Sutea goizaldean gertatu da, eta Cordovillako parkeko agenteak, Udaltzaingoa eta Foruzaingoa bertaratu dira, baita Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantzia bat ere, zauritua ospitalera eraman duena.
Sugarrak trenbidetik hurbil zeuden, eta Iruñea eta Noain arteko tren zirkulazioa eten behar izan dute. Iruñea eta Castejon lotzen dituzten trenei eragin die zirkulazio etenak. Dagoeneko sua kontrolatu eta tren zirkulazioa lehengoratu dute.
Trena Volkswagen lantegira bidean zihoan, ibilgailuak kargatzeko asmoz, eta, ezustean, errailetik atera da. Ezbeharrean ez da inor zauritu eta tren zerbitzua 17:10 inguruan jarri dute martxan berriro.
Iñaki Lanpreabek aurkeztu digu Noainen dagoen 5 zentzumenen parkea. Xabier Irigoien, Aztiko zuzendari zientifikoarekin arrain mesopelagikoak ezagutu ditugu.
Protestak eta ezinegona nagusi dira Noainen, herriko negozio bateko jabeak berea ez zen txakur bat ustez eraman eta urkatu ondoren. Duna txakurraren jabeak justizia eskatu du, eta bere abokatuak 6 eta 18 hilabete arteko espetxe zigorra eskatu du inputatuarentzat.
"Gizartea kontzientziatzeko egin dugu publiko" azaldu dio jokalariak ETBri. SD Nueva Montaña klubeko zuzendariak salaketa jarriko du astelehenean bertan.
Azken agerraldiak ikusita, gazteak immunizatu nahi ditu, batetik, Nafarroako Gobernuak, eta, bestetik, AstraZenecaren bigarren dosiaren zain dauden adinekoen pauta amaitu nahi du hilabete amaierarako.
M. Tirapu antropologoak esan digu emozioz gainezka. Kantabriako unibertsitatera joatekoa da "Loizuko Gizonaren" ikerketan jarraitzera. Hain osorik eta hain ongi kontserbatuta egotea da harritzekoa.
Hegaldietako batean, 384 Viagra pilula, 100 E bitamina pastilla eta sexu-estimulatzaileak aurkitu dituzte ekipajea Santo Domingon (Dominikar Errepublika) fakturatu zuen bidaiari baten maletan.
Beste bi pertsona atxilotu dituzte Orkoienen, etxebizitza batean festa antolatu ondoren. Gainera, Foruzaingoak 65 pertsona salatu ditu asteburuan, osasun neurriak urratzea egotzita.
Txingorra izan da protagonista Iruñerrian (Nafarroa) apirilaren 25eko arratsaldean. Hamar minututan dena zuritu da. Noain eta Barañain astindu ditu gehien.
Polipropileno oihala eskatu dute, inpermeabilizatutakoa eta ez dagoena (NOVOTEC, NEWTEX, TDT), spray inpermeabilizantea, mantalak banatzeko poltsak eta kaxak, jostunen lana eta garraioa.
24 urteko gazte batek gidatzen zuen ibilgailuak ez zuen homologaziorik errepidean ibiltzeko. Argiak eta balaztak ere falta zituen (Foruzaingoaren irudiak).
Frutnavar enpresan piztu zen sua ostiral arratsaldean eta ia bi ordu behar izan zituzten suhiltzaileek egoera bere onera ekartzeko. Zorionez, ez zen inor zauritu.
Asteartean bertan behera gelditutako hegaldiak bere horretan geldituko dira. Asteazkenari begira, berriz, bertan behera utzitako hegaldietako batzuk berreskuratzeko lanean ari da aire-konpainia.
SEPLA Aire-Lineetako Pilotuen Espainiako Sindikatuak 24 orduko lanuzteak deitu ditu asteazkenera arte, eta Hondarribian eta Noainen Madrilekiko konexioetan izango du eragina.
Grebak ez du Noaingo, Hondarribiko eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Maiatzaren 3an eta 4an 24 orduko greba egingo dute berriro Vueling konpainiako pilotuek.
Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.