Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Oliba, kaparra eta tomate lehor focaccia entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Focaccia orea:
  • Irina, 250 g
  • Oliba olioa, 35 g
  • Ura, 125 g
  • Legamia freskoa, 10 g
  • Gatza, 5 g
  • Azukrea, 5 g
  • Malta irina, 10 g
  • Oliba beltz eta berdeak
  • Kaparrak
  • Tomate lehorra
  • Ura, 50 g
  • Oliba olioa, 50 g
  • Gatza, 6 g
  • Entsalada:
  • 2 tipulatxa
  • 6 gerezi tomate
  • Tipulin adarra
  • Erremolatxa egosi bat
  • Kuia hazi batzuk
  • Piperrak
  • Gazta fresko zati bat
  • Errukula sorta bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Ozpina
  • Oliba beltz olioa:
  • 10 oliba beltz
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Perrexila txikituta
Prestaketa

Focaccia orea:

Osagai lehorrekin sumendi bat egin eta erdian hezeak sartu. Eskuekin ore bat egin eta pausatzen utzi. Orea bikoiztean, eskuekin luzatu 2 zentimetroko lodiera eman arte, eta gainetik olibak, tomate lehorra eta kaparrak jarriko dizkiogu. Edalontzi batean ura, olioa eta gatza jarri eta gainetik bota eskuekin luzatzen dugun bitartean. Berriro pausatzen utzi, eta bikoiztean, laberatu 200 ºCan, 15 minutuz.

Entsalada:

Beste ontzi batean entsaladak dituen osagaiak sartuko ditugu, eta olio eta ozpinarekin gozatu.

Oliba beltza olioa:

Oliba beltzak hezurrik gabe hartu eta ontzi batean beste osagaiekin nahastu eta birrindu.

BUKAERA:

Plater batean entsaladaren osagaiak luzeran jarri eta gainetik sardina zatiak eta errukula hostoak. Oliba beltz olioa botako dugu gainetik eta ondoan focaccia zati bat jarri.

 

 

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena