Frantziako justiziak hamabi kargu egotzi dizkio Pavel Durovi, tartean, irudi pederastak zabaltzen eta krimenak zuritzen laguntzea, eta debekatu egin dio Frantziatik irtetea.
Frantziaren ustez, Telegrameko moderazio faltak eta Pavel Durovek agintariekin duen lankidetza faltak, plataformak eskaintzen dituen tresnekin batera, hala nola erabili eta botatzeko zenbakiak eta kriptografia, droga-trafiko, pedofilia eta iruzur delituen konplize bihurtzen dute.
Ana Herran Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko irakaslearen esanetan, bi eskubidek egiten dute talka: jabetza intelektualerako eskubidea eta informaziorako eskubidea. Dena dela, Telegrameko 8,5 milioi erabiltzaile zerbitzu barik uztea neurrigabea izango zatekeen, Herranen ustez.
Santiago Pedrazek hartu du erabakia (oraindik ez dago indarrean), egile eskubideak dituzten ikus-entzunezko edukien erabilera okerrarekin lotutako salaketa bat jaso ostean.
Sare sozial bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta ondo elkartu behar dituzte sofakideek "Mihiluze" saioko jolas honetan. Zenbat dakite Tinder, Facebook, Instagram, Tiktok, Twitter edo Telegrami buruz?
Monopolioaren kontrako arauak betebehar batzuk ezartzen ditu lehia askearen izenean. Enpresa teknologiko handiek bete beharko dituzte, Europar Batasunak horiek ikertu aurretik.
Mezuak jaso eta bidaltzeko aplikazioak inoiz ez bezala hazi zen astelehenean, eta "beste plataforma batzuetako" 70 milioi "errefuxiatuk" eman zuten izena berehalako mezularitza-aplikazioan, Pavel Durov Telegrameko sortzailearen esanetan.
Pasa da maiatzaren 15a, whatsappen baldintza berriak onartzeko epemuga. Onartzen ez dituzten erabiltzaileek ondorioak izango dituzte; baita onartzen dituztenek ere. Digi-atalean kontatu ditugu
Egun batetik bestera, bisitak, zitak, eta lagunarteko elkartzeak… pantailara eraman behar izan genituen. Bideodeiak, batzar telematikoak eta bideo txatak egiten hasi ginen.
Whatsapp aplikazioak bere erabiltzaileen datuak Facebookekin partekatzeko erabakiaz aritu gara Ion Turrillas informazio eta teknologia berrietan aditua den abokatuarekin.
Horren aurrean, Whatsappek argitu du mezuek enkriptatuta jarraituko dutela, eta ez duela edukia Facebookekin partekatuko. EiTBk ere badiu bere albiste kanala Telegramen.
Etxeko hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egitea eta euskararen erabilera sustatzea izango du helburu, azaroan hasiko den Euskaraldiaren bigarren edizioari begira.
Zuzenean zerbitzuak, Lanbidek eta aldundiek zerbitzu telematikoak eta telefono bidezko arreta indartzea erabaki dute, herritarrei zerbitzua ematen jarraitzeko.
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra, hamabost egun iraungo du Euskaraldiaren bigarren edizioak, eta bi lagunen arteko elkarrizketez haratago iristea izango du helburu nagusi.
Mezularitza aplikazioa zerbitzu barik geratu da, eta milioika erabiltzaileri eragin die. Telegrameko konpainiak oraindik ez du matxuraren nondik norakoak argitu.
Oinarrizko jarraibide batzuk kontuan hartuta, erraz antzeman daiteke informazio faltsua, eta gu manipulatu edota alarma sortzen duen edukia geldiarazi.
Taloak, ikurrinak, euskal futbol taldeak, jaiak… euskal garatzaile talde batek euskal emotikono 'folklorizatuak' sortu ditu Android eta iOS sistema eragileetan erabiltzeko.
Eusko Jaurlaritzak herritarrekin harremanetan egoteko kanal bat jarri du martxan gaur: Telegram telefonia mugikorrerako aplikazioaren bidezko berehalako mezularitza.
Errusiatik heldu den Telegram aplikazioa Whatsapp-ari itzala egiten hasi zaio. Seguruagoa dela diote adituek, txat pribatuak izateko eta mezuak ezabatzeko aukera eskaintzen duelako.
Sakelako telefonoentzako mezularitza aplikazio berriak WhatsAppen abantailak baliatzen eta akatsak zuzentzen ditu. Gainera, software librea da eta euskaratu egin dute.