Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Krema frijitua:
Irakin beharreko esnea infusionatu limoi azalarekin, kanelarekin eta abar). Horrez gain, ahia gorringoekin prestatuko dugu.
Azukrea, arto-irina eta esne-zorrotada txiki bat. Esnea irakin, poliki-poliki bota, eta ahia nahastu. Azken emaitza sutara itzuliko dugu. Hagaxkarekin nahi dugun testura emango diogu. Molde laukizuzen batean satuko dugu. Hoztutakoan, zatiak egin. Irinetik eta arrautzatik pasatu. Ondoren, frijitu zatiak, eta azukre eta kanela hautsetik pasa.
Arbendol opiltxoak:
Lehenengo gurina kazola batean txigortuko dugu su baxuan kolore marroixka hartu arte.
Ontzi batean, azukre fina, iirina, arbendol hautsa, banilla eta gatza sartuko ditugu. Ondo nahastu ondoren zuringoak botako ditugu eztiarekin batera eta ondoren gurin txigortua, Hagaxkarekin ondo nastuko dugu eta gozogintzako zorro batean hotzean gordeko dugu.
Labea 200ºC-tara berotu eta silikonazko moldeetan arbendol opiltxo orea jarriko dugu, 8 minutuz egingo ditugu labean.
Txokolate saltsa:
Jarri berotzen esne-gaina azukrearekin. Gehitu kakao-hauts bahetua. Eman irakinaldi bat. Nahastu, iragazi eta beroan gorde. Bol batean jarritako txokolatezko estalduraren gainean bota.
Bukaera:
Plater azla batean bi krema frijitu karratutxo jarri, ondoan bi finanzier eta alboan izozki quenelle bat, txokolate saltsa epela badago gainetik bota pare bat koilarakada.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa