Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Zigala saltsa egiteko, tipula eta zigala buruak gorrituko ditugu. Ondoren, koñaka eta ardo zuria botako ditugu eta alkohola lurruntzen utziko dugu. Prest dagoenean, esne-gaina bota eta irakiten utziko dugu. Saltsa loditzen denean, iragazi eta gorde egingo dugu.
Betegarria prestatzeko tipula, hirugiharra, onddoak eta txibiak frijitu egingo ditugu. Ondoren, irinarekin loditu egingo dugu eta zigala saltsa pixka bat gehitu. Irakiten edukiko dugu, eta ondoren, hozten utziko dugu.
Txipiroi ozpin-olioa egiteko, betegarri pixka bat hartu eta txipiroi saltsarekin nahastu egingo dugu, eta pipermin zuria, gatza eta olioa gehituko ditugu.
Betegarria hozten denean, pasta bete eta gordinik dagoela, saltsara botako dugu bertan egos dadin.
Aurkezpena:
Pasta betea eta saltsa plateraren erdian ipini eta txipiroi ozpin-olioarekin apainduko dugu guztia.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa