- Amaitzeko, glass azukrearekin eta kanela hautsarekin apaindu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena