Oskar Epelde

1 / 2 Hurrengoa
Tanzaniak masaiak kanporatu nahi ditu Ngorongoroko erreserbatik turismoa sustatzeko

Tanzaniak masaiak kanporatu nahi ditu Ngorongoroko erreserbatik turismoa sustatzeko

Masaiak Ngorongoro Kontserbazio Eremutik ateratzera behartzeko, Gobernuak murrizketa handiak egin ditu ezinbesteko zerbitzu publikoetan, beharrezko osasun zerbitzuak barne, eta murrizketa zorrotzak ezarri dizkie bizirauteko baliabideei.

Harreman homosexualak izateagatik bizi arteko kartzela ezartzen duen legea indarrean sartuko da Ugandan

Harreman homosexualak izateagatik bizi arteko kartzela ezartzen duen legea indarrean sartuko da Ugandan

Harreman homosexualak izateagatik bizi arteko kartzela ezartzen duen legea indarrean sartuko da Ugandan, atzo Yoweri Museveni presidenteak onartu ondoren. Ezusteko gehiengoarekin aterako da, gainera, aurrera legea.

Gerra bukatu den arren, komunitateen arteko gatazkak mugatzen du Hego Sudanen potentziala

Gerra bukatu den arren, komunitateen arteko gatazkak mugatzen du Hego Sudanen potentziala

Egoera zail horren aurrean, gizarte zibila ahal duen moduan antolatzen da Hego Sudango gobernu ustelaren gainetik zailtasunei aurre egiteko.

Al Shabaab-en erasoen ondorioz laguntza humanitarioa etenda egon da 7 hilabetez Elkeren, Etiopian

Al Shabaab-en erasoen ondorioz laguntza humanitarioa etenda egon da 7 hilabetez Elkeren, Etiopian

Desplazatuentzako kanpamendu honetan baldintza izugarrietan bizi dira, elikagai eta ur falta eta erabateko saneamendu gabezia; laguntza etenak biderkatu egin ditu beharrak. Premiazko beharrak asko dira, baita epe luzekoak ere, eskolaratzea, edo lana, esaterako; ez dute etorkizunik.

Larrialdian aurrera ateratzeko ardura bere gain hartzen ari dira Afrikako emakumeak

Larrialdian aurrera ateratzeko ardura bere gain hartzen ari dira Afrikako emakumeak

Etiopiako Somali eskualdeko emakumeek esaten dutenez, ez dakit norena den beren herrialdea pairatzen ari den krisiaren errua, baina ez diote krisiari aurre egiteko erantzukizunari ihes egingo.

Elikadura burujabetasuna berreskuratzeko lanean ari dira Tigrayn

Elikadura burujabetasuna berreskuratzeko lanean ari dira Tigrayn

Gerrak zauri larriak utzi ditu Tigrayn, eta bi urtean ezin izan dute ezer ekoitzi. Orain, eurien zain ari dira, lurral berriz landatu ahal izateko.

Etiopia iparraldeko Tigray eskualdean, bi urteko gerraren ondorioek ekarri dute gosea

Etiopia iparraldeko Tigray eskualdean, bi urteko gerraren ondorioek ekarri dute gosea

Etiopia eta Somalia arteko mugan dago elikadura krisirik larriena. Gobernuak Tigray eskualdeko gerran xahututako dirua ez da bertara iristen. Han gerra da gosearen arrazoia: bi urteko gerrak baliabiderik gabe utzi ditu milaka herritar.

Afrikako gosete larrialdiaren inguruko erreportaje bereziak, apirilaren 4ra bitartean, EITBko albistegietan

Afrikako gosete larrialdiaren inguruko erreportaje bereziak, apirilaren 4ra bitartean, EITBko albistegietan

Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko arduradunak, Oscar Epelde kazetariak eta Amane Iglesias kamerariak landu dituzte edukiok. Larrialdia Afrikan izenburupean, Afrikako goseteari erreparatuko diote, hainbat ikuspuntutatik: larrialdi klimatikoa eta lehortea, inflazio ekonomiko globala, barne gerrak…
EITBk Afrikako gosete larrialdiaren inguruko erreportaje bereziak eskainiko ditu gaurtik aurrera

EITBk Afrikako gosete larrialdiaren inguruko erreportaje bereziak eskainiko ditu gaurtik aurrera

Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arduradunak, Oscar Epelde kazetariak eta Amane Iglesias kamerariak landu dituzte edukiok Afrikan bertan, eta hainbat ikuspuntutatik erreparatuko diote egoerari. Etiopian, Kenian eta Sudanen izan da EITBko lantaldea.
Kenyako lehorteak finantza arazoak ekarri dizkie familiei eta arriskuan jarri ditu haurren ikasketak

Kenyako lehorteak finantza arazoak ekarri dizkie familiei eta arriskuan jarri ditu haurren ikasketak

Kenya lehorte larria sufritzen ari da eta haur eta gazteen ikasketak ere ataka estuan utzi ditu. Izan ere, Kenia ekialdean, artzaintzatik bizi direnak diru iturririk gabe gelditu dira. Pokot herrian eskolatik kanpo geratu diren neska-mutilek ozen zabaldu dute euren aldarrikapen garrasia.

Ebola agerraldiak kezka handia sortu du Ugandan

Ebola agerraldiak kezka handia sortu du Ugandan

Atzemandako aldaerari aurre egiteko botikarik ez dutela diote agintariek, eta eskolak itxi dituzte. Gutxienez 55 heriotza baieztatu dituzte.

Serengeti inguruko biztanleak kezkatuta daude eremu babestu gehiago ezarri nahi dituelako Tanzaniako Gobernuak

Serengeti inguruko biztanleak kezkatuta daude eremu babestu gehiago ezarri nahi dituelako Tanzaniako Gobernuak

Borondatezko lekualdatze programa jarri dute martxan Serengetiko parke nazionalean, baina inguruko 93.000 biztanleetatik 2.000k bakarrik onartu dute euren sorlekua uztea.

Afrika hegoaldean eta ekialdean nekazari txikien mugimenduek nekazaritza ekologikoaren aukerari heldu diote

Afrika hegoaldean eta ekialdean nekazari txikien mugimenduek nekazaritza ekologikoaren aukerari heldu diote

Kenyako lurralde lehorrean elkartu dira, Machakos Iparrekialdean hain justu,  Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin.

Afrikako Adarrean, azken 40 urteotako lehorterik larriena bizi dute

Afrikako Adarrean, azken 40 urteotako lehorterik larriena bizi dute

Abeltzaintzatik bizitzeko arazoak dituzte, abere asko hiltzen ari zaizkielako lehorteak eragindako bazka faltagatik.

Kenyako hauteskundeetan izandako emaitzak legez kanpokoak direla salatu du oposizioak

Kenyako hauteskundeetan izandako emaitzak legez kanpokoak direla salatu du oposizioak

Raila Odingak, Kenya Bakarra koalizioaren presidentegaiak eta joan den asteko hauteskundeetan galtzaile izan denak, ez ditu emaitzak onartu. Legez kanpokoak direla salatu du, eta auzitara joko duela iragarri du. Emaitza ofizialen arabera William Rutok irabazi zituen hauteskundeak.

Kongoko Errepublika Demokratikoa, Burundi, Ruanda eta Ugandako emakume erakundeak antolatzen hasi dira

Kongoko Errepublika Demokratikoa, Burundi, Ruanda eta Ugandako emakume erakundeak antolatzen hasi dira

Emakumea izatea Afrikako zenbait herrialdetan ez da erraza. Hala ere, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Burundi, Ruanda eta Ugandako emakume erakundeak antolatzen hasi dira egoerari aurre egiteko.

Su-etena eta behin betiko irtenbide bat bilatu nahian dabiltza Kongoko Aintzira Handien mugako lurraldeetan

Su-etena eta behin betiko irtenbide bat bilatu nahian dabiltza Kongoko Aintzira Handien mugako lurraldeetan

Kivu iparraldetik, esaterako, 170.000 lagunek alde egin behar izan dute gerragatik, eta amildegiaren ertzean bizi dira, janaririk eta inolako laguntzarik gabe.
Milaka kongoar iritsi dira Ruanda aldeko mugara, Kongo iparraldeko gerratik ihesi

Milaka kongoar iritsi dira Ruanda aldeko mugara, Kongo iparraldeko gerratik ihesi

Kongon, iparraldea kontrolatzeko M23 taldeak eta armadak duten gerratik ihes egin behar izan dute milaka herritarrek. Ruandako mugara iristen direnekin izan da Oskar Epelde lankidea.

Zergatik deportatzen ditu Erresuma Batuak asilo eskatzaileak Ruandara?

Zergatik deportatzen ditu Erresuma Batuak asilo eskatzaileak Ruandara?

Kritiken gainetik, Johnsonek bereari eusten dio eta gaur atera dira lehen deportatuak gaur gauean Afrikarantz. Ez da jakin azkenean zenbat izango diren. Londrestik 138 milioi euro jasoko dituen Ruandak dio prest dagoela lehen migratzaileak jasotzeko.

EKI gobernuz kanpoko erakundeak Burundiko ama berrien ospitale batera eraman du argi elektrikoa

EKI gobernuz kanpoko erakundeak Burundiko ama berrien ospitale batera eraman du argi elektrikoa

Albistea ez litzateke apartekoa izango, bertan bizi duten egoera kontuan hartuko ez bagenu. Izan ere, bertako biztanleen diru-sarrerak hain dira urriak, sendagaiak erosteko ere arazoak dituztela.
Getxoko EKI Fundazioak eguzki-plakak finantzatu eta jartzen ditu Burundiko eskoletan eta ospitaleetan

Getxoko EKI Fundazioak eguzki-plakak finantzatu eta jartzen ditu Burundiko eskoletan eta ospitaleetan

Milaka hezkuntza eta osasun-zentro argi-indarrik gabe dabiltza lanean. Gobernuz kanpoko Getxoko erakunde hori arazoari irtenbidea ematen saiatzen ari da.

Nola antolatzen dira Afrikako nekazariak?

Nola antolatzen dira Afrikako nekazariak?

Lurraren egunean, Afrikara begiratu dugu, bertako nekazariak, autonomia handiagoa lortzeko, nola antolatzen diren ikusteko.

Caddy Adzube aktibistak Kongoko emakumeek egoera salatzeko elkartea salatu zuen 2003an

Caddy Adzube aktibistak Kongoko emakumeek egoera salatzeko elkartea salatu zuen 2003an

Kongon emakume asko oso egoera gogorrean bizi dira. Milaka emakumek euren etxeak utzi behar izan dituzte aurrera ateratzeko.

Kongon emakumeek jasaten duten muturreko indarkeriaren lekukotza jasotzen ari da EITB Media

Kongon emakumeek jasaten duten muturreko indarkeriaren lekukotza jasotzen ari da EITB Media

Emakumeen gorputzak gerrako arma nagusia izan dira bi hamarkadetan. Egunean 1.000 emakume inguru bortxatzen dituzte. Eta orain gainera, covida dela eta, sorginkeria salaketak biderkatu egin dira, bizirik erre izan dituzte.

% 11ra ez dira iristen Kenyan erabat txertatuta dauden pertsonak

% 11ra ez dira iristen Kenyan erabat txertatuta dauden pertsonak

Kenyan asko dira txertoa hartu nahi ez dutenak, baina gobernuak orain eskura dosi asko dituenez, beharrezko ezarri nahi du covid ziurtagiria, oraindik ere oso baxua den txertatze maila igotzeko.

Malariaren aurkako txertoak 160.000 bizitza baino gehiago salba ditzake urtean

Malariaren aurkako txertoak 160.000 bizitza baino gehiago salba ditzake urtean

Urtero 400.000 pertsona hiltzen dituen gaixotasunaren kontrako lehen txertoa baimendu du Munduko Osasun Erakundeak. % 40ko eraginkortasunarekin, lau dosi ditu eta helburua Afrikako milioika umerengana iristea da.

 

Afrikan eguero milaka emakume ezer gabe geratzen dira

Afrikan eguero milaka emakume ezer gabe geratzen dira

Oinordekotzan jaso daitezkeen lur sailak gizonezkoen esku gelditzen dira eta milaka emakume ezer gabe geratzen dira egunero. Emakumeen eskubideak arlo askotan zapalduta gelditzen dira guztiz.

45 hildako Hegoafrikan, aspaldian egon diren istilurik larrienetan

45 hildako Hegoafrikan, aspaldian egon diren istilurik larrienetan

Gutxienez 45 hildako daude eta 700dik gora atxilotu. Jacob Zuma presidente ohiaren kartzelaratzeak piztu ditu protestak eta egoera kontrolpetik kanpo dago. Hainbat lekutan gobernuak militarrak hedatu ditu.

Gosete egoera ezartzea eskatu dute hainbat erakundek Etiopian

Gosete egoera ezartzea eskatu dute hainbat erakundek Etiopian

Etiopia iparraldean oso egoera larrian daude. Nazio Batuen Erakundeak egindako ikerketa baten arabera, 350 mila lagunek nekez lortzen dute egunero jatea.

Zer gertatzen ari da Burkina Fason? Oskar Epeldek gakoak azaldu dizkigu

Zer gertatzen ari da Burkina Fason? Oskar Epeldek gakoak azaldu dizkigu

Oskar Epelde EiTBren Afrikako berriemaileak oso ondo ezagutzen du bertako egoera. Talde armatuek indar handia duten gune arriskutsua dela esan digu.

Mikel Ayestaranek horrela gogoratzen ditu David Beriain eta Roberto Fraile

Mikel Ayestaranek horrela gogoratzen ditu David Beriain eta Roberto Fraile

Mikel Ayestaran lankideak Roberto Frailerekin ordu luzeak pasa ditu lanean munduko hainbat tokitan. Honela gogoratu du berak Barakaldoko kameraria.

COVAX nazioarteko aliantzak AstraZenecaren 4 milioi dosi bidaliko ditu Keniara

COVAX nazioarteko aliantzak AstraZenecaren 4 milioi dosi bidaliko ditu Keniara

Munduko Osasun Erakundearen COVAX aliantza hasi da herrialde pobreenetara txertoak bidaltzen.

Lur jabetza komunalaren eredua azkenetan da Kenyan

Lur jabetza komunalaren eredua azkenetan da Kenyan

Masaien bizimoduaren oinarri izan den artzaintza eta haien lur jabetza eredua aldatzen ari da. Lurrak pribatizatzen ari dira, baita, babestutako eremuak ere.

Izurriteak pobrezia larriagotu egin du Afrikan

Izurriteak pobrezia larriagotu egin du Afrikan

Kenyan 1.700.000 lanpostu galdu dira eta auzo-inguru pobreetako bizilagunak dira enplegua galdu duten lehenak.
Kenyako bailarak urpean gelditzen hasiak dira, azken aldian izandako uholdeen ondorioz

Kenyako bailarak urpean gelditzen hasiak dira, azken aldian izandako uholdeen ondorioz

Kenyan, Rift bailarako haustura geologikoan, badago laku bat urtez urte hedatzen doana. Eta aurten, ezusteko eguraldiaren ondorioz, ehunka metro karratu lur hartu ditu urpean.

Eguneroko janaria lortzeko erronkak pandemiaren kezkarekin bat egiten du Afrikan

Eguneroko janaria lortzeko erronkak pandemiaren kezkarekin bat egiten du Afrikan

Koronabirusa hedatzen ari den bitartean, Afrikako laku handien eremuan etengabeko euria ari dira eta etxe eta uztarik gabe utzi dituzte familia nekazari asko.

45 milioi pertsona gose arriskuan daude Afrika hegoaldean

45 milioi pertsona gose arriskuan daude Afrika hegoaldean

Krisi klimatikoak egoera larritu egin du azken urteotan. Kenia iparraldean, lehorteek eta euri jasa aurre ikusi ezinek, gabezia egoera latzean utzi dituzte bertako biztanleak.

Bizi-ingurunea jasangaitz bihurtuta, euren herrialdeetatik ihes egin behar dute

Bizi-ingurunea jasangaitz bihurtuta, euren herrialdeetatik ihes egin behar dute

Keniako landa eremua esaterako, hutsik geratzen ari da. Eta bertako biztanleak, “errefuxiatu klimatikoak”, bizi berri baten bila dabiltza.

ETB-ko korrespontsalak ere animatu dira 'Lau Teilatu' abestera

ETB-ko korrespontsalak ere animatu dira 'Lau Teilatu' abestera

Ane Irazabal, Mikel Ayestaran, Oskar Epelde eta Amaia Uribe korrespontsalek bat egin nahi izan du 2019ko EiTB Maratoiarekin eta 'Lau Teilatu' abestiaren bertsioa bidali digute atzerritik.

Nazioarteko Zigor Auzitegiak 30 urteko espetxe zigorra ezarri dio Bosco Ntagandari

Nazioarteko Zigor Auzitegiak 30 urteko espetxe zigorra ezarri dio Bosco Ntagandari

Kongo ekialdean pozik daude Bosco Ntagandaren aurkako epaiarekin, baina krimenen beste hainbat erantzule oraindik kalean daudela eta bertako justizia sistemaren gabeziak salatu dituzte.

1 / 2 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena