Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Banana Bread
Osagaiak
  • Olo zahia, 160 g
  • 4 banana txiki ondu (edo 3 handi)
  • Koko azukrea (edo findua ez den beste azukre bat), 40 g
  • Amanda hautsa, 100 g
  • Arrautza bat
  • Esne begetala (guk hur esnea erabiliko dugu), 160 ml
  • Altxagaia/ legamia kimiko zakutxo bat
  • Banilla aroma pixka bat
  • Gatz apur bat
  • Hur txigortuak, 40 g
  • Txokolate beltz pipitak, 90 g
Prestaketa

1) Labea 180°C-tan berotzen jarri.

2) Ontzi batean olo zahia, amanda hautsa, koko azukrea, altxagaia eta gatza nahasi.

3) Banilla, banana lehertuak (purea bat lortu behar duzue) eta arraultza gehitu. Ongi nahasi.

4) Pixkanaka-pixkanaka esne begetala gehitu, nahasi.

5) Hurrak erdibituta eta  txokolate zatiak gehitu.

6) Orea laukiluze formako molde batean isuri.

7) Gainetik banana zatiak, txokolatea edo hurrak gehitu ahal dituzue (aukeran).

8) Labean sartu 45 minutu inguru (egosi den ikusi labana baten punta barnean sartuz. Beharrezkoa bada utzi pixka bat gehiago).

9) Labetik atera eta osoki hozten utzi moldetik kendu baino lehen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena