Gorenean zenean atzera egin zuen Iriondok. Osasun arazoek, giro politikoak, inertziak, eta, batez ere nekeak eragindako hautua izan zen. Patriarkatuaren haize-kontra bidea egin beharrak sortutako nekea, hori izan zen arrazoi nagusia. Eta hori da Jon Martin Etxebesteren azken lanaren emaitza nagusia.
Alaia Martinek hitz horiek utzi dizkigu Gipuzkoako txapela jantzi eta biharamunean. Aitortu digu, azken hilabeteotan, "zaintzara eta bertsoetara bakarrik" egon dela eta asko eskertu du etxekoengandik eta bertsokideengandik jasotako babesa.
Gipuzkoako bertsolari txapeldun gisa lehen orduak igaro ditu jada Alaia Martinek. Oiartzunen hitzordua izan du goizean ETBrekin eta atzoko sentsazioei buruz zein etorkizunerako planei buruz aritu da.
Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean.
Gizonaren gorpua herriko Oliden kanpinean topatu dute, 12:30 aldera. Autopsiaren zain, lehenengo ikerketen arabera, suizidioa da heriotzaren hipotesi nagusia. Antza denez, ez du arma bat erabili bere burua hiltzeko, eta atzo gauean ikusi zuten azkenekoz bizirik.
Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
Pozarentzat kanabera soinua aukeratu du agurrerako. Landa lana egitera joatean lagun izan dituenak, kontzertuetan kide dituenak eta familia izan ditu gogoan aitortza jasotzean.
Geroz eta herri gehiagotan ospatzen da Gau Beltza urriaren 31n. Oiartzunen Abaraxka Ludoteka antolatzen hasi zen duela urte batzuk. AEBko Halloween ospakizunaren gorakadaren ondorioz hasi ziren antolatzen eta aurten liburu eta kanta bana sortu dute.
Seguran jokoan ziren lepokoa eta txapela Oiartzunera eta Lezora joan dira aurten, Katerin Artolak eta Iker Belintxonek jantzita. Maren Galvez lezoarrak eta Gorka Granado sopelarrak irabazi dute bigarren saria, eta Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrek hirugarrena.
2024ko denboraldian, atzelari oiartzuarrak Binakako Txapelketako finalerdiak jokatu zituen, eta urriaren 4an Nafarroa Arenan izango da, CaixaBank Masterseko finalaurrekoetan, Javier Zabalarekin batera, Altuna III.a eta Iztueta aurkari.
Furgonetako gidaria atxilotu dute pertsonen legez kanpoko trafikoaren edo immigrazio klandestinoaren ustezko delituagatik. Epailearen aurretik pasa ondoren, aske gelditu da
Hilotzak Euskal Herrira ekartzeko beharrezko izapideak amaitu dituzte, eta jasotako babesa eskertu dute. Istripuan zauritu zen hirugarren euskal herritarra dagoeneko etxean da.
Arotza da Mikel Zuriarrain, eta egurrezko bizikleta egitea lortu du. Ez da erronka erraza izan, baina apurka-apurka ametsa bete du. Interneten ikasi zuen nola egin bizikleta.
Beharrezko izapideak amaituta, astelehenean edo asteartean helduko dira hilotzak Euskal Herrira. Istripuan zauritu zen hirugarren euskalduna dagoeneko etxean da.
Mendizaleen senideak atzo heldu ziren Chamonixera. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "talde kontsularraren eta familiaren zerbitzura" dagoela, izapideekin laguntzeko.
Mendizaleen familiak Chamonixen dira jada. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "talde kontsularraren eta familiaren esku" jarri dela, beharko lituzketen izapideekin laguntzeko.
Joana Mendiburuk adierazi duenez, Mont Blancen hildako oiartzuarraren familia oso ezaguna da herrian. "Beraien espazioa errespetatu behar da eta doluan lagundu", gaineratu du.
Chamonixeko Jendarmeriaren erreskate taldeko bozeramaile batek azaldu duenez, alpinistak 100 metroko altueratik erori dira, Gervasuttiko korridorean. Erreskate helikoptero batek hildakoen gorpuak berreskuratu ditu arratsaldean, eta Chamonixera eraman ditu.
Oiartzuarrak Deustuko Unibertsitatean egin zituen Euskal Filologiako ikasketak. Frantziskotarra eta Jakin taldeko kidea, UZEIn eman zuen lan ibilbidearen zatirik handiena. Andres Urrutia euskaltzainburuak nabarmendu du Euskaltzaindiak "asko" zor diola.
1962an gertatu zen, zehazki "La Reina de Chantecler" filman. Sara Montiel zen protagonsita eta Donostian zegoen egun batzuetan, Oiartzungo jaitara joateko gonbita jaso zuen. Hala kontatzen du pelikulak eta hori erabili dute Oiartzungo San Juan kaleko jaia iragartzeko.
Eñaut Arbelaitz eta Ekain Telletxea Zilibito Records musika taldeko partaideak dira. Talde oiartzuarrak Gazteako azken maketa lehiaketa irabazi du. Bi partaideek musika sortzeko prozesuaz hitz egin digute.
80ko hamarkadan futbol jokalari izandakoa da Sorkunde, Oiartzun KE futbol taldean. 86-87ko denboraldian ekarri zuen Euskal Herrira Erreginaren Kopa; lehen aldiz irabazi zuen euskal talde batek.
Natalia Saldaña, Imagiland-eko hezkuntza aholkularia da. Oiartzungo enpresa horretan jolas hezitzaileak egiten dituzte. Demasiado Azucar izeneko jolasa da horietako bat. Hala ere, telebistan jolas horiek erakusteko arazoak izan dituzte.
Lasterketako hirugarren ekitaldia maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko dute. Hiru egun horietan, bederatzi mendate puntuagarri igoko dituzte, tartean, azken etapan, 1. mailako Jaizkibel. 2024ko Itzulia Women asteartean aurkeztu dute.
Oiartzungo Arkale mendian barrakoi berezi bat inauguratu dute: 'Trabajadoreen barrakoia'. Duela 85 urte, 1939an, toki berean eraiki zituzten barrakoien erreplika bat da, gerra ostean erregimen frankistak hona ekarri zituen milaka preso-esklaboei gorazarre egin nahi diena.
Lehen probako platerik onenak Baladi Goibururena eta Asier Gastonena izan dira. Arazoak izan dituen arren, Asierrek Itsaso lagunaren sua erabili du kozinatzeko, eta ongi egin du bere katsu sandoa. Azkenean, amantal beltza oiartzuarrarentzat izan da.
Txomin Perurena txirrindulari ohia izan dute gogoan "Helmuga" saioan. Profesionala 1963 eta 1979. urteen artean, 158 garaipen lortu zituen, eta historiako txirrindulari sarituenetako bat izan zen.
Pertsona bat zauritu da eta Donostia Ospitalera eraman dute. Autobidea itxita egon da Irungo noranzkoan 13:00ak arte. Auto-ilarak 2 kilometrokoak izan dira eta egoera bere onera itzuli da.
Txomin Perurena txirrindulari ohia izango dute gogoan igande goizean, ETB1eko "Helmuga" saioan. 80 urte beteko lituzke abenduaren 15ean, eta haren inguruko hainbat testigantza bilduko dituzte.
Oiartzungo Arragua auzoan Estanis Urdanpilletaren eta Bixen Lartzabalen etxean izan da "Faktoria". Baserriko lanekin lotutako 2.000 lanabes baino gehiago dituzte, eta gaur bereziki lihoaren prozesua ezagutu nahi izan dugu.
Maialen Irastorza Oiartzungo jostunak eskuz egiten ditu Maixala markako poltso, motxila eta osagarriak. 'Hemen' azken bildumako poltsoak erakutsi dizkigu. Guztira, bederatzi modelo diseinatu ditu eta bost bat kolore ezberdin daude aukeran.
Zilibito Records talde oiartzuarrarentzat izan da 2023ko Gaztea Maketa Lehiaketaren saria. Enbata Lorade taldeak eraman du entzuleen saria. Alai ez zegoen finalisten artean, baina Harrobia saria irabazi du.
Maialen Oiartzabal oiartzuarrarekin aritu da Joseba sukaldean. Eskiatzaile akrobatikoa da bera, Basque Team-eko kidea, eta 'freestyle' modalitatea zertan datzan azaldu digu beste hainbat konturen artean.
Sutea kontrolpean dago, baina enpresa hori eta aldameneko pabiloia ebakuatu behar izan dituzte. Ekialdekobuseko E02 eta E04 busek atzerapena izan dute sutearen ondorioz (@marclovesmeblogek eta EITB MEDIAk grabatutako irudiak).
Hamar aurreskulari aritu dira nor baino nor gehiago igande honetan, eta Mattin Etxebeste oiartzuarra izan da bigarrena; hirugarrena, berriz, Ane Jaunarena lezoarra izan da.
Joan den abenduaren 30ean esan zien agur suei, familia negozioa 53 urtez eraman eta gero. Amarengandik eta izebarengandik jasotako sukaldaritza tradizionala gaurkotu, eta arte bihurtu zuen. Euskal sukaldaritza berriaren erreferente izan da, eta lanbidekoen artean maitatua.
2023an sei hilabetetan 23 partida jokatu ditu eta gaur gauekoa Jokin Altunaren hamargarrena izango da uztailean. Azkenaldian, erakustaldi bat bestearen atzetik ari da sinatzen. Besteak beste, azken zazpi partidak irabazi ditu eta zortzigarren garaipena jarraian lortzen saiatuko da gaur Oiartzunen.