Xabi Linazasoro eta Alodi Pascal Xixka Gipuzkoako Ilusionismo elkarteko kideak dira. Autodidaktak dira biak, eta magia trukoak erosi egiten direla kontatu dute. Ehunka trikimailu erosi dutela aitortu dute.
Iñigo López Simón, Historian doktorea, arlo bereko irakaslea da Bigarren Hezkuntzan. "Bilboko etxola batean" saiakera aurretik egindako doktoretza-tesiak sortutako grinatik eratorri, eta 2020an eskuratutako Tene Mujika bekari esker osatutakoa da. Idazlearekin izan gara Bizkaiko hiriburuan.
Gaztea azarotik falta zen. Irteera baimen baten ostean, ez zen Zumarragako Ibaiondo itxialdi zentrora itzuli, eta ordutik haren bila egon da Ertzaintza.
Aiman JR bilbotar musikariak “Vida loca” abestiaren bideoklipa estreinatu berri du. Omar Montesekin egindako kolaborazioak 450.000 ikustaldi izan ditu YouTuben, 72 orduan.
Otxarkoaga auzoan jazo da, goizaldean. Atxilotutako gizonak buruko arazoak ditu, eta ospitale psikiatriko batera eraman dute. Ama etxe barruan zegoela gotortu da, eta hura ere erietxera eraman behar izan dute, antsietate krisiak jota.
Epaileak bere garaian ezarri zion internamendu epearen erdia baino gehiago betea zuen gaztea, eta hainbat irteera baimen izan ditu azken hilabeteotan. Orain arte ez da "inolako arazorik izan" baina azkenekoan ez da itzuli.
Antza denez, biktima aulki baten gainean zegoen, eta eskuetan zuen jostailua leihotik behera jaustean, amildu egin da. 13:00etan gertatu da, Bilboko Arbolantxa kalean.
Datorren ikasturtetik aurrera Otxarkoagako ikastetxe publikoan D eredua eskainiko dute, bi urtekoen gelan. Urteak zeramatzaten hori lortzeko lanean, eta "pozik" daude auzotarrak.
Otxarkoagako kaleko azokan, 74 postuk daukate baimena, baina gaur ez dituzte denak muntatu. Gaurtik aurrera, Boluetakoa izan ezik, besteak bete betean ari dira.
Koronabirusaren berrogeialdian, dendariek segurtasun neurri bereziak jarri behar izan dituzte. Otxarkoagako Merkatuan, Yolanda Aurtenetxe harakinak salmentak asko igo direla dio.
Rosa Martinezek Podemosen proiektuarekin ez zuela "jarrera irmoa" izan adierazi du Monederok, eta Gorrotxategik, berriz, "kritika askori aurre eginez", beti egitasmoa babestu duela azaldu du.
Bosgarren sarien zati txiki bat ere Iruñea, Cordovilla, Tutera, Abadiño, Urretxu, Aretxabaleta, Donostia, Sodupe, Sopela, Bilbo, Basauri eta Gasteizen geratu da.
Noemi Amayak eta Cintia Claveria Otxarkoagakoak, ijitoak, emakumeak eta feministak dira. Amugen egiten dute lan biak, eta emakume ijitoa izateak zer suposatzen duen azaldu diote Onintzari.
Etxepinto baserriko Josu Agirre eta bere familiarekin izan da Onintza. Otxarkoaga auzoaren inguruko baserri munduaz eta Otxarkoagak izan duen garapena nolako izan den kontatu diete muxikarrari.
Noemi Amaya Otxarkoagan bizi da, euskalduna eta unibertsitatera heldu den lehen emakume ijitoa da. Ijitoa izanik bizitako egoerak eta gaur egun dituen proiektuak azaldu dizkiot Onintzari.
Karlos Renedok argi du Otxarkoagak zenbat balio duen. Hala ere, badago jende askok auzoa kritikatzen duena atzean dauden eta egon diren arazo sozialak direla eta.
32 urtez Otxarkoagan apaiz izan zen Joseba Bakaikoa. Bertako jendea herrikoia dela dio, urteetan auzoa eraikitzeko borrokan ibili dena, eta jendeak ez duela Otxarkoaga behar den bezala ezgautzen.
Lucia eta Rafael erail zituztenetik dagoeneko urtebete igaro denean, auzoan udaltzain gehiago direla diote auzokideek;
alabaina, auzoaren egoera sozialari aurre egiteko neurriak aldarrikatu dituzte
Legediak aurreikusitako zigor handienak eskatu ditu Fiskaltzak: 14 urteko bi mutilak adin txikikoen zentro batean sei urtez sartzea, eta 16 urtekoa, zortzi urtez.
Egitasmoaren helburua Otxarkoaga auzo jasangarria bilakatzea da. Besteak beste, bost eraikin eraberrituko dituzte eta jarduera soziokulturalak eta komertzialak egiteko gune bat sortuko dute.