Donostiako Kursaalean ekitaldi hunkigarria egin diote larunbat arratsalde honetan. Mikel salegi gaztea tiroz hil zuten Usurbilen, Guardia Zibileko kontrol batean. Auzia irekitzeko eskatu du familiak, justizia, egia eta erreparazioa izan ditzaten.
Biktimen senideek gogorarazi dute ez dela lehen aldia monolito horrek eta beste batzuek erasoak jasaten dituztela Azpeitian eta Pasaian. Horregatik, deitoratu egin dute pertsona batzuek "bazterketan oinarritutako memoria desitxuratua" eraiki nahi izatea.
Tolosako inauterietan Ertzaintzaren pilotakada bat jaso zuen Xuhar Villabonako gaztearen aldeko plataformak egungo eredu poliziala eta judiziala salatu du. Gazteak eskuineko begiaren ikusmena galdu zuen. Auzia artxibatu egin dela ere salatu du plataformak.
Donostiako Udalak plaka honekin "indarkeriaren biktima" den Mikel Zabalzaren oroimena "bizirik mantentzea" nahi izan du, eta lore eskaintza batekin oroitu dituzte herritarrek, Intxaurrondon torturak salatu zituzten Idoia Aierbe eta Jon Arretxe ere.
Guardia Zibilak atxilotu zuen, eta desagertutzat jo zuen gero. Handik 20 egunera agertu zen haren gorpua Bidasoa ibaian. Zabalza motibazio politikoaren biktima gisa aitortu du aurten Nafarroako Gobernuak.
Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak esan du ez dakiela nola egin duen Bilboko Udalak biktimen omenezko gune berria. Bertan, Iñigo Cabacasen heriotza "behar beste argitu ez diren kasuak" multzoan sartu dute, eta familiak zuzenketa eskatu du.
ETAren eta indarkeria politikoaren biktimak omentzeko gunea inauguratu berri du Udalak, eta Iñigo Cabacas Ertzaintzaren pilotakada batek hildako gaztearen izena aparteko zerrenda batean kokatu du ("Behar beste argitu ez diren kasuak"). Kasua argituta dagoela nabarmendu du Goirizelaia abokatuak.
Bilboko Udalak, Bakerako eta Bizikidetzarako Bilboko Foroarekin eta udalbatzako ordezkariekin batera, "terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztiak" omendu ditu, Casilda Iturrizar parkeko monolitoaren inguruan egindako ekitaldian.
Udal talde guztietako ordezkariek hartu dute parte aurten ere lore-eskaintza eta elkarretaratze isilean. Eneko Goia Donostiako alkateak esan du iraganera begiratzeak "etorkizun hobea izateko" balio duela.
EHUko Zigor Zuzenbideko katedradun eta Estatuko indarkeriaren biktimen aitortzarako batzordeko kideak dei egin du lanean jarraitu ahal izateko auzitegi medikuen arazoa lehenbailehen konpon dadin.
Otxandianok berretsi du aurrekontu itun globalaren proposamena "zintzoa" dela, eta Pradalesekin eta Anduezarekin elkartu zela azaltzeko. Bestalde, Guardia Zibilak Gasteizen egindako ekitaldiak "biktimak mindu" dituela salatu du.
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak esan du leku-aldaketa "ederra eta esanguratsua" eta "normaltasun demokratikorako" beste urrats bat dela. Estatuaren indarkeriaren biktimek salatu dutenez, ekitaldi horrek "birbiktimizatu" egiten ditu.
Estatuaren indarkeriaren 15 biktima elkarte biltzen dituen plataformak salatu duenez, Guardia Zibilaren ospakizuna Gasteizko erdigunera eramateak Estatuaren biktimak "birbiktimizatzea" eta "diskriminatzea" dakar.
"Estatu indarkeriak" eragindako biktima guztiak aitortzea aldarrikatu du plataformak, eta "torturatu" zuen indar armatu bati hiriko plaza nagusia eskaintzea aurpegiratu dio Maider Etxebarria Gasteizko alkateari.
Terrorismoaren Biktimei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konferentzian parte hartu du lehendakariak, eta azpimarratu du biktimak "urte gehiegitan hain bidegabeki isilaraziak" izan zirela. San Jose sailburuak biktimei dagozkien politika guztietan "entzutearen eta integratzearen" alde egin du.
Hala erantzun dio ministroak Uxue Barkosi (Geroa Bai), Defentsa Ministerioak Inteligentzia Zentro Nazionalaren dokumentazioa desklasifikatzeko asmoa duela jakin ostean egin dion galderari.
Estatuko indarkeriaren biktimak biltzen dituen Memoria Osoa elkarteak salatu du EAEko erakundeetako ordezkariek ekitaldi horretan parte hartuko dutela, eta horrek pairatzen duten "diskriminazioa areagotu" eta "birbiktimizatu" egiten dituela.
Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak amaiera eman dio Eusko Jaurlaritzako sailburuek legealdi honetarako helburu nagusiak azaltzeko egin dituzten agerraldiei.
Eraikin horretan Lasa eta Zabala oroitzeko gune bat ere sortzea jasotzen du Donostiako Udalak Espainiako Gobernuari igorritako atariko dokumentuak. Izan ere, bertan torturatu zituen Guardia Zibilak, hil eta Alacanten lurperatu aurretik.
15 kolektibo eta elkarte biltzen dituen plataformak kritikatu duenez, Memoriaren Zentroaren helburua da "kontakizun ofizial bat ezartzea, aitortzen ez dituen biktima gehiago daudela ukatzen dutenak oinarri hartuta”.
Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta Josu Mujikaren familiak gizateriaren aurkako delituak egotzi dizkiete. Eusko Jaurlaritzak aitortu zuen Mujika giza eskubideen urraketaren biktima izan zela txosten batean.
Joxe Lasak, Karmele Gaztañagak eta Pepi Altunak, Legorretako beste hiru herritarrekin batera, biktima aitortza ofiziala jaso berri dute. 1975ean guardia zibilek egin zizkieten torturak oso gogoan dituzte hirurek.
Ehunka pertsona bildu dira gaur goizean 1978ko sanferminetako istiluetan Poliziak tiroz hil zuen German Rodriguezen omenez jarritako plakaren inguruan egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko.
Gogoraren sorreratik 2015ean erakundeak izan duen zuzendari bakarra, Aintzane Ezenarro, ordezkatuko du. Gizartearengana gerturatzea izango da bere helburuetako bat, iturri sozialisten arabera.
Torturak jasan zituen egunak "bizitzako gogorrenak" izan ziren Iker Morenorentzat. 13 urte inolako aitortzarik gabe pasa ostean, Nafarroako Gobernuak torturatu izaera aitortu dio. Goardia Zibilek egin ziotenaz, aitortzak supusatzen duenaz eta erreparazioaz aritu da Devi Yerga kriminologoarekin
10 urteren ostean gaur Giza Eskubideen Behatokia berraktibatu da. ETAren biktimekin konparatuta, Estatuak eragindako biolentziarenak tratu asimetrikoa dutela salatzen dute. Horien eskubideak bermatzen direla ziurtatzeko bueltatu da behatokia. Fiskaltza sozial baten modura arituko direla esan dute.
Haren hilketaren hogeigarren urteurrenean heldu da aitortza eta erreparazioa. Madrilgo M11ko atentatuak izan eta bi egunera hil zuten okina Valeriano de la Peña polizia nazionalak eta haren seme Miguel Jose de la Peñak.
Nafarroako Pertsona Torturatuen Sareak jakitera eman duenez, honako hauek dira aitortza jaso duten pertsonak: Iker Moreno, Iker Aristu, Ohian Ataun, Garbiñe Urra eta Mikeldi Diez. 16/2019 Foru Legeari jarraiki aitortu dituzte tortura kasuak.
Familiaren baserri ondoan egin dute ekitaldia, eta senideek argi utzi dute egia argitara atera arte ez dutela etsiko. 1980an Batallon Vasco Español taldeak bere gain hartu zuen Naparraren bahiketa eta hilketa, eta familiak ezinbesteko jotzen du 1968ko Sekretu Ofizialen Legea indargabetzea.
Eguzkik eta Gladys Gogoan elkarteak deituta, dozenaka lagun bildu dira Cristina Enea parkean Venezuelan jaio baina 4 urte zituenetik Donostian bizi izan zen ekologista gogoratzeko. Guardia Zibilak hil zuen, nuklearren eta Bardeako tiro-eremuaren aurkako protesta batean, Tuteran, duela 45 urte.
Eskuin muturreko taldeek edota Poliziak eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimak aitortzeko lehen ekitaldi ofiziala egin du gaur Nafarroako Gobernuak. Baluarten bilduta eta Ana Ollo Memoria Historikorako kontseilaria buru aurreneko 12 biktimak aitortu dituzte.
Familiak bertan izan dira, eta, batzuentzat, aitortza "40 urte berandu heldu bada ere, pozik" hartu dute. Une hunkigarriena lau biktimaren familiak oholtzara igo direnean bizi izan da. Ekitaldia urtero errepikatuko du Foru Gobernuak.
Foru Gobernuak biktima gisa aitortu dituen lehen 12 pertsonak aintzat hartzeko lehen ekitaldi ofiziala izango da arratsaldekoa. Besteak beste, Guardia Zibilak eraildako Mikel Zabalza eta Mikel Arregi errekonozituko dituzte.
Frantziako Armadak eta Jendarmeriak apirilaren 22tik 24ra egin zuten bigarren indusketa, Landetan. Bilaketa horren txosten ofiziala Auzitegi Nazionalera igorriko dute, eta Ismael Moreno epaileak erabakiko du kasuaren inguruan.
Bigarren indusketan ere, ez dute Jose Miguel Exeberria "Naparra"ren gorpuzkirik aurkitu. 1980an desagertu zen eta Batallon Vasco Españolek hartu zuen bere gain desagertzea. Sekretu Ofizialen legea indargabetzea eskatu dute, beste behin, 'Naparra'-ren senideek.
Joan den astean Foru Gobernuak indarkeria mota horren lehen 12 biktimen aitortza iragarri ostean, Nafarroako Exekutiboak esan du ekitaldi publikoa "beste urrats bat" izango dela "erreparazio eta aitortza prozesu horretan".
Nafarroako Gobernuak eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen 12 biktima aitortu ditu, besteak beste, Guardia Zibilak eraildako Mikel Arregi eta Mikel Zabalza. Albistea jakin berritan, EITBrekin hitz egin du Idoia Zabalzak, Mikelen arrebak.