Lasterketaren etaparik luzeenarekin abiatuko da. Ihesaldirako jardunaldi aproposa da, eta hiru helmuga puntuagarri ditu; azkena Itziarren dago, amaieratik 20 kilometrora.
Lasterketako hirugarren ekitaldia maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko dute. Hiru egun horietan, bederatzi mendate puntuagarri igoko dituzte, tartean, azken etapan, 1. mailako Jaizkibel. 2024ko Itzulia Women asteartean aurkeztu dute.
Zazpi igoera puntuagarri izango dira, horietako hiru, Azurki, Krabelin eta Izua, 1. mailakoak, Itzuliaren azken jardunaldiko profilean. Aurreikuspena da etapa erabakigarria eta ikusgarria izatea.
Lide Laskurain, 10 urte zituela Soraluzetik irten eta Probentzara eraman zuten bere izebarekin. Han egokitu zitzaion bigarren mundu gerra. Bost urteren etena eta gero, etxera itzuli eta ezer ere ez zeukala konturatu zen.
Txirrindulariek 992,5 kilometro bete beharko dituzte Gasteiztik abiatu eta, sei etaparen ostean, Eibarren amaituko den lasterketan. Ez da erlojupekorik izango, eta ibilbidean zehar 26 mendate izango dituzte zain, horietako zazpi azken jardunaldian.
Deparkel Debabarrena Parkinson elkartearen helburua da Debabarrenean parkinsona dutenen eta ingurukoen bizi kalitatea hobetzea. Nahiara Mugerza idazkari eta zuzendaritzako kidea elkartearen nondik norakoez aritu da. Gaixotasunaren jatorria eta sintomak zeintzuk diren azaldu du.
Biktima Soraluzekoa (Gipuzkoa) zen sortzez, baina Elgoibarren bizi izan zen. Han egingo dute, gaur bertan, hilketa salatzeko bilkura. Bihar, berriz, jaioterrian antolatu dute. Soraluzeko alkateak adierazi zuenez, biktima "ezaguna" zen herrian eta albisteak "atsekabea" sortu du.
Ama antzezlana ezagutzeko aukera izan dugu. Elkar zaintzearen inguruko antzezlana da, eta gurasoez nahiz alabaz arduratu behar eta horretan esperientziarik ez duen, gizonaren inguruko istorioa du ardatz. Jokin Oregi zuzendaria eta Ana Meabe zuzendari laguntzailea izan ditugu gurekin
Mertxe Galarraga soraluzetarrak Inna Likartsu Txernobylgo haurra hartu zuen etxean zortzi urtez. Egun, 32 urte ditu, eta harremanetan jarraitzen dute. Gaur, Errusiaren erasoaren ondotik, laguntza eskatu dio.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 10:05ean gertatu da, auto batek kamioi baten aurka talka egin duenean. Istripua Eibarrerako noranzkoan gertatu da.
Mallorcatik, Saloutik eta Bordeletik itzulitako ikasle askok positibo eman dute. Hernanin, sanjoanak igaro eta astebetera, herritar asko gerturatu da PCR probak egitera.
Hiru agerraldi dira Gipuzkoan positibo kopurua apiril amaierako zenbakietara igotzea eragin dutenak. Bata Deustuko Unibertsitatean izan da, bestea Soraluzen eta handiena Hernanin.
Aste Santuan eta Pazko Astean Debagoienan jaten duten ogi berezi bat da. Bergarako Ogizun okindegiko Joseba Lamarianok karapaixo onaren sekretua kontatu digu.
Soraluzeko institutua ostegun honetan irekiko dute berriro; ostiraletik egon da itxita. Nafarroan 2.308 ikasle daude koarentenan, baina ez dute aurreikusten ikastetxerik ixtea.
Gaur hasi dituzte klaseak Mungiako Bentades ikastetxean eta Amezketako Zumadi ikastolan. Abadiñon bi ikasgela itxi dituzte eta Nafarroan 1.500 ikasle baino gehiago daude koarentenan.
Barakaldoko bi zentrotan gelak konfinatu dituzte ostiral honetan. Soraluzeko institutuan irakasle batek positibo eman ondoren, zentro guztia itxi egin dute.
Oraindik ez dute argitu datorren astean zer gertatuko den, baina, dirudienez, irakasle horren gertukoei PCR proba egin eta emaitzak jakin arte ez dute ikastetxea irekiko.
Soraluzeko familia baten etxean sartu gara konfinamendua nola daraman ikusteko. Irati eta Jokin dira eta bi seme-alaba dituzte: lau urteko Sara eta hiru hilabeteko Julen.
Kristina Albizua Soraluzeko jostunak artisau-postua du eta etxean duen materialarekin eta herriaren laguntzarekin osasun-langileentzat maskarillak egitea bururatu zaio.
Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Soraluzen, hilketa-delitu bat egotzita; izan ere, haren ama (74 urte) hilda aurkitu dute etxean.
Bonua 20 euroan erosi ahalko da, eta 12 euroko hobaria izango du euskarazko produktuak erosteko eta 8 eurokoa, berriz, beste hizkuntza bateko produktuak eskuratzeko.