Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Azkenburukoak

Karolina opila
Osagaiak
  • Pasta hautsia:
  • •irina, 500 g
  • •gurina, 300 g
  • •2 arrautza
  • •azukrea, 200 g
  • Barruko krema:
  • •4 arrautza gorringo
  • •azukrea, 100 g
  • •esne gaina, 500 g
  • •arto-irina, 20 g
  • •kanela adar bat
  • •limoi azala
  • Merenge italiarra:
  • •ura, 60 g
  • •azukrea, 200 g
  • •arrautza zuringoa, 100 g
  • Arrautza gorringo krema:
  • •ura, 60 g
  • •azukrea, 180 g
  • •4 arrautza gorringo
  • •arto-irina, 7 g
  • •banila adar erdi
  • •limoi erdiren zukua
  • Dekorazioa egiteko:
  • •txokolate beltz apur bat
Prestaketa

Pasta hautsia

Irin bahetuarekin sumendi bat egingo dugu.

Sumendiaren barruan irina, arrautza, gurina pomadan eta azukrea jarri.

Bateratu, bola egin eta hozkailuan sartu 15 minutuz.

Arrabolarekin zabaldu.

Barruko krema

Esnea kanelarekin eta limoi-azalarekin infusionatu, gorringoak azukrearekin nahastu eta arto-irina esne gaina eta esnea gehitu. Sutan jarri, etengabe nahastu, iragazi eta hoztu.

Merenge italiarra

Egin almibar bat 117-120 gradutan, eta zuringoak ia harrotuta daudenean, almibarra hari forman gehituko dugu, eta irabiatu egingo dugu sendo eta distiratsu gelditu arte.

Arrautza gorringo krema:

Ura azukrearekin, banilarekin eta limoiarekin infusionatu, gorringoak arto-irinarekin elkartu, dena ontzi batean jarri eta egosi apur bat Maria bainuan edo su baxuan.

Bukaera

Tartaletak hoztu direnean, barruko kremarekin bete, gainetik merengea jarri gozogintzako mahuka baten laguntzarekin, eta honen  gainetik, gorringo krema koilarakada bat eta txokolate beltz urtua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena