Estibaliz Urresola arabarraren '20 000 especies de abejas' filma Urrezko Hartza lortzeko lehian dago. Kristen Stewart aktore gaztea eta Carla Simon zuzendari gaztea Berlinaleko epaimahaian dira. Zelenskiren mezuarekin hasiko da gala, eta helburua da pandemia osteko ikusleak berreskuratzea.
Bi aste barru, 2023 urteari ongietorria emango diogu, eta gaur ezagutu dira kanpaiak zuzenean emango dituzten hiru aurkezleen izenak. Gau horretarako jantzita eramango dutena probatzen harrapatu ditugu.
Macron presidentegaiak gehiegizko konfiantzaz ohartarazi du eta azken orduko proposamenak egin ditu. Le Pen ultraeskuindarrak merkatu batean eta jendez inguratuta egin du kanpainako azken ekitaldia.
Frantziako hauteskunde kanpaina pil-pilean dagoen honetan, ezkerreko alderdiak inoiz baino zatituagoak heldu dira. Sei hautagai daude, eta inkestek diote nekez pasako direla bigarren itzulira. Melenchon da bigarren itzulira pasatzeko aukera duen hautagai bakarra.
Itxialdiak iraun duen bitartean gure etxetik asko urrundu gabe bizi behar izan dugu. Horixe da Parisko Udalak aplikatu nahiduen "15 minutuko hiria" izeneko proiektuaren funtsa.
Gobernuak orain eztabaida zabala abiatu nahi du alorreko profesionalekin eraberritze plan bat egituratzeko, baina osasun langileek ez dute itxaropen handirik.
Konfinamentuaren arintze prozesu horretan, Frantziako departamentu bakoitzaren erritmoa desberdina da. Gehiago edo gutxiago, Frantziako kaleetan nabarmena da aldaketa.
Koronabirusaren sintomak dituzten gaixoak behin behineko gune horretan artatzen dituzte. Hor erabakitzen dute pertsona hori etxera bidaltzen duten eta ospitalean geratu behar duen.
2.000 piezaz osatutako lana izango da. Le Parcek pisu historiko handia du arte optikoaren adarrean, eta errekonozimenduak New Yorkeko Metropolitan Museoan ere jaso izan ditu.
Bihar ez da batere erraza izango Frantzian batetik bestera mugitzea. Garraio-sare publikoko langileek greba mugagabea antolatu dute Macronek aplikatu nahi duen pentsioaren erreformaren aurka.
Toki berezi honetan, ehorztean erabiltzen diren materialek eta teknikek gutxiago kutsatzen dute. Ekimena berritzailea da, eta gutxika bidea ari da egiten gizartean.
150 gazte Euskal Herriko 46 enpresarekin bilduko dira, kontaktuen sare profesionala sortzeko eta bi aldeentzat onuragarri izango diren zubiak eraikitzeko asmoz.
Ikerketa abiatu dute lau lagun labankadaz hil zituen prefeturako langilearen motibazioa argitzeko. Agintariak tentuz ari dira, eta ez dute hipotesirik baztertzen.
Milaka lagunek eguneroko garraio modua aldatu behar izan dute, garraio sareko gidariek pentsio publikoen erreformaren kontra egindako protesta dela eta. Kaleak autoz gainezka daude.
Gaztea jatorri katolikoko familia batean hazi zen, baina 2012an islamera bihurtu zen eta lagunak aldatu zituen. Bere gurasoek ez zuten inondik inora ere halakorik espero. 2016an hil zen, Sirian.
Indarkeria matxistaren biktima kopuruak nabarmen egin du gora iaztik. 100 emakume hil dituzte Frantzian urtea hasi zenetik. Horrezkero, eztabaida abiatu du Gobernuak premiazko neurriak aplikatzeko.
Parisko erakunde batek migratzaileei lan merkatuan sartzen laguntzeko programa bat dauka abian. Erlezaintzan aritzen dira batzuk, nahiz eta gehienek ez duten sekula lan horrekin harremanik izan.
Notre Dame katedralak orain 4 hilabete su hartu zuenetik berun hautsa zabaldu da inguruan. Herritarrak kezkatuta egon dira sustantzia osasunarentzat kaltegarria delako.