21:55

Beste kirolak

Eskubaloia

Beti-Onakek eta Zuazok mailari eustea izango dute jokoan jaisteko play-offeko azken jardunaldian

A. B. E. | EITB Media

Nafarroako taldeak 20-19 galdu du Errioxaren aurka Ohorezko Mailako jaisteko play-offeko ligaxkako 5. jardunaldiko partida, eta ezin izan du salbazioa bermatu. Zuazok, aldiz, 20-23 garaitu du Granollers, eta Beti-Onak puntu bakarrera du.

  • Beti-Onaken eta Zuazoren arteko derbia

    Beti-Onaken eta Zuazoren arteko euskal derbi bateko irudia.Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gurpea Beti-Onak Azparren Gestion eta Zubileta Evolution Zuazo euskal taldeek mailari eustea izango dute jokoan Ohorezko Mailako play-offeko azken jardunaldian.

Asteazken honetan, maiatzaren 24an, Beti-Onakek 20-19 galdu du Grafometal Sporting Errioxaren kontra, eta ezin izan du salbazioa bermatu. Bestalde, Zubileta Evolution Zuazok mailari eusteko itxaropenari eutsi dio, KH-7 Granolleres 20-23 garaituta.

Bosgarren jardunaldia jokatuta, Beti-Onakek puntu bakarra ateratzen dio Zuazori Ohorezko Mailan mantentzeko ligaxkako sailkapenean. Seigarren eta azken jardunaldian, Beti-Onakek Granollers izango du aurkari etxean eta Zuazok Errioxa hartuko du.

Errioxa vs Beti-Onak (20-19)

Errioxan jokatu du Beti-Onakek jada bigarren mailara jaitsi den Errioxaren aurka. Nafarroako taldeak ezin izan du garaipena lortu, 20-19ko emaitzarekin galdu baitu, eta, ondorioz, ez du lehen mailan jarraitzea ziurtatu.

Lehen zatian, aurkaria baino hobea izan da Nafarroako taldea, eta hiru goleko errentarekin (6-9) heldu da atsedenaldira. Bigarren zatian, baina, oso gaizki hasi da Beti-Onak, eta Errioxak aurrea hartu du (16-15). Azken txanpan, maila hobea eman du Nafarroako taldeak, lehia berdindu du (18-18) eta aurretik jarri da (18-19). Azken minutuan, ordea, Errioxak bi gol sartu ditu, eta partida irabazi du (20-19).

Granollers vs Zuazo (20-23)

Bartzelonan, Zuazok bisita egin dio Granollersi. Kataluniako taldeak salbazioa bermatu zuen laugarren jardunaldian, eta ez zuen ezer jokoan neurketa honetan. Bizkaiko taldeak, aldiz, irabazi beharra zeukan Ohorezko Mailan jarraitzeko aukerak izaten jarraitzeko.

Lehen zatia parekatua izan da. Zuazo izan da nagusi hasieran, baina Granollersek azkar erantzun du, eta lehia berdinduta iritsi da atsedenaldira (11-11).

Aldageletatik pasatzea bikain etorri zaio Barakaldoko taldeari, bikain ekin baitio bigarren zatiari, hiru goleko errenta erdietsita (11-14). Nagusi izan da Zuazo bigarren 20 minutuetan, aurkariak baino hobeto jokatu du, eta hasieran lortutako abantaila ondo kudeatuta, garaipenak ez dio ihes egin (20-23).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Peña II vs Larrazabal

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena