Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Gazta krema
Gelatina xaflak ur hotzetan sartu hidratatzeko. Esne-gain pixka bat berotzen jarri, gelatina urtu dadin, gazta krematsuarekin nahastu, eta limoi zukua gehitu. Bitartean, esne-gaina harrotu, eta gainerako prestaketarekin elkartu; kopak bete.
Mugurdi konfitura
Mugurdiak birrindu eta iragazi. Azukrearekin nahastu, eta berotzen jarri; irakiten hasten denean, sutatik atera, eta limoi zukua bota. Mugurdi eta masusta freskoekin elkartu, eta hotzean gorde
Galleta hautsia
Gurina dadotan zatitu, eta ontzi batean jarri. Arbendol osoak txikitu labanarekin. Gehitu osagai sendoak, eta nahastu. Utzi gutxienez 4 orduz hozkailuan. Zatitu 2-3 mm-ko kubotan, eta egosi 180 °C-ko tenperaturan 10 minutuz. Gorde ontzi itxi batean.
Mango krema
Sartu gelatina ur hotzean, leundu arte; kendu sobran dagoen ura, eta gorde. Lapiko txiki batean, mangoa eta marakuia purea nahastu. Irabiatu arrautzak eta azukrea beste lapiko batean, su ertainean berotu, eta gehitu pureak. Jarri lapikoa su motelean, eta berotu, etengabe biratuz, 82 °C-an. Gehitu gelatina, eta hoztu izotz bainuan 35ºC-an. Gehitu gurina, eta irabiatu emultsionatu arte. Muntatu arte hoztu.
Bukaera
Kopa batean, mango krema jarri, eta hoztu. Gainean 3 koilarakada gazta krema jarri. Alde batean, galleta hautsia jarri, eta, bestean, mugurdi eta masusta konfitura. Mango karratuak egin, eta banilla mamiarekin nahastu, mugurdi konfituraren gainean jartzeko; menda eta albaka orriekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa