Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Bizkotxoa
Ontzi batean arrautzak azukrearekin altxa. Poliki poliki irina gehitu, erretilu batean luzatu eta laberatu, 180 ºC-tan 10 minutuz.
Krema gozoa
Esne guztia aldez aurretik haziak kendutako banillarekin egosi. Esnea 5 minutu inguru utziko dugu infusionatzen. Lurrintzailea kendu. Bol batean almidoia esnearekin disolbatu, hagaxka baten laguntzaz. Gorringoa, arrautza eta azukrea gehitu, eta ondo nahastu. Nahasketa hori esne beroaren gainean botako dugu, eragiteari utzi gabe. Krema poliki-poliki irakin, zanpatu arte, hagaxka baten laguntzaz, etengabe eragin. Ontzi egoki batera iragazi eta gorde, plastiko batekin tapatuz.
Esne gain harrotua
Esne gaina azukrearekin ontzi batean sartu eta hagaxkarekin harrotu. Esne gain pixka bat berotu, gelatina urtu eta esne gain harrotuarekin elkartu. Hotzean gorde.
Txokolate saltsa
Eltze batean esne gaina, ura, azukrea eta kakao hautsa sartu, irakin bat eman eta, sutatik ateratzean, txokolate beltza gehitu, ondo nahastu eta epelean eduki.
Karamelu saltsa
Azukrearekin lehorrean karamelua egingo dugu. Nahi dugun kolorea hartzen duenean, ura gehitu eta sutan edukiko dugu loditu arte.
Bukaera
Tarta ontzi batean bizkotxo zati bat jarriko dugu, gainean esne gaina harrotua, beste bizkotxo zati bat, krema gozoa eta gainetik karamelu saltsa edo azukrea eta sopletearekin gorritu. Platerean zati bat jartzean, txokolate saltsa bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa