Nerea Arrutik marka ezarri du aizkolaritzan. Euskadiko txapeldunak 108 ontzako enborra bota du Hernanin. Neurri horretako enbor bat ebaki duen aurreneko emakumea da.
Nerea Arrutik hiru urte daramatza aizkoran, eta hirugarren aldiz irabazi berri du Euskal Herriko Txapelketa. Finalean nola sentitu zen kontatu du urnietarrak elkarrizketa honetan.
Banakako erremonte txapelketako bigarren titulua lortu berri du Imanol Ansak, Endika Barrenetxearen aurkako finalean. Dioenez, lehen txapela ametsa betetzea izan zen, ez zuen espero. Bigarrenarekin bere buruari erakutsi dio goi mailako erremontista dela.
Bigarren banakako erremonte txapela irabazi berri du Imanol Ansa urnietarrak. Elkarrizketan, nola sentitzen den kontatu du, etorkizunean zer-nolako helburuak dituen aipatzeaz gain.
Udalerri horietako taxiek inguruko herrietan eskaini ahal izango dute zerbitzua, une eta egun jakin batzuetan. Baliteke Araubide Bereziko Gunearen zerbitzua uda honetan bertan martxan egotea.
Istripuan, autoa irauli egin da, eta A-15eko eskuineko erreia itxita dago Urnietan, Irungo noranzkoan. Istripuaren ondoren, kilometro bat baino gehiagoko auto-ilarak sortu dira, eta, beraz, Segurtasun Sailak zuhurtasunez jokatu du bide horretatik zirkulatzerakoan.
Ostegunetik ostiralera bitartean, Euskaltel-Euskadiko txirrindularia Iruñeko Nafarroako Unibertsitatea Klinikara eramango dute, medikalizatutako anbulantzia batean, Italiako Forli hiritik; igandetik izan da ospitalean, eta "aldeko bilakaera" ari da izaten.
Xabier Altunak Urnietako Altuna Sagardotegiaren historia aurkeztu digu. Gainera, aurtengo txotx denboraldiaren inguruan hitz egin digu eta sagardotegiak eskaintzen duen menua ikusi dugu.
18:30 aldera, zuhaitz bat erori da Urnieta parean trenbidera eta zirkulazioa etenda geratu da bi norabideetan. 21:00ak baino lehentxeago, errepide bidezko garraio-plan alternatiboa ezarri da.
Imanol Ansa da erremonteko 2024ko Kutxabank Masterseko txapelduna. Finalean Xabier Azpiroz menderatu du, 30-19ko emaitzarekin. Garaipena bereganatu ostean, EITB Mediarekin hitz egin du.
Jatorri zelta duen Gau Beltza edo Arimen gaua ospatu zen Euskal Herrian mendeetan zehar; usadio hori ia galdu zen arte. Orain baina, ekimen asko dago berau berreskuratzeko.
Urnietarra izan da nagusi finalean. Arrutik 3 minutu eta 55 segundoko aldea atera dio bigarrenari, Nerea Sorondori, eta 7 minutu eta 11 segundokoa hirugarrenari, Oihana Fernandez de Barrenari.
Ainhoa Ostolaza txirrindulari profesional ohia 'JA Sukalerrian' saioan izan da astelehen honetan, denboraldi berriari hasiera emate aldera. Kirol-ibilbidean zehar hainbat modalitatetako pistako txirrindularitza txapelketa irabazi zituen urnietarrak. Kirolaz eta bizitzaz mintzatu da Arguiñanorekin.
Txaro Tomasena Alzuriz urnietarrak uztailean Gibraltarreko itsasartea zeharkatu du igerian 16,1 kilometro 6 ordu eta 23 minutuan. Marka jarri du, 77 urterekin bera baita zeharkaldi hori egin duen pertsonarik adintsuena. Bere erronka zen zeharkaldia egitea, errekorrik ez zuen buruan.
Imanol Ansa erremonte txapeldunak oso garbi zuen irabazi nahi zuela. Hamar bat urte horrekin ametsetan zebilela kontatu du. Orain, 26 urte dituela lortu du urnietarrak.
Imanol Ansa urnietarra da erremonteko Buruz Buruko txapeldun berria, Aritz Juaneneari 30-17 irabazi ondoren larunbat honetan, irailak 9, jokatutako finalean.
Horrenbestez, Urnietako txirrindulariak (31 urte) bost denboraldi beteko ditu euskal taldean. "Berritze honek asko esan nahi du niretzat", adierazi du Iturriak.
Julen Gabirondo urnietarrak handia egin zuen larunbatean. Zizurkilen jokatu zen Euskal Herriko Sega Txapelketa irabazi eta seigarrenez jantzi zuen txapela. Orain aizkolaritzako Lehen Mailako txapelketa du jomugan.
Txaro Tomasena 77 urteko urnietarra 11:13ak aldera atera zen Tarifatik (Cadiz), eta 6 ordu eta 23 minutu behar izan zituen Marokoko kostaldera (Dalia) dauden 16,1 kilometroak egiteko.
Eguerdian gertatu da bi ibilgailuren arteko talka, eta hildakoaz gain, lau pertsona eraman dituzte zaurituta ospitalera. Errepidea erabat itxi dute Donostiako noranzkoan, baina 15:00ak aldera berriro zegoen zabalik.
Ezbeharra 12:00ak baino lehentxeago gertatu da. Bi ibilgailuk talka egin dute, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Istripuaren ondorioz, Hernanirako erreiak itxita geratu dira.
Hasi da berrikuntzaz beteta datorren Jai Alai Summer Season. Zortzi erremontarik hartuko dute parte eta horietako bi izan ditugu txapelketaren inguruan hitz egiten: Endika Barrenetxea eta Imanol Ansa.
2023ko Frantziako Tourraren bigarren etapa Arabako hiriburutik irtengo da, eta Gipuzkoakoan amaitu. Txirrindulariek bost mendate igo beharko dituzte; azkena, Jaizkibel, 2. mailakoa, helmugatik 16,5 kilometrora dago, eta baliteke etapan gakoa izatea.
Kontsultatu zein udalerritan ibiliko den 2023ko Frantziako Tourraren 2. etapa, eta zein ordutan izango den udalerri bakoitzean. Ibilbidea Gasteizen hasiko da, eta Donostian amaitu.
Julen Gabirondo eta Beñat Telleria dira 2023ko Binakako Euskal Pentatloiko txapeldunak. Inoizko marka onena ezarri zuten, lanak 36 minutu eta 15 segundotan amaituta. EITB Mediak txapeldunak elkarrizketatu ditu.
Nerea Arruti, Amalur Arbelaitz, Julen Gabirondo eta Beñat Telleria, Tolosako zezen plazan jokatu zen Binakako Euskal Pentatloiko finaleko txapeldunak, izan dira saioan.
Garbiñe Larreak esperientzia zabala du sendabelarren alorrean. Bi liburu ere baditu: 'Sendabelar baratzea' eta 'Sendabelarrek dakitena'. Gaur, bere jakintza ekarri du gurera.
Aizkora-jokoa oso gurea dugun kirola da, eta oraindik asko erabiltzen da baserrietan eta beste hainbat ogibidetan. Hain berezia den euskal aizkora egin eta mundu osoan zehar erosten dizkiote Jauregi familiari.
Urnietakoak lehen aldiz bereganatu du Erremonteko Masterseko txapela. 28-17 aurretik joan da Imanol Ansa eta Barrenetxeak 29-29 berdintzea lortu duen arren, azken pilotakada kanpora joan zaio hernaniarrari.
Patagonian duela bi aste hil ziren euskal mendizaleen oroimenez ekitaldia egin dute arratsaldean Urnietan. Bertakoa zen Amaia Agirre, eta senide, lagun eta mendizaletasunaren munduko kideek hunkituta oroitu dute bere jaioterrian.
Argentinako agintariek hiltzat eman dituzte ostiralean Patagonian elur jausi baten ondorioz desagertu ziren bi euskal mendizaleak. Hala eman du jakitera Iñigo Urkulllu lehendakariak. Arrisku handiegia tarteko, ez dute abiatu Amaia Agirreren eta Iker Bilbaoren bilaketa lana.
Pedro Cifuentes alpinista espainiarra Patagonian dago espedizio batean eta horrela deskribatu du Amaia Agirre eta Iker Bilbao lurperatuta gelditu diren Fitz Roy mendiaren arraila.
Azkenik erreskatea bertan behera uztea erabaki zen bart, erreskatatzaileen bizia arriskuan jarriko lukeelako. Bi gorpuek, hortaz, bertan hartuko dute atseden.