Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Fruitu lehor Bundt bizkotxoa txokolate beltz estalkiarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Fruitu lehor orea:
  • -Almendrak txikituta, 50 g
  • -Hurrak, 50 g
  • -Intxaurrak 50 g
  • -Pistatxoak, 50 g
  • -Eztia, 85 g
  • -Gurina, 76 g
  • -Gatza, 2 g
  • Bundt bizkotxo orea:
  • -Gurina, 170 g
  • -Azukrea, 150 g
  • -Eztia, 85 g
  • -Azukre beltza, 110 g
  • -Arrautzak, 3 ale (200 g)
  • -Banilla, adar bat
  • -Irina, 280 g
  • -Legamia hautsa, 5 g
  • -Bikarbonatoa, 2 g
  • -Greziar jogurta, 125 g
  • -Esnea, 60 g
  • Txokolatezko estalkia:
  • -Esne-gaina, 50 g
  • -Gurina, 40 g
  • -Txokolate beltza, 240 g
  • Fruitu lehor karamelizatuak:
  • -Fruitu lehor txigortu sorta, 150 g
  • -Azukrea, 150 g
  • -Ur pixka bat
  • Txokolate txuri mentak:
  • -Txokolate txuria
  • -Menta orriak
Prestaketa

Fruitu lehor orea:

Bizkotxoaren moldea gurin urtu eta irinarekin igurtzi. Labea 180ºc-tara mantendu piztuta.

Ontzi batean eztia, gurina urtuta, gatz pixka bat eta fruitu lehorrak txikituta nahastu. Moldearen barruan jarri eta ondo zanpatu.

 

Bundt bizkotxo orea:

Ontzi batean gurina bigunduta jarri eta azukre eta eztiarekin nahasten hasi. Ondo harrotuta dagoenean, arrautzak banan banan sartu. Banilla adarraren haziak ere gehitu.

Katilu batean irina, legamia hautsa, bikarbonatoa eta geratzen den gatza jarri.

Beste katilu batean jogurta eta esnea nahastu.

Gurin eta arrautzen nahasketan azken bi prestaketa horiek txandaka gehitzen joango gara. Ondoren Bundt bizkotxo moldera botako dugu erdia bete arte, fruitu lehorren gainera. Behin hori eginda kolpe lehor batzuk emango dizkiogu moldeari. Berriro fruitu lehorren nahasketa ondo luzatu orearen gainetik eta falta den orearekin bukatuko dugu moldea betetzen. Azken kolpe batzuk eman prestaketa ondo sartuta gera dadin.

Laberatu 40 minutuz. Ondoren, moldetik aterako dugu hoztu dadin.

 

Txokolatezko estalkia:

Esne-gaina berotu eta bertan txokolate beltza urtuko dugu. Ondoren, birringailuarekin gurina gehituko diogu.

 

Fruitu lehor karamelizatuak:

Zartagin batean osagai guztiak elkartu eta egosten joan karamelizatu arte.

 

Txokolate txuri mentak:

Txokolate txuria urtu. Erretilu batean mentak jarri eta txokolate txuriaz estali. Hotzean gorde.

 

Bukaera:

Bundt bizkotxoa hoztean, txokolate estalkia gainetik bota eta ondoren fruitu lehor karamelizatuak bizkotxoan banatu. Txokolate txuri mentekin apaindu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena