"Leherketa tren-geltokiaren barruan jazo da, Peshawar hirira zihoan tren bat irtetzear zela", Poliziaren arabera. Gutxienez 24 pertsona hil eta dozenaka zauritu dira. Leherketaren helburua erreserba-bulego jendetsu bat izan da, eta atentatuak izua eta suntsipen handia eragin ditu.
Sahid 11 urterekin iritsi zen Oñatira Pakistandik. Iritsi zenean ez zekien euskaraz hitz egiten, baina, ikasi egin zuen eta euskara irakaslea da gaur egun.
Hainbat autobusetan eta kamioitan zihoazen 22 pertsona hil dituzte matxinoek Pakistan hegoaldean. Armatutako gizon talde batek bidaiarien nortasuna aztertu eta euren jatorriaren arabera eraso egin diete.
Gutxienez 35 pertsona hil eta beste 15 zauritu dira, horietako zazpi egoera kritikoan daude, erromes pakistandarrak zeramatzan autobus batek izandako istripu batean. Erromesak Irakera zihoazen erritual erlijioso batean parte hartzera.
Duela bi egun Iranek egin zuen erasoa Pakistango lurretan, Jaish al-Adl taldeak han dituen posizioen aurka eta Islamabadek ondorioak iragarri zituen. Hildako bederatzi pertsonetako lau haurrak dira.
Ikerketa zientifiko baten arabera, langa hori igarota muturreko tenperatura altuak eta hezetasun maila handia egongo lirateke, eta, ondorioz, bizi baldintzak jasangaitzak izango lirateke Pakistanen, Indian, Txina ekialdean eta Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi diren 4.000 milioi lagunentzat.
Lemoan elkartasun kanpaina abiatu dute Mutarza pakistandarrari laguntzeko, baina Euskal Herri guztira zabaldu nahi dute. Sei atzamar izoztu zitzaizkion mendian, eta ebakuntza beharrezkoa du. Alex Txikon, eta Eneko Garamendi laguntzen ari zaizkio.
Murtaza gazte pakistandar bat da, Himalayan zamaketari lanetan ari dena. Azken espedizioan, bezeroek abandonatu zuten mendian eta sei hatz izoztu zitzaizkion. Ekimen solidario bati esker, Euskadira iritsi da ebakuntza egiteko.
Uztailaren 27an gertatu zen istripua, tontorretik 400 metrora pakistandarra erori eta bertan hil zen. Mohammed Hassanek 27 urte zituen, eta hiru seme-alabaren aita zen.
Igande honetan hamar bagoi errailetik atera dira Pakistan hegoaldean, eta gutxienez 30 hildako eta 80 zauritu baino gehiago utzi ditu ezbeharrak, herrialdeko agintarien arabera. Oraindik ez dakite zer gertatu den, eta ikertzen ari dira.
Tokiko agintariek baieztatu dutenez, aurretiazko ikerketaren arabera, atentatu suizida izan da. Erasoa Pakistango alderdi islamista garrantzitsuenaren ekitaldi batean gertatu da.
Airea, ura eta sua egin ondoren, lurra falta zitzaien. Pakistanen osatu dute zikloa, 5.850 metro dituen Little Trango mendian. Beste bi mendizale izan dituzte lagun: Fei Maners eta Andres Martin.
Pakistango taliban talde nagusiak bere gain hartu du erasoa. Leherketaren ondorioz, meskitako teilatuaren zati bat erori da eta biktima gehiago egon daitezke hondakinen artean harrapatuta.
Gutxienez 28 pertsona hil dira, tartean polizia batzuk, eta beste 150 zaurituta daude, jendez beteta zegoen meskita baten aurkako eraso suizida batean, Peshawar hirian.
NBEren agentzia horren zuzendari exekutiboak nabarmendu duenez, "arreta humanitarioa behar duten haurren kopurua azken urteetako handiena da". Izan ere, aurten egoerak okerrera egin du, besteak beste, Ukrainako gerraren, elikagai ziurtasun ezaren eta gaixotasunen agerraldien ondorioz.
Gutxienez 26 pertsona hil eta hamaika zauritu dira azken 24 orduetan Pakistanen izandako uholde larrien ondorioz. Dagoeneko 1.290 dira montzoi denboraldian hildakoak.
Larrialdietako taldeak presaka ari dira herrialdearen hegoaldeko herrixka urrunetan bizi diren milioika pertsona ebakuatzeko, uholde berriak eta iparraldetik iristen diren ibaien gainezkatzeak noiz eroriko zain.
Pakistango Gobernuak zorigaitz egoera ezarri du herrialdeko berrogeita hamar barruti baino gehiagotan. Guztira, 33 milioi pertsona baino gehiagori eragin diete euriteek.
Estatu Batuek, Erresuma Batuak, Txinak eta Arabiar Emirerri Batuek, besteak beste, deialdiari erantzun diote, baina oraindik diru gehiago behar da. Gutxienez 1.033 pertsona hil dira herrialde osoan, ekainaren 14an euriteak hasi zirenetik.
Kalte materialak 3.000 milioi euro ingurukoak dira. Ia 950.000 etxebizitza kaltetu dira, 720.000 abere baino gehiago hil, eta 3.500 errepide km-tan kalteak daude, eta 150 zubi erabili ezinda geratu dira.
110 udalerri kaltetu ditu urak, horietatik 20 urpean utziz. 950.000 etxebizitzak ere kalteak izan dituzte, eta kalte materialak, oro har, 3.000 milioitik gorakoak izan daitezke.
Astinduak Khost hiritik gertu izan du epizentroa, Pakistango mugatik hurbil. Afganistango agintariek ohartarazi dute biktimen kopurua handiagoa izan daitekeela.
2019an aitak hizartutako ezkontza batean ezkondu zen Haleema Sadia Muhammad Bibi, baina aske sentitzen dela kontatu du: "Niri galdetu zidaten ezkondu nahi dudan ala ez".
Haleema erabat harrituta dago Terrasako emakumeen hilketarekin. Horren ustez, Pakistanen jazo dena gaur egun oso komunitate gutxitan gerta daiteke eta hezkuntza faltarekin lotu du, inolaz ere ez erlijioarekin.
Poliziak eta agintariek emandako laguntza eskertu du amak. Behartutako ezkontzen kontrako protokoloa lantzen hasi da Kataluniako Gobernua, prebentzio-lana indartzeko helburuz.
Sei gizonezko daude atxilotuta Pakistanen, hilketekin zerikusia dutelakoan. Hilketen lekuko izan zen nesken ama. Gaur 9 urteko semearekin elkartu da eta astelehenean itzuliko dira Bartzelonara. Etxea eta lana agindu dizkio Generalitateak.
Agenteek aita eta beste senitarteko batzuk galdekatu dituzte Terrassan. Bien bitartean, emakumeen neba batek eta osaba batek hilketa matxista aitortu dute Pakistanen.
Arooj eta Anisa Abbas, 21 eta 24 urteko ahizpak, ostegunean abiatu ziren bere amarekin Pakistanera. Iaz, hango bi lehengusurekin ezkondu ziren euren borondatearen kontra. Biek dibortzioa eskatu zuten. Senitartekoek haserre ito eta tiroz hil zituzten lo zeuden bitartean.
20 eta 24 urte zituzten. Joan den astean joan ziren Kataluniatik Pakistanera, bien gurasoek eta osaba-izeba batzuek adostutako ezkontza bat bertan behera uzteko asmoarekin. Orain arte, sei gizon atxilotu dituzte, hilketekin zerikusia dutelakoan.
Muhammad Saleh Chaudhary Khan Pakistanen jaio zen, baina bederatzi urte zituela Euskal Herrira etorri zen bizitzera; euskal-pakistandarra da, beraz. Azkoitian bizi da, eta hasieratik D ereduan ikasi zuen Xabier Munibe ikastolan. Orain, medikuntza euskaraz ikasten ari da.
Pakistango Lahore hiria airearen kalitate txarra duten munduko 10 hiri nagusien artean lehen postuan dago, AEBko Airearen Kalitate Indizeak argitaratutako datuen arabera. Indize honek PM2.5 partikulen eta kutsatzaile handiagoen kontzentrazioa neurtzen ditu.
Istripua Pakistango Cachemiran gertatu da, autobusa amildegi batetik behera erori denean, gidariak kontrola galdu ostean. Istripuaren unean, autobusak berrogei bidaiari inguru zeramatzan.