Arizonandebekatuta dago 15. astetik aurrera abortatzea. Hauteskunde egunean hori aldatu eta 24 arte luzatzearen aldeko kanpaina egiten ari da Stephanie Stahl Hamilton ordezkari demokrata.
Ford lantegi batean izan gara, Detroiten. Ekonomiak kezkatzen ditu gehien estatubatuarrak, eta askorentzat errepublikanoek hobeto kudeatzen dute. Trump eta Harris langileen botoa lortzeko lehian dira, eta gudu-zelaietako bat Detroit dute.
AEBko Inteligentzia Zerbitzuko dokumentuak dira, eta Isralen gerra planak jasotzen ditu. Hauxe du titulua: "Aireko Indarrak Iranen aurkako erasoa prestatzen jarraitzen du". AEBk ikerketa abiatu du filtrazioa izan den edo Pentagonoa hackeatu duten argitzeko.
EITBren berriemaileak azaldu duenez, bakarrik egonda, errazagoa da elkarri laguntzea. New Yorken lan egiteko aukera suertatu zenean ez zuen birritan pentsatu. Horrez gain, pandemia garaia ere izan du hizpide gurean.
Apple Vision Pro betaurrekoak jantzita izan dituen bizipenak kontatu dizkigu Yerai Diaz EiTBren Estatu Batuetako berriemaileak. Etorkizunean izango duten aplikazioaz mintzatu da Oscar Escallada MUko ikerlaria.
Azkenean, bai. New Yorkeko epaimahai nagusiak Donald Trump AEBko presidente ohia auzipetzea erabaki du Stormy Daniels porno aktorearekin izandako sexu harremanak ezkutatzeko ordainketa egitea egotzita.
AEBtan II. Mundu Gerrako euskal jatorriko soldadu amerikarrei aitortza egin diete lehen aldiz. Texaseko kapitolioan ebazpena onartu berritan, beterano horietako baten familiarekin hitz egin dugu. Ebazpen sinboliko honek hunkitu egin ditu.
Estatu Batuetan, Ohion, material arriskutsua zeraman tren bat bidetik atera ostean, alarma piztu da inguruetan. Herri bat, herri txiki bat, osorik hustu dute laino toxikoa dela eta.
Bera eta dantzariak, beste gonbidatu izarrik gabe, arrakasta eman dioten abestiekin itzuli da oholtzara 6 urteren ostean 190 miloi ikus-entzule telebistatik begira zituela.
Izozte alertapean daude epeltzat jotzen diren hegoaldeko Florida eta Alabamako hainbat hiritan. Ostiraletik 13.000 hegaldi bertan behera geratu dira, trafiko handiko asteburuan. Ia bi milioi herritar argindarri gabe egon dira; oraindik 90.000 lagunek ez dute elektrizitaterik.
Jon Gotzon Aldaparenak hainbat galdera egin dizkie Juancar Etxeberriari eta Yerai Diazi Dagoenean BonBon atalean. Besteak beste, inoiz kalabazarik jaso eta eman al duten galdetu die.
Euskal Telebistako albistegiak nola prestatzen ziren erakutsi dio Yerai Diazek Goraneri. Jantzitegia, makillajea, erredakzioa eta platoa erakutsi dizkio, lana nola egiten duten azaltzeaz gain.
Julen Telleriari egokitu zaio Yerai Diazi eta Juancar Etxeberriari galdera marroia egitea. Honako hau zen galdera: "Inoiz eman al duzu albiste bat erabat egia ez zela jakinda?"
Juancar Etxeberria eta Yerai Diaz kazetarien telebistako lehen aldiak ekarri ditu gogora Nerea Aliasek "Nerearen Artxiboa" atalean. Besteak beste, Yerai Diazek egin zuen castinga ikusi dugu.
Inoiz eman duten albiste gogorrenaz aritu dira Yerai Diaz eta Juancar Etxeberria. Yeraik bere herriko, Ondarroako, albisteak aipatu ditu. Juancarrek 2001ko irailaren 11ko atentatuak gogoratu ditu.
Gaur egun albistegietan bat-batekotasunak duen garrantziaz eta sare sozialen erabileraz aritu dira Juancar Etxeberria eta Yerai Diaz. Bestalde, Euskal Telebistako albistegiak izan dituzte hizpide.
Gaueko "Teleberri" eta "Gaur Egun" saioetako aurkezleak hobe ezagutu ditugu "Gure Kasa" saioan. Kazetari bakoitzak esaldi batean laburbildu du nor den.
EiTBn informaziorik osoena helarazteko lanean jarraituko dugu: Xabier Usabiagak, Yerai Diaz Ikaranek eta Jonan Apaolazak emango digute gaurkotasunaren berri.
Francisco Correa, ustez sarearen buru zenari, 22 urtetik 7 urte eta hiru hilabetera jaitsi dio kartzela zigor eskaera. Ricardo Costari, aldiz, 7 urtetik 4 urte eta hiru hilabetera.
CC.OOek eta UGTk Estatuan 70 manifestazio baino gehiago deitu dituzte, jendetsuena Madrilen. Gobernuari abisua eman diote: negoziazioek fruituak eman ezik, mobilizazio gehiago egingo dituzte.
Horrela, Garikoitz Aspiazu Rubina 'Txeroki', Mikel Karrera Sarobe 'Ata', Angel Iriondo Yarza 'Gurbitz' eta Jose Antonio Urrutikoetxea 'Josu Ternera' epaitzea proposatu du Lamela epaileak.
Terrorismo delituari ere eutsi dio, 8 auzipetuek ETAren estrategia jarraitu omen zutela eta. Gertaera horiek abertzale supremazistek duten izaera xenofoboaren eta faxistaren isla direla esan du.
Guardia Zibilak aurkeztu duen txostenean, 'Alde hemendik' mugimendua ETArekin lotzen ahalegindu dira. Hori bai, Guardia Zibilek diote eurek inoiz ez dutela esan gazteak ETAren parte direnik.
Enrique Alvarez Conde bere betebeharretatik kendu du eta ikerketa disziplinarioa zabaldu dio Amalia Calongeri, Cifuentesen notak aldatu zituen irakasleari.
Aurrekontuak onartzea, Katalunia eta 2019ko hauteskundeak prestatzea dira Rajoyren gobernuak mahai gainean dituen gai garrantzitsuenak hiruhileko honetarako.
Adin Txikikoen Fiskaltza eta Andaluziako Hezkuntza Saila gertatutakoa ikertzen ari dira. 12 eta 14 urte arteko lau gazte kanporatu dituzte eskolatik, kautelazko neurri moduan.
Ciudadanosek aurreratu du proposamena babestu egingo duela. Popularrek modu horretan arreta ustelkeria delituetatik aldendu nahi dutela uste dute PSOEk eta Podemosek.
Zenbait auzi garrantzitsuren ebazpenak jakitera emango dituzte hasi berri den urte honetan: Katalunirekin lotutako ikerketak, Iñaki Urdangarin, Barcenas... Bideo honetan daude aztertuta.
Generalitateko presidenteak datozen egunetan independentzia aldarrikapena egingo balu, Fiskaltzak Puigdemonten kontrako kereila aurkeztuko luke, matxinada delituagatik. Zigor handia du delituak.
Euskal Telebista irudi eta testigantza gogorrak jaso ditu bi herritan. Pobraisen 37 lagun biziziren, 11 hil dira. Herritarrek gertatutakoa infernutzat deskribatzen dute. Gaur ere sua aurera doa