Ikerketapean beste 10 pertsona daude Gipuzkoan, Madrilen eta Badajozen. Espezie babestuen trafikoa, kontrabandoa eta dokumentuak faltsutzea leporatu diete. Desegindako talde kriminalak angula europarra esportatzen zuen Mexikora aduana-espediente irregularrak erabilita.
Usurbilgo AZ Nutrizioan azaldu ditu Andoni Zubeldiak baraurik entrenatzearen onurak. Baraurik entrenatzea ez da beti argaltzearen sinonimo. Baraurik entrenatzeak bere onurak ditu, baina ez da entrenamendu gogor bat egiteko gomendagarria.
Maialen Sagarnak (OS3 Arkitektura empresa) Usurbilgo musika eskolaren eraberritze lanak diseinatu eta zuzendu ditu. Egurra da material nagusia fatxadan, eta inguruko paisaiarekin oso integratua dago.
Andoni Zubeldia Usurbilgo AZ Nutrizioa zentroko langileak entrenamendu ostean jan behar ditugun elikagaiak erakutsi ditu. Karbohidrato, proteina eta azukreek gure gorputzari nola laguntzen dioten erakutsi digu.
Luizia 17:00etan gertatu da, N-634 errepideko 5. kilometroan, Usurbil eta Orio artean. Ertzaintza Orioko biribilgunetik eta Belartzako biribilgunetik (Donostia) bideratzen ari da zirkulazioa eta auto-ilarak sortu dira.
Ilargia Lurretik gertu egon denez, ilargi betea ohi baino handiagoa eta distiratsuagoa izan da. Iraileko superilargiarekin batera, 2024ko bigarren ilargi-eklipse partziala ikusi ahal izan dugu, partzialki izan bada ere.
Hilotzak Euskal Herrira ekartzeko beharrezko izapideak amaitu dituzte, eta jasotako babesa eskertu dute. Istripuan zauritu zen hirugarren euskal herritarra dagoeneko etxean da.
Beharrezko izapideak amaituta, astelehenean edo asteartean helduko dira hilotzak Euskal Herrira. Istripuan zauritu zen hirugarren euskalduna dagoeneko etxean da.
Chamonixeko Jendarmeriaren erreskate taldeko bozeramaile batek azaldu duenez, alpinistak 100 metroko altueratik erori dira, Gervasuttiko korridorean. Erreskate helikoptero batek hildakoen gorpuak berreskuratu ditu arratsaldean, eta Chamonixera eraman ditu.
N-634 errepidean izan da istripua, Bilboko noranzkoan. Auto batek eta moto batek elkarren kontra jo dute, eta kolpearen ondorioz, motoaren gidaria tokian bertan zendu da. Aurten Gipuzkoan hil den 9. moto gidaria da.
Larunbat goizean lur-jauzi handi bat gertatatu zenetik itxita egon da errepidea Irungo noranzkoan. Asteburu osoan garbiketa eta egonkortze lanetan aritu dira eta igande gauerako zabaldu ahal izan da erreietako bat.
Ez zen inor zauritu, baina, une honetan, trafikoa GI-20 errepidetik bideratzen ari dira. Datozen orduotan ingurua egonkortzen eta garbitzen jarraituko dute, eta errepidea itxita jarraituko du lan horiek amaitu arte.
AP8 errepidea itxi dute behin-behinean, Usurbilen (Gipuzkoa), Irungo noranzkoan, luizi baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Akusatuak aste honetan egindako epaiketan azaldu zuenez, ez zuen jakin kontrako norabidean gidatzen ari zenik, eta epaimahaiak sinesgarritasuna eman dio horri; izan ere, fiskalaren tesia baztertu du, hau da, inputatuak bi homizidio-delitu nahita egin zituela.
Astelehen honetako saioan, halaber, bost lekukok deklaratu dute: akusatuaren neska-lagunak eta beste bi pertsonak (haren eta autoan hildakoen ondoan zihoazenak), anbulantziako gidariak eta autopistako mantentze-lanetako langile batek.
Ostiral honetan osatu da bederatzi kidek eta bi ordezkok osatutako herri-epaimahaia. Astelehenean, 09:30ean, galdeketa egingo zaio akusatuari, eta, ondoren, bost lekukok testigantza emango dute. Epaiketa maiatzaren 28ra arte luzatzea aurreikusten da.
2017ko otsailaren 11ko 06:20an gertatu zen istripua AP-8 autobidean. Gizon horrek gidatzen zuen Opel Astra markako autoak anbulantzia bat jo zuen, Usurbil parean, eta bi pertsona hil eta zazpi zauritu zituen.
Hartara, Athletic Clubeko jokalari ohiak eta Rayo Vallecanoko entrenatzaile izandakoak urtebetez luzatu du aurretik zuen kontratua, 2025ean amaitzen zena.
Antolakuntzaren arabera, hirugarren eta azken jardunaldi hau izango da "dena erabakiko duena". Goi mailako txirrindularitza ikustea espero da, Donostiako Klasikoaren ibilbidearen itxura duen etapan.
Tanatopraktiko eta baltsamatzaile profesionala da Bittor Gonzalez. Dioenez, Usurbilko Gonzalez Ehorztetxean gauez alertan egoten dira, eta dei bat jasotzen badute korrika ateratzen dira. Bere lanaren nondik norakoak kontatu dizkigu Euskal Herriko goreneko tanatopraktiko bakarrak.
Lasterketako hirugarren ekitaldia maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko dute. Hiru egun horietan, bederatzi mendate puntuagarri igoko dituzte, tartean, azken etapan, 1. mailako Jaizkibel. 2024ko Itzulia Women asteartean aurkeztu dute.
Apirilaren 28ra arte egongo da ikusgai bilduma, Sutegi udal liburutegian. Usurbilekin lotura zuzen duten lanak dira, kronologikoki ordenatuak, eta Zumetaren ibilbide osoa hartzen du hautaketak
Andoni Zubeldiak Usurbilen ireki zuen AZ zentroa, nutrizio ikasketak egin ondoren. Bere kontsulta nutrigenomika bidez berezitu nahi du; saioan nutrigenomika eta hezkuntza nutrizionalari buruz hitz egin digu.
'Patata beroa'ren jokoan Mikel Elizegik hanburgesen inguruko galderak egin dizkie "Biba Zuek"eko aurkezleei. Nori egingo dio eztanda puxikak? Gainera, Usurbileko Otar-goxo elikagai denda ezagutu dugu.
Bi errei itxita egon dira Bilboko noranzkoan baina konpondu dira jada arazoak. Bi-637an Erandion Barakaldorantz, bi autoren arteko istripu baten ondorioz sortu diren arazoak ere konpondu dira dagoeneko.
Joan den azaroaren 3tik krimena epaitu duen epaimahaiak errudun jo du 2022ko urtarrilaren 24an beste gizon bati lepoa moztu eta berori hiltzeaz akusatutako gizona.
Bere gain hartu du hilketa. "Ez nau inork behartu hau egitera, askatasun osoz egiten dut", erantzun dio gizonak fiskalari. Halaber, droga kontsumitzen zuela onartu du.
Desagertutako ehiztariaren lagun batek eman zuen abisua igande goizean, begietatik galdu baitzuen. Buenache de la Sierra ingurura ehizara joana zen gizona.
Ezbeharra 07:30ean gertatu da, eta ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan. Bi ordu pasatxo igaro ondoren zabaldu dute berriro autobidea, eta zirkulazioa bere onera etorri da.
Lau ibilgailuk talka egin dute gaur goizean AP-8an, Usurbil eta Orio artean, Irungo noranzkoan. Gidarietako bat ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera dute. Anbulantzia medikalizatu batek Donostia Ospitalera eraman du.