Espainiako Gobernuak lege proiektu bat onartu du ibilgailu pertsonal arinentzako aseguru hori derrigorrezkoa egiteko, baita nekazaritzako edo industriako ibilgailuentzako ere. Diputatuen Kongresuak araua onartu beharko du.
Aurretik, Renfek, Metro Bilbaok, Euskotrenek, Bizkaibusek edo Gasteizko autobusek debekatu dute beren instalazio eta ibilgailuetan patinete elektrikoak sartzea.
Linea guztietan galaraziko dituzte patinete elektrikoak. Eskualdeko Garraioko zerbitzuetan ere debekatuko dituzte; Okina eta Gasteiz arteko linean eta Artziniegakoan barne.
Horrela, Bizkaibusek bat egiten du beste garraio publiko batzuekin, hala nola Renfe, Euskotren eta Metro Bilbaorekin, horiek ere patineteekin sartzea eragotzi baitute.
DGTren araudi berriaren arabera, gaurtik aurrera saltzen diren patineteek homologatuta egon beharko dute. Neurriak ez ditu orain arte saldutakoak debekatuko, eta hiru urtez ibili ahalko dira homologazio barik.
Homologazio ziurtagiria, txirrina, argiak, segurtasun sistemak… horrelakoak izan beharko dute patineteak hemendik aurrera. Gidariek, gainera, trafiko arauak bete beharko dituzte.
Renferen debekua abenduaren 12an jarriko da indarrean, eta baterien suteek eragindako arriskuarekin justifikatu du neurria. Bestalde, Metro Bilbaok, Euskotrenek eta Euskal Trenbide Sareak "adostasunez" hartuko dute erabakia.
Iaz, Estatuan, 18 patinete elektrikoren bateriak lehertu ziren bat-batean. Asier Zubizarreta EHUko Ingenieritza Eskolako irakasleak azaldu digu leherketa hauek baterien kudeaketa txarraren ondorioz gerta daitezkeela, baina oso gutxitan gertatzen direla.
Segurtasunagatik hartu da erabakia, duela aste batzuk metroko bagoi batean patinete baten bateriak eztanda egin eta sutea eragin baitzuen. Doako aparkalekuak izango dituzte erabiltzaileek eta 200 euro arterainoko isuna jaso dezake trenean, metroan edo autobusetan patinetearekin sartzen denak.
Parisen patineteak alokatzeko dauden hiru enpresen kontratua amaitzear dagoela, haiek behin betiko desagertzea nahi du hiriko alkateak. Hala ere, hiritarrek erabakiko dute zer egin. Apirilaren 2an egingo dute galdeketa, eta inkesten arabera, 10etik 7 patineteen alde agertuko lirateke.
Bizikleta garraiobide gisa erabiltzeko kuota igo egin da azken urteotan. Hala ere, patinete elektrikoa gainetik dago, gazte eta nerabeentzako jostailua izatetik mugikortasun arin, azkar eta ekonomikoa eskaintzen duen garraio-mota izatera igaro baita.
Patinete elektrikoen erabilera nabarmen handitu da azken urteetan. Egun, legeak dio bidegorrietatik joan behar dutela, gehienez orduko 25 kilometroko abiaduran, eta gidariek kaskoa erabili behar dutela derrigor, baina errealitatea da arau horiek askotan ez direla betetzen.
2024ko urtarrilaren 22tik aurrera merkaturatuko diren mugikortasun pertsonalerako ibilgailuek, patineteek tartean, zirkulazio agiria izan beharko dute. Hala jaso du MPIen ezaugarri teknikoen eskuliburu berriak.
Erregulazio orokor eta zehatza iritsi bitartean, batean eta bestean gauzak zertan diren kontatzen saiatu gara eta hiru erabiltzaileen esperientziak jaso ditugu.
Besteak beste, gidatzen den bitartean mugikorra eskuarekin heltzea sei punturekin zigortuko du, eta lau punturekin segurtasun-uhala ez erabiltzea. Gainera, patinete elektrikoek kaskoa erabili beharko dute.
Gasteizek debekatuko du patinete eta bizikletak espaloietan, parke publikoetan eta oinezkoen alderdietan ibiltzea. Udalak mugikortasun araudia eguneratu egingo du.
Patinete elektrikoak zeresana ematen ari dira erabilera, araudi eta abarren inguruan. Baita ingurumenari dagokionez ere. AEBtako ikerketa baten arabera kutsakorrak dira.
Oraingoz, gehienez 30 km orduko errepideetan erabili daitezke, eta eremu mugatu batean. Patineteak erabiltzeko doako aplikazioa deskargatu behar da eta ondorengo pausuak jarraitu.
Beste hiri askotan bezala, Parisen ere, patinete elektrikoak ugaritu egin dira, hirian batetik bestera mugitzeko. Baina erabiltzeko arauak ez dira argiak oraindik, eta honek egoera kaotikoa eragin du.
Poliziaren kontrol batetik ihesi, ausartegi eta drogen eraginpean gidatu zuen 28 urteko gizonezkoa salatu du Foruzaingoak. Kalamua eta kokaina proban positibo eman zuen.
25 kilometro orduko abiadura baino gutxiago hartzen duten patineteak bidegorri eta bizikleten bideetatik joan beharko dira, eta azkarragoak errepidetik.
Trafiko Zuzendaritzaren asmoa da patineteen erabiltzaileei gidatzeko baimenik ez eskatzea, baina alkohol eta droga probak egitea, gainerako gidariei bezala.
Oinezkoak eta txirrindulariak kexu dira jendea patinete elektrikoekin espaloian eta bidegorrian ibiltzen delako. Donostiako Kalapie taldeko Gorka Hoyosekin hitz egin dugu gai horretaz.