Azkeburukoak edo postreak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Krema gozoa
Egosi esne guztia banilla adarrerakin; ondoren, azukrea eta kafe disolbagarria lehortu. Esnea 5 minutu inguru utzi infusioan. Kendu lurrintzailea. Bol batean, almidoia esne-gainarekin disolbatu, hagatxo baten laguntzaz. Gehitu gorringoak, eta nahastu oso ondo. Nahasketa hori esne beroaren gainean bota, mugitzeari utzi gabe. Irakin poliki-poliki krema, zanpatu arte; hagaxka baten laguntzaz, eragin etengabe. Iragazi eta ontzi egoki batera atera, eta, gorde, plastiko batekin tapatuta.
Krepe-masa
Urtu gurina. Entsalada-ontzi batean, bota irina, azukrea, gatza eta arrautzak, gehitu esnea, nahastu leun irabiagailuarekin, eta gehitu gurina. Utzi masa ordubetez geldirik. Berotu zartagin bat olio pixka batekin, bota koilarakada bat ore,eta gorritu; ondoren, irauli krepea. Egin beste minutu batzuez, eta errepikatu prozesua masa bukatu arte.
Krepearen saltsa
Azukrea karamelatzen jarri lehorrean; urre-kolorea hartzen duenean, gehitu zukua, azal birrinduarekin batera, eta utzi irakiten loditasuna lortu arte, eta gurina gehitu.
Bukaera
Krepeak zabaldu, eta albo batean krema gozoa eta bestean marmelada jarri. Krepeak haize-emaile forman bildu, eta gehitu. Zukuz busti, eta beroak daudenean, saltsa bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa