Denentzako jangela dute, baratza ere bai. Indarrak batu eta ingurumen aztarna gutxitzen dute. Lanak partitu egiten dituzte eta denen artean, proiektuak sustatu. Barazki saskiak saltzen dituzte eta aurki barazki kontserbak merkaturatzen hasiko dira. Komunitatez kanpo lan egiten dutenak ere badira.
Klima-aldaketaren eta biodibertsitatearen galeraren aurkako munduko mugimendurik handiena digitala izango da aurten. 20:30etik 21:30era argia itzaltzeko ekimena babesteko deia egin diete herritarrei.
Larunbat honetan, martxoak 28, 20:30ean, herritarrak balkoietara eta leihoetara ateratzeko deia egin dute, argiak itzali eta "dena ondo aterako da" mezua zabaltzen laguntzeko.
Erakundeak, enpresak eta herritarrak 'Planetaren Ordua' jarraitzera eta, martxoaren 30ean 20:30 eta 21:30 artean argiak amatatzera deitu ditu WWF erakundeak.
WWFk zuzendutako ekimena izan da eta inoiz baino atxikimendu gehiago izan ditu mundu osoan zehar. Ehunka monumentu itzali dituzte, tartean Munduko Ondare diren 40 inguru.
Eiffel Dorrea, Brandemburgoko Atea, Westminster edo Brasilgo Jesusen Bihotza monumentuak ilunpean geratu dira 60 minutuz aldaketa klimatikoaren gainean ohartarazteko kanpainarekin bat eginda.
20:30 eta 21:30 bitartean, erakundeetako dendetako, etxebizitzetako... argiak itzali dituzte, energia garbiak eta energiaren erabilera zuhurra sustatzeko.
Mundu osoan, 1.000 milioi lagun baino gehiagok egin dute bat WWFren ekimenarekin eta, aldaketa klimatikoaren aurka borroka egiteko, 20:30etatik 21:30ak arte argiak itzali dituzte.