Barakaldoko taldeak 21-24 irabazi dio Ikasa Boadillari, baina Helvetia Zuazok ezin izan du Errege Kopako lehen kanporaketa pasa, Alcobendasen kontra galdu du eta.
Zuazo ia partida osoan zehar korrontearen aurka aritu da. Aldeak ahalik eta gehien murriztu ditu, baina Replasa Beti-Onak taldeak azken minutuetan erantzuten jakin du garaipena ziurtatzeko.
Zozketaren ondoren, euskal derbia egongo da Replasa Beti-Onak eta Super Amara Bera Bera taldeen artean. Bestalde, igo berria den Zuazok Porriñori egingo dio bisita lehen norgehiagokan.
Horrenbestez, hiru euskal taldek jokatuko dute Ohorezko Mailan datorren denboraldian: Zuazok, Bera Berak eta Beti Onakek. Barakaldoko taldeak Kordoba mendean hartu ostean lortu du igoera.
Gauzak horrela, talde bizkaitarra ez da Donostian jokatuko den azken fasean izango. Bera Bera dagoeneko sailkatu da eta Beti Onakek Porriñoren aurka neurtuko ditu indarrak, azken fasea jokatzeko txartelaren bila.
Beti-Onak taldeak Morvedre garaitu du bigarren zati ikusgarri bati esker (19-25). Bestalde, Zuazok azken unera arte borrokatu behar izan du Zonzamasi 28-29 irabazteko.
Hala, bi taldeek Bigarren Mailan jokatzen duten aurkarien aurka jokatuko dute azaroaren 18tik 19ra bitartean. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, eta irabazleak final-laurdenetara pasako dira.
Nafarroako taldeak 27-26 irabazi du Granollersen aurka, Atarrabian. Zuazok, berriz, ez du berdinketatik pasatzea lortu Errioxaren kontra (21-21), eta maila gorenean jarraitzeko aukerarik gabe geratu da.
Nafarroako taldeak 20-19 galdu du Errioxaren aurka Ohorezko Mailako jaisteko play-offeko ligaxkako 5. jardunaldiko partida, eta ezin izan du salbazioa bermatu. Zuazok, aldiz, 20-23 garaitu du Granollers, eta Beti-Onak puntu bakarrera du.
Zubileta Evolution Zuazok garaipena bereganatu du Gurpea Beti-Onak Azparren Gestion taldearen aurka 23-18 emaitzarekin, Guerreras Iberdrola Ligako jaitsiera ekiditeko ligaxkako lehen jardunaldiko partidan.
Kanporaketa bi partidara jokatuko dute: apirilaren 29an, Gijonen; maiatzaren 6an, Donostian. Beti Onak eta Zuazo, aldiz, jaisteko play-offean lehiatuko dira, mailari eusteko; ligaxka izango da, beste bi talderekin, eta lehen jardunaldian, apirilaren 29an edo 30ean, euskal derbia jokatuko dute.
Aste hasieran, taldeko jokalariek euren egoeraren berri ematea erabaki zuten. Denboraldi honetan nomina bakarra jaso dute. Zuzendaritzako kideen iritzia jaso dugu.
Astelehen honetan plazaratu duten oharrean jakitera eman dute hainbat soldata jaso gabe daudela iazko denboralditik eta egoera ekonomikoa larria dela salatu dute Barakaldoko taldeko jokalariek.
Larunbatean, urtarrilak 14, Zubileta Evolution Zuazok eta Super Amara Bera Berak indarrak neurtuko dituzte eskubaloiko euskal derbian. Donostiarrak lidertzan dira; Zuazo, berriz, behera begira dago.
Zuazok iaz lortzekotan egon zen play-offa du helburutzat hastera doan denboraldi berrian. Talde gaztea dute eta gauza politak egiteko ilusiorik ez zaie falta.
Zubileta Evolution Zuazo taldeak adierazi du akordio batera iritsi dela Joseba Rodriguezekin. Entrenatzaile bizkaitarrak bere bosgarren denboraldia emango du Barakaldoko taldean.
Donostiarrek Rocasa Kanaria Handia gainditu dute (33-20) eta dagoeneko 25 puntu dituzte. Bizkaitarrek, berriz, berdindu egin dute etxean Aula Valladoliden aurka (24-24).
Barakaldokoak gogor borrokatu dira andaluziarren aurka, baina ez dira sailkatu apirilaren 29tik maiatzaren batera Donostian jokatuko den Erreginaren Kopako azken fasean.
Zubileta Evolution Zuazok galdu egin du BM Malaga Costa del Sol taldearen aurka jokatutako Eskubaloiko Erregina Kopako bigarren faseko joaneko partida, 25-28ko emaitzarekin. Ondorioz, hiru goleko desabantaila iraulai behar du itzuliko partidan, txapelketan aurrera egiteko.
Super Amara Bera Bera, etxeko talde gisa, dagoeneko sailkatuta dago, Elx egungo txapeldunarekin batera. Parte hartuko duten gainerako taldeak urtarrilaren 26an eta 29an jokatuko diren kanporaketetatik aterako dira.
Donostian jokatutako euskal derbian Super Amara Bera Berak irabazi du Zubileta Evolution Zuazoren kontra. Pronostikoak bete egin dira eta 30 eta 27 nagusitu dira gipuzkoarrak.