Biak salatu dituzte Bide Segurtasunaren Legearen aurkako arau-hauste oso larriengatik, eta 1.000 euroko zehapena eta gidabaimenean 6 puntu galtzea proposatu dute.
Iruñea, Tutera, Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Noain, Cintruenigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien dira eremu tentsionatu izendatzeko prozesua abian jarriko den herriak.
Emakumeak sexualki esplotatzen zituen talde kriminal bat desegin dute Belgikan. Belgikako Poliziak eta Espainiako Polizia Nazionalak elkarlanean egindako operazioan, lau emakume askatu eta zazpi pertsona atxilotu dituzte, horietako bat Espainian.
2023ko urriaren 7tik, 40.000 haur eta neraberi lagundu die UNRWAk jolas-jardueren bidez eta banakako zein taldeko kontsulta psikosozialen bidez. Gainera, polioaren aurkako kanpainaren lehen fasea amaitu berri dute Gazan, 10 urtez azpiko 558.000 haur txertatuta.
Salatutako sexu-erasoa abuztuaren 27an gertatu zen, Tarazonako jaiak hasi ziren egun berean. Deklaratu ostean, susmagarria, Tuterako 19 urteko gazte bat, behin-behinean espetxeratu zuten, sexu-eraso delitu bat egotzita.
25 urteko Tuterako gazte bat da desagertutakoa. Bikotekidearekin —hori ere tuterarra— joan zen urtegira, astearte arratsaldean. Bainua hartu eta azalera bueltatzen ez zela ikusita, larrialdiei abisua eman zien emakumeak.
25 urteko Tuterako gazte bat da desagertutakoa. Bikotekidearekin -hori ere tuterarra- joan zen urtegira, atzo arratsaldean. Bainua hartu eta azalera bueltatzen ez zela ikusita, larrialdiei abisua eman zien emakumeak.
Ezbeharra bart jazo zen, Elkano kontzejuko herrigunean. 16 urteko emakume batek gidatzen zuen ibilgailua eta, gidabaimenik ez zuenez, auzipetu dute. Tuteran, 'buggy' motako ibilgailu batek istripua izan du, eta lau pertsona zauritu dira.
Hildakoa Corellako 58 urteko bizilaguna da. Kamioilaria onik atera da, furgonetako bidaiarietako bat hil egin da eta beste bi, 47 eta 36 urtekoak, larri zauritu dira, eta Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte.
Zerbitzutik kanpo zeuden bi agentek atxiki zuten gizonezkoa, agenteak iritsi bitartean. Bestalde, beste gizon bat atxilotu dute udalerri horretan bertan, genero-indarkeriako delitu bat egotzita, bikotekide ohiari eta bi seme-alabaren amari erasotzeagatik.
Aurreikuspenen arabera, tenperaturak ez dira asteburu honetako maximoetara helduko, baina zeru eguzkitsua izango dugu. Hala ere, asteburuan hodeiak bueltatuko dira.
Sei atxilotuetako bi espetxean sartu dituzte Tuterako Instrukzio Auzitegiko epailearen aurretik igaro ondoren. Halaber, egindako miaketetan 28 kilo speed antzeman dituzte, besteak beste.
24 urteko emakume bat da zauritutakoa, eta erredura larriak egin ditu aurpegian, bularraldean eta besoetan. Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman dute, erredura handien unitatera.
Ustezko erasotzailea, 50 urteko gizon bat, Alde Zaharreko ostalaritza-lokal batean atxilotu zuten eta espetxean dago jada. Horrez gain, Tuteran beste eraso matxista bat salatu dute.
Erasoa joan den igandean gertatu zen, 22:00ak aldera, Kaputxinoen kalean. Gizona Foruzaingoaren komisariara eraman zuten eta epailearen esku utziko dute.
Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
Ehunka lagun bildu dira hainbat tokitan Ramadanaren hilabetearen amaiera ospatzeko, tartean Bizkaiko hiriburuko Bilbao Arena eta Tuterako Santa Kiteria futbol-zelaia.
Jesu Kristoren berpizkundea Ama Birjinari iragarri zion aingerua Naia Pardo 7 urteko neskatoak gorpuztu du aurten. XIII. mende amaieran jaio omen zen Aste Santuko ekitaldi hori.
UPNren Iruñeko bozeramaile eta hiriko alkate ohiak eta Tuterako alkateak akordioa itxi dute alderdi erregionalista elkarrekin zuzentzeko asmoz, apirilaren 28an egingo den kongresutik aurrera.
Aitor Silgado UPNko zinegotziak ez du aldeko botorik eman, bere hiru alderdikideek egin duten bezala. UPN adierazpena "arintzen" saiatu da zuzenketa baten bidez, baina ez dute onartu.
Tuterako Udaltzaingoak 22:45ean izan zuen Serna industrialdean baimenik gabe egiten ari ziren juntadizoaren berri. Batzuk modu desegokian gidatzen arituko zirela aurreikusirik, laguntza eskatu zien beste polizia-taldeei, eta ingurua kontrolatzen aritu dira, denek alde egin duten arte.