Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Banoffe tarta edalontzian
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Gaileta orea:
  • Gozogintzako irina, 180 g
  • Kakao hautsa, 25 g
  • Hur txigortuak, 25 g
  • Gurina, 10 g
  • Arrautza bat
  • Azukre hezea, 40 g
  • Gatza
  • Banana eta karamelu saltsa
  • 2 banana
  • Esne gaina, 140 g
  • Azukrea 230 g
  • Esne gain harrotua:
  • Esne gaina, 150 g
  • Mascarpone gazta, 35 g
  • Banilla adar bat
  • Azukrea, 20 g
  • Karamelu krema:
  • Azukrea, 50 g
  • 2 banana
  • Gorringo bat
  • Maizena, 10 g
  • Esnea, 140 g
  • Gelatina orri bat
  • Gurina, 80 g
  • Bananak limoi zukuarekin:
  • 2 banana
  • Limoi baten zukua eta azal birrindua
  • Azukre beltza, 80 g
  • Lima baten azal birrindua
Prestaketa

Gaileta orea

Osagai lehorrekin sumendi bat egin eta erdian osagai hezeak sartu, ondo landu eskuekin ore bat egin arte eta hozten utzi. Arrabol batekin luzatu irinaren laguntzaz eta zartaginean erre.

Banana eta karamelu betegarria

Zartagin batean azukrea karamelizatu. Beste aldetik, esne gaina bananarekin txikitu eta azukre karamelizatura bota. Bi osagaiak batzen direnean, hozten utzi.

Karamelu krema

Gelatina uretan beratu. Karamelu lehorra prestatu: azukrea lapiko batean gorritu arte berotu eta banana zatitiuta gehitu. Beste lapiko batean esnea banilla arraspatuarekin irakin eta pixkanaka karameluaren gainean bota. Gorringoa Maizenarekin nahastu. Esnea karamelu beroaren nahasketara bota, berriro zartaginera bota eta 2 minutuz irakiten utzi. Etengabe eragin, gozogintzako krema baten testura lortu arte. Sutatik kanpo, gelatina gehitu. Nahasketaren tenperatura jeistean,  gatza eta gurina gehitu.

Esne gaina harrotua

Lau osagaiak ontzi batean batu eta harrotu.

Bananak limoi zukuarekin

Bananak zuritu eta karratutxotan zatitu. Limoi zukuarekin, azal birrindurarekin eta azukrearekin batu.

Bukaera

Edalontzi batean koilarakada bat karamelu krema botako dugu, ondoan gaileta zati batzuk jarri, aldamenean banana marmelada, gainean esne gaina harrotua eta denetik banana eta karamelu saltsa botako dugu.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena