Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Sarobe gozotegiko marrubi tarta
Osagaiak
  • Oinarria:
  • Milorri xaflak
  • Pastel-krema:
  • Esnea, 900 g
  • Esne-gaina, 100 g
  • Azukrea, 180g
  • Arrautz gorringoak
  • Almidoia 60 g
  • Bainila, adar bat
  • Gatza
  • Ganache harrotua:
  • Estaldura zuria, 450 g
  • Esne- gaina, 600 g
  • Esnea, 275 g
  • Gelatina orea, 45 g
  • Tremoline (azukrea), 15 g
  • Esne-gain hotza, 350 g
  • Banilla ale bat
  • Marrubiak azukrearekin:
  • Marrubiak, 300 g
  • Azukrea, 100 g
  • Mugurdi purea:
  • Mugurdiak, 300 g
  • Azukrea, 150 g
  • Limoi txorrotada bat
Prestaketa

Pastel krema egiteko

Esnea eta banilla elkarrekin berotzen jarriko ditugu. Bol batean azukrea eta almidoia ondo nahastuko ditugu. Azukrea eta almidoia esnea eta esne-gaina dauden lapikora botako ditugu eta dena ondo nahastuko dugu. Hau dena ondo nahastuta dagoenean, arrautza gorringoak gehituko ditugu eta irabiatzen jarraituko dugu. Irakin bat emango diogu eta ondoren beste ontzi batera pasatuko dugu. Film paperarekin tapatuko dugu azalik ez ateratzeko. Hozten utziko dugu.

Ganache harrotua egiteko

Esnea, azukrea eta esne-gaina banillarekin batera 30 minutuz infusiontzen utziko ditugu. 60 edo 70 ºc hartu dituenean, gelatina orea botako dugu eta urtu arte itxarongo dugu. Gelatina urtu denean, nahasketa hau estaldura dagoen ontzira botako dugu. Irabiagailuarekin nahastuko dugu. Ondoren esne –gain hotza gehituko dugu eta berriz irabiagailuarekin dena ondo nahastuko dugu. Hau aurreko egunean eginda utzi behar dugu.

Marrubiak azukrearekin egiteko

Marrubiak garbitu eta zatitu egingo ditugu.

Mugurdi purea egiteko

Lapiko batean mugurdiak jarriko ditugu eta azukrea botako dugu. 25 minutu utziko dugu egosten. Ondoren iragazi egingo dugu, hazitxoak kentzeko.

Aurkezpena

Milorriaren gainean mugurdi purea zabalduko dugu eta honen gainetik ganache harrotua. Bukatzeko, marrubiak eta mugurdiak jarriko ditugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena