Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Hasselback alberjiniak pestoarekin eta pastrami xerrekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Tomate frijitu saltsa:
  • Tomate zuritu eta txikitua, kilo bat
  • Tipulin bat
  • Baratxuri atal bat
  • Azenario bat
  • Apio-adar bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Alberjiniak:
  • 2 alberjinia
  • Mozarella gazta
  • Ogi birrindua
  • Gurina
  • Gatza
  • Oregano lehorra, koilarakadatxo bat
  • Pesto saltsa:
  • Albaka sorta bat
  • Baratxuri atal bat
  • Parmesano birrindua, 120 g
  • Pinazi txigortuak, 100 g
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • 5 xerra pastrami
Prestaketa

Tomate frijitu saltsa

Zartagin batean olioarekin barazkiak txikitu eta ondo erregosi. Tomate zuritu eta txikituak gehitu, eta jarraitu egosten 20 minutuz. Puregailutik pasa, eta gatz puntua jarri.

Alberjiniak

Alberjiniak uretatik pasatu, txortena kendu, eta xerratan moztu, ebakia osorik egin gabe. Gatza bota eta 20 minutuz ura askatzen utziko dugu. Berriro uretatik pasatu gatza kentzeko, eta ebakietan mozarella xerra bana sartu. Ondoren, tomate frijitu saltsa dagoen erretilu batean jarri, eta laberatu 180 ºCan 25 minutuz. Orduan ginetik gurina eta ogi birrindua bota, eta beste 10 minutuz laberatu.

Pesto saltsa

Osagai guztiak ontzi batean sartu, eta ondo birrindu.

Bukaera

Plater batean tomate saltsa jarri, eta gainean alberjinia erdi bat, pesto saltsa ingurutik bota eta pastrami xerra txikitua jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena