Zizur Nagusiko atletak titulua lortu zuen 2022an, baina orain, Erroman, brontzezko domina lortzetik oso gertu gelditu da; izan ere, Jason Joseph suitzarrak azken metroetan aurreratu du. Simonelli italiarrak irabazi du urrezko domina, eta Llopis espainiarrak zilarrezkoa.
Gregorio Tolosak dioenez, 2010ean abiatutako bidea egin du Bidean 2 erretegia, eta ordutik askotariko sariak irabazi ditu. Arraina eta haragian espezializatuta daude, parrilan, baina ez dute mugarik, eta barazkiak ere egiten dituzte brasan.
Zizur Nagusiko jokalariak Athletic eta futbola utziko ditu 2023-24 denboraldia bukatuta. Prentsaurrekoa eman du, San Mamesen, ostegunean; larunbatean, Athletic-Osasuna derbian, omenaldia jasoko du, Bilboko estadioan.
A-15a itxi dute, Zizur eta Landaben (Iruñea) artean, kamioi batek su hartu ostean, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Zorionez, ez da inor zauritu, baina ibilgailuak bidea oztopatzen duenez, pilaketak sortu dira inguruan. (Irudiak: @policiaforal_na)
Tiroketa udalerriko Santa Cruz plazan gertatu da, 20:30 aldera. Zauritu larria Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute. Lehen hipotesien arabera, baliteke kontu-garbitze bat izatea.
Zizur Nagusiko atletak ez du parte hartuko Pista Estaliko Europako Txapelketan; Turkiako hiriburuan jokatuko dute, martxoaren 2tik 5era bitartean. Iker Arotzena hondarribiarra eta Markel Fernandez sopeloztarra, aldiz, bertan izango dira, luzera jauzian eta 4x400 lasterketan, hurrenez hurren.
Zezen batek bete-betean harrapatu zuen Zizur Nagusiko gazte bat, hesira igotzekotan zela. Kolpea hartu zuen gazteak buruan, eta konortea galdu zuen. Kostata, baina azkenean gainerako lasterkariek lortu zuten ibilbidetik ateratzea. Gaztea bere onera etorri, eta bere kabuz hurbildu zen anbulantziara.
Asier Martinez Nafarroako atletak ohorezko sakea egin du CaixaBank Masterseko finalean. Hirugarren izan zen Munduko Txapelketako 110 metroko hesidun proban, baita Europa txapeldun ere. Omenaldia jaso du Nafarroa Arenan.
Zizur Nagusiko Santa Kruz auzoan gai nagusia joan den astean atzemandako legionella agerraldia da. Galdara bera erabiltzen dute lau etxebizitzatako 200 baino bizilagun gehiagok. Horietako bi legionellosiak jota erietxera eraman behar izan zituzten.
Espainiako Atletismo Federazioko fisioterapeutak kontatu digu nola bizi izan zuten Municheko estadioan Asier Martinez atletaren 110 metroko hesidun finala.
Sugarrak trenbidetik hurbil zeuden, eta Iruñea eta Noain arteko tren zirkulazioa eten behar izan dute. Iruñea eta Castejon lotzen dituzten trenei eragin die zirkulazio etenak. Dagoeneko sua kontrolatu eta tren zirkulazioa lehengoratu dute.
Larunbateko behin behineko balantzeak ia erdira murriztu ditu aurreko eguneko datuak, 3.245 kasu hauteman zituztelarik. Ostiralean hiru pertsona hil ziren covidagatik, eta 24 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten.
Azken bi asteetan, Foruzaingoak 169 salaketa jarri ditu, araudia ez errespetatzeagatik: 120 etxeratzeko agindua ez errespetatzeagatik, 26 maskarak ez erabiltzeagatik eta 18 legez kanpoko kale-edanetan parte hartzeagatik, besteak beste.
Hain zuzen ere, Valtierran, Beran, Erriberrin, Oibarren, Zizur Nagusian, Milagron eta Uharten egin dituzte botilioiak. Parte hartzen ari ziren pertsonak, ihesi atera ziren foruzainak ikustean, baina hainbat zehapen-proposamen egin dituzte.
Nafarroako hamabi herririk jendetsuenetako udalek egiten duten sare sozialen erabileraren inguruan ikerketa burutu du Oroitz Zabala zizutarrak eta Faktorian aurkeztu dizkigu ondorioak.
Asier Martinez atletak 23 urtez azpiko Europako Txapelketak zituen jomugan eta 110 metroko hesi-lasterketan egindako azken lasterketen ondoren, Tokiorako txartela eskura du orain; 26 zentesimara.
Ezbehar hartan, Uharte Arakilgo 29 urteko gazte bat, Alloko 33 urteko beste bat eta Gueñesen bizi zen 48 urteko bizkaitar bat hil ziren. Ekaitz gogor batek ezustean harrapatu zituen lau turistak.
Gobernua osatzen duten beste bi alderdiek, Geroa Baik eta EH Bilduk, salatu dute kanporatutako biak zentsura-mozioa aurkezteko hartu-emanetan zeudela beste talde batzuekin.
Manifestari gehienak gazteak ziren. Aldez aurretik Zizur, Berriozar, Mendillorri eta Uhartetik abiatu dira, eta bidean herrietako eta auzoetako bizilagunek bat egin dute.
Zizurren, 'Ilusi' haur eskolan, urtebeteko umeak zerbait irentsi zuen eta itotzear zela, ohiko mugimenduekin lortu ez zutena, gailu batekin lortu zuten. Mugitu egin zion irentsita zuena.
Gehiengo osorik ez dagoen udalerrietako askotan EAJ-PSE itunak baldintzatuko ditu Alkatetzak EAEn, baina oraindik ikusteko dago zer gertatuko den Iruñea eta beste udal batzuetan.
Bazkalondoan sartu da euskararen aldeko lasterketa Nafarroako hiriburuan eta eskuz esku igaro dute lekukoa Iruñeko kale zein inguruko herrietatik. Iparralderako bidea hartuko dute korrikalariek.