Espainiako Gorteetan hiru hilabete baino gehiago tramitatzen eman ostean, lege-proiektuak azken urratsa egingo du gaur, eta behin betiko onartuko da. BOEn argitaratuko da, eta PPk eta Vox alderdi ultraeskuindarrak Senatuan ezarritako betoa bertan behera utzi.
Istripua 10:51n gertatu da. Zaurietutako bat, 67 urteko emakumea bera, helikoptero medikalizatuan eraman dute, eta 65 urteko gizonezko bat, Aurizko mediku-taldearekin anbulantzian eraman dute. Bi-biak ospitaleratu dituzte, politraumatismo larriekin.
Asteburuan zehar, hogeita hamar suhiltzaile inguru, Foruzaingoko 20 agente, Gurutze Gorriko eta DYAko taldeak eta laguntza-lanetarako makina arin eta astun ugari bidaliko dituzte Valentziara.
SOS Nafarroak 14:53an jaso du ezbeharraren berri. Bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin 58 urteko gidariaren bizitza salbatzeko.
Zauritua anbulantzian eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Garezurreko traumatismo larria omen du. Istripua N-135 errepidean gertatu da, 17:10ean.
Gizasemeari eraso delitu jarraitua egotzi dio Foruzaingoak, hainbat aldiz ukituak egin baitzizkion neskatoari. Horrez gain, beste gizon bat hartu dute atxilo Burlatan, alokairuan zuen emakumeari sexu erasoa egitea leporatuta.
Hildakoa Corellako 58 urteko bizilaguna da. Kamioilaria onik atera da, furgonetako bidaiarietako bat hil egin da eta beste bi, 47 eta 36 urtekoak, larri zauritu dira, eta Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte.
Zaurituak 51 eta 49 urteko bi heldu eta 12 urteko adingabe bat dira. Lau biktimak, madrildarrak, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, tartean 15 urteko adingabea oso larri helikopteroan. Hala ere, gutxi geroago hil egin da.
Biktimak ez du salaketarik jarri oraindik, eta epaileak ez dio kautelazko neurririk ezarri atxilotuari. Foruzaingoak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du.
Foruzaingoa "oraindik zehazteke" dauden gertakari batzuk ikertzen ari da. Erasoa larunbat goizaldean jazo da, Garesko aisialdirako lokal batean. Herriko jaiak ospatzen ari dira egunotan bertan.
Foruzaingoak Azkoiengo 34 urteko gidari bat atxilotu du Martzillan, jazarri ostean. Atxilotuak kontrol batetik ihes egin zuen Tiebasen, alkoholaren eraginpean, eta 200 km/h-ko abiaduran gidatu zuen 52 kilometroan.
Speed 24 milioi jarraitzaile ditu eta zuzeneko emanaldiengatik da ezaguna, mundu osoko hainbat lekutan egiten baititu edukiak. Ustekabean agertu da sanferminetan, baina Foruzaingoak zezen-plazatik atera behar izan du, jende-oldea zela eta.
Iruñeko Estafeta kalean adin txikiko neskato bati ukituak egiteagatik bi gizon atxilotu dituzte; hirugarrena, berriz, Gaztelu plazan neska bat lepotik hartu eta musu ematera behartzeagatik atxilotu dute.
Motor-gidaria, 47 urteko gizonezkoa, lekuan bertan hil da, auto baten kontra jota. Auto-gidariak zauri arinak egin ditu, eta positibo eman du alkohol-proban.
24 urteko emakume bat da zauritutakoa, eta erredura larriak egin ditu aurpegian, bularraldean eta besoetan. Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman dute, erredura handien unitatera.
Ustezko erasotzailea, 50 urteko gizon bat, Alde Zaharreko ostalaritza-lokal batean atxilotu zuten eta espetxean dago jada. Horrez gain, Tuteran beste eraso matxista bat salatu dute.
Akordioaren arabera, trafiko eskumena "Nafarroako eskubide historiko" gisa blindatuko dute. Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, "hau lehen urratsa da", aldaketa hainbat fasetatik igaro beharko baita indarrean sartu arte.