Deialdia CCOO eta CGT sindikatuek egina da. UGT ez da batu deialdira, izan ere, aurreko astean, sindikatuak patronalarekin akordioa lortu zuen. Jaurlaritzak % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, eta % 40koak (puntako orduetan, % 60koak), Nafarroako Gobernuak.
Gasteizko hiri-autobusak kudeatzen dituen Tuvisa udal-enpresako langileek onartu egin dute zuzendaritzaren azken proposamena, aldarrikapenen zati bati erantzuna ematen diola aitortua, eta, beraz, otsailaren 10ean hasi zen greba mugagabeari amaiera ematea erabaki dute.
Tuvisako langileek onartu egin dute zuzendaritzaren azken proposamena, aldarrikapenen zati bati erantzuna ematen diona, eta, beraz, otsailaren 10ean hasi zen greba mugagabeari amaiera ematea erabaki dute.
Langileen Batzordeak larunbat arratsaldean idatziz jaso du Gurtubairen proposamena. Proposamen hori langileen batzarrera eramango dute, onartu ala ez erabakitzeko. Asanblada igandean bertan egingo dute, 19:00etan.
Batzordeak ostiral honetan argitaratutako ohar batean azaldu duenez, "atzo aurrerapausoren bat eman bazen ere, oraindik badaude gatazka konpontzeko puntu kritiko batzuk". Proposamenaren dokumentua Gasteizko garraio publikoko zerbitzuaren zuzendaritzaren mahaian dago orain.
Hala ere, zuzendaritzaren eta beharginen ordezkaritzaren arteko bilera akordiorik gabe amaitu da batzarra, eta, beraz, greba mugagabeak aurrera jarraitzen du.
Tuvisako enpresa-batzordeak lan-gatazka "artifizialki luzatzea" leporatu dio Gasteizko Udalari, egoera "behingoz konponduko duen" eta grebari amaiera emango dion eskaintza berririk aurkeztu ez duelako.
ELAk salatu du enpresak ez duela proposamena aldatu eta Udala "geldirik" egon dela Gasteizko hiri autobusen gatazkari irtenbidea emateko egin dituzten bileretan. Tuvisako presidentearen ustez, grebak "ez du justifikaziorik"; batzordearen arabera, "sumingarria" da egoera horretara eraman izana.
Tuvisako enpresa-batzordeak deitutako greba mugagabea larunbateko 14:00etan hasiko da. Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu.
Hala, Tuvisako beharginek mobilizazioen egutegia aldatzea erabaki dute batzarrean, hilabete honetarako iragarritako lanuzte partzialak bertan behera utzita. Egutegi berriak Gasteizko hiri-autobusetako langileen % 90en babesa izan du.
Tuvisako langileek 05:00etatik 09:00etara arteko lanuzteei berrekin diete astelehen honetan. Arratsaldean eskaintza berria helarazi die Udalak. Lehen begiratuan "eskasa" iruditu zaio batzordeari baina bihar goizean aztertuko dute langileekin, batzarrean.
Gasteizko Udalak konpromisoa hartu zuen astelehen arratsalderako beste eskaintza bat aurkezteko, hiriko autobusetako lan-gatazka "bideratzeko". Bitartean, langileek lanuzte partzialak egiten jarraituko dute, 05:00etatik 09:00etara.
Balaztak hondatuta, gurpilak alanbreak ikusteraino gastatuta, maletategiko ateak kondenatuta... Lurraldebus zerbitzuko hiriburu arteko lineak eta Debagoienako lineak kudeatzen dituen Avanza etxeak ibilgailuak "egoera penagarrian" dituela salatu dute langile eta erabiltzaileek Amaraunan
Garraio publikoan maskarak derrigorrezkoa izaten jarraitzen du Hego Euskal Herrian. Ba al du zentzurik? Galdera hori egin diogu Oier Martinez mugikortasun adituari.
Hiru orduko bidaian albokoa etengabe telefonoz aritzea, jendeak bideoak ozen entzutea, parekoak eserlekua atzera botatzea... Zerk amorratzen gaitu garraio publikoan gabiltzanean? Zer diote araudiek jokabide horiei buruz? Debekatuta al daude? Erantzunak aste honetako "Hurrengo Geltokia"n.
Antza, gidariak ez zituen autobus geltokian hartu eta metro batzuk aurrerago gelditu zenean ibilgailura igo ziren. Arabako SOS arrazakeria elkarteak ikerketa abiatzeko eskatu dio Gorroto Delituen Fiskaltzari. Enpresa batzordearentzat onartezina da portaera hori, baina, zuhurtzia eskatu du.
Nork diseinatzen ditu autobus markesinak? Zergatik dira hain irekiak euritik eta haizetik babestu behar bagaiuzte? Zergatik dituzte hain eserleku gutxi? Garraio publikoko erabiltzaile askok beren buruari galdetzen diotena erantzun dugu aste honetako Hurrengo Geltokian.
BEIa ez da bus elektriko soila, tranbia eta autobusen ezaugarriak uztartzen dituen garraio sistema berritzailea baizik. "Gasteizko garraiorik azkarrena izango da", azaldu digu TUVISAko gerente Marta Ajuriagerrak; zenbait plataforma, ordea, kexu da oinezko eta txirrindulariei lekua kendu dielako.
Bizikleta eta garraio publikoa uztartzea ez da erraza Euskal Herrian. Lineako autobus askotan debekatuta daude, Renferen zenbait trenetan desmuntatuta eraman behar dira... Araudiak aztertu eta Kalapie Elkarteko txirrindulari baten esperientzia ezagutu dugu.
Gasteizko epailearen arabera, Tuvisak ezin du aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea erabili bere diru-sarrera gehienak erakundeetatik datozelako, eta ez txartelen salmentatik.
Udalak hiriko autobus garraioa "erdira murriztea" erabaki du "egoera eta eskari berrira egokitzeko". Ez da kaleratzerik izango, baina lan orduak eta soldata jaitsiko dizkiete langileei.
Udala eta Tuvisa konpainiako langile-batzordea adostasun batera iritsi dira arratsalde honetan, eta, ondorioz, datozen egunetarako deituta zituzten lanuzteak bertan behera geratu dira.
Udalak egindako azken proposamenak ez ditu langileak konbentzitu, eta enpresa-batzordeak deitutako greba babestea erabaki dute batzarrean, arratsaldean.
Segurtasun integraleko dispositiboa Euroligako azken fasera sailkatzen diren taldeen arabera egokituko da. Maiatzaren 17 eta 19 artean izango da, Gasteizen.
Aurreikusitakoaren arabera, maiatzaren 6an eta 13an egun osoko lanuzteak egingo dituzte Tuvisako langileek. Gainera, maiatzaren 17an greba mugagabea hasiko omen dute.
Gidariak patinetea plegatzeko eskatu zion emakumeari. Azken honek autobus barruan egingo zuela erantzun zion, umeak behar bereziak dituela arrazoituta. Zenbait bidaiari irainka hasi zitzaizkion.
Udal Gobernuko iturriek zehaztu dutenez, Tuvisak zerbitzua Andre Maria Zuriaren jaietan eskaintzeko asmoa du, behin tramitazio epe guztiak bete ondoren.