Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Ziazerba lasagna oilasko bolognesarekin eta ahuntz gaztarekin
Osagaiak
  • Ziazerba pasta freskoa:
  • Pasta irina, 200 g
  • Arrautza bat
  • Ziazerba, 200 g
  • Olioa, koilarakada bat
  • Gatza
  • Oilasko bolognesa:
  • Oilasko haragia, 250 g
  • Oliba olioa
  • Apio-adar bat
  • Ardo zuria, 250 g
  • Tipula gorri bat
  • Azenario bat
  • Baratxuri atal bat
  • Tomate frijitu saltsa, 125 g
  • Gatza
  • Oregano lehorra
  • Ahuntz gazta:
  • • 2 xerra ahuntz gazta
  • • Oliba olioa
Prestaketa

Ziazerba pasta freskoa

Ziazerbak galdarraztatu eta zuku-makinatik pasatu ondoren, iragazi. Irinarekin sumendi bat egin eta erdian beste osagaiak sartuko ditugu. Eskuekin nahasten joango gara ore bat egin arte. Pausatzen utzi leku hotz batean. Irin pixka baten laguntzarekin zapaldu, eta pasta luzatzeko makinarekin xafla mehe bat utziko dugu lasagna karratuak mozteko. Eltze batean ura irakiten jarri, eta pasta egosi 30 segundoz. Ur hotzetara pasa, eta xukatu.

Oilasko bolognesa

Zartagin batean olioa bota eta azenarioa, tipula, baratxuri atala eta apio-adarra txikituta erregosten jarri. Barazkia eginda dagoenean, oilasko haragi txikitua gehitu eta egin arte su bizian edukiko dugu, ardo zuria bota eta murrizten denean tomate frijitu saltsa eta oregano lehorra bota. Ondoren, 10 minutuz egosten eduki.

Ahuntz gazta

Zartagin bat ondo berotu, olio pixka bat bota eta ahuntz gazta xerrak bi aldeetatik gorritu.

BUKAERA

Plater batean ziazerba pasta xafla bat jarri, gainean koilarakada bat bolognesa. Hori bi aldiz errepikatuko dugu, eta ahuntz gazta xerra gorrituarekin bukatuko dugu.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena