Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Porruak eta txirlak saltsa berdean otarrainxkekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Porruak saltsa berdean:
  • 2 porru
  • Urdaiazpikoa, 6 xerra
  • 10 txirla
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • 2 baratxuri atal
  • Ardo zuria, txorrotada bat
  • Perrexila
  • Irina
  • 2 arrautza
  • Otarrainxkak gabardinan:
  • 6 otarrainxka
  • Irina, 100 g
  • Gorringo bat
  • Garagardoa, 50 g
  • Zuringo bat
  • Legamia-hautsa, koilarakadatxo bat
  • Gatza
  • Patata more sarea:
  • Patata morea, ale bat
  • Frijitzeko olioa
  • Gatza
Prestaketa

Porruak saltsa berdean

Porruak garbitu ondoren, 5 cm-ko zatitxotan moztu, eta egosi egingo ditugu. Ur hotzetatik pasa, xukatu eta urdaiazpikoarekin bildu. Irin eta arrautzetatik pasatu, eta oliotan frijituko ditugu. Paperean xukatu.

Zartagin batean txorrotada bat olio bota eta baratxuri txikitua egiten jarri. Gorritzen hasten denean, irin pixka bat bota, eta ardo zuria ere bai. Ardoa murriztean, ur pixka bat bota eta utzi saltsa loditzen. Behar dugun testura hartzen duenean, txirlak eta porruak sartu. Irekitzen direnean, perrexil txikitua bota.

Bigarren arrautza uretan egosi eta zuritu ondoren porruen gainetik botako dugu birringailutik pasatuta.

Otarrainxka gabardinan

Gabardina orea egiteko, ontzi batean irina, gorringoa legamia-hautsa, gatza eta garagardoa sartuko ditugu. Hagaxkarekin ondo nahastu, eta beste ontzi batean zuringoa harrotuko dugu. Sendo dagoenean, beste prestaketarekin nahastu kontu handiz, eta otarrainxkak hemendik pasatuko ditugu oliotara bota aurretik. Ondo frijitu, eta paperean xukatu.

Patata more sarea

Patata morea zuritu, eta barazki zorrozkailuarekin hari luze bat egingo dugu. Pilota bat egin, eta olio berotara bota frijitu dadin. Multzo bat bezala geratu behar da. Paperean xukatu eta gatza jarri.

Bukaera

Plater sakon batean porruak saltsa berdean jarri, alde batean otarrainxka pare bat jarri eta gainean patata more sarea.

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena