Zor asko omen ditu alderdi politikoak eta alderdi izateari utzi dio. Twiterren azaldu dutenez, helegite bat aurkeztuko dute alderdikideek, baina ez dakigu nor dagoen txio horren atzean.
Legearen aplikazio arduratsuarekin jarraituko dutela hiru aldiz errepikatu du Juan Ignacio Zoido Barne ministroak, “orain, duela 10 eta 30 urte egin bezala”.
Maite Pagazaurtundua UPyDko europarlamentaria izan da 'Mezularia'n, Covite biktimen elkarteak aurkeztu duen 'ETA quiere poner el contador a cero' dokumentuaren berri emateko.
Gorka Maneiro, UPyD alderdiko legebiltzarkideari elkarrizketa egin diogu bere alderdia Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara ez dela aurkeztuko jakin ondoren.
Gorka Maneirok ezinbestekoak zirela esan arren, ezin izan dute zerrendarik osatu, ez baitute behar besteko babesik ikusi. Beraz, bi legealdiren ostean, desagertu egingo dira Legebiltzarretik.
EH Bildurentzat ez da nahikoa eta abstenitu egin da; PPk eta UPyDk, berriz, kontrako botoa eman dute, "juridikoki segurtasunik ez" duela ematen iritzita.
Alderdi Popularra bigarren aldiz saiatu da diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko baldintzak gogortzen, baina EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta UPyDk ekimena geldiarazi dute.
EiTB Focus makroinkestaren arabera, EAJk 27 legebiltzarkide lortuko lituzke; EH Bilduk, 17; Elkarrekin Ahal Duguk, 14; PSEk eta PPk, 8na; eta Ciudadanosek, bat.
Alderdi guztiek, EH Bilduk izan ezik, errefusatu egin dute termino hori ETAko presoekin erabiltzea. Hala eta guztiz ere, ez dira ados jarri eta ez dute gaiarekin lotutako ekimenik onartu.
Maria Servini epaileak zuzentzen duen frankismoko krimenen kontrako kereila argentinarrean 19 pertsona daude auzipetuta, Martin Villa ministro ohia tartean, martxoaren 3ko biktimengatik.
EAJk, EH Bilduk, PPk eta PSE-EEk EAEko hiru hauteskunde batzordeetan aurkeztu dituzte zerrendak. Maiatzaren 25ean argitaratuko dira Estatuko Aldizkari Ofizialean.
Idoia Mendiak esan duenez, EAJk deitutako bileran izango da PSE-EE, baina ez du uste "ezer onik aterako" denik horretatik, "elektoralistatzat" jo duelako proposamena.
Lehiaren Euskal Agentziak 18 milioi euroko isuna ezarri zien joan zen hilean Euskal Autonomia Erkidegoko eskola publikoetan jantoki-zerbitzua emateko kontratua izan duten zortzi enpresari.
Gaurko bileraren ostean, EH Bilduk ez du adierazpenik egin, baina Unai Urruzuno legebiltzarkideak astelehenean aurreratu zuen badela oinarririk gutxienekoak jasoko dituen akordio bat lortzeko.