12 konpromiso aurki daitezke herritarrek eta bisitari turistikoen arteko oreka mantentzeko eskuliburuan. Horietako puntu bat, turismo-gidetako taldeak 30 lagunetara mugatzea.
Jordi Cañas Ciudadanosen Europako hauteskundeetarako hautagaiak bere gain hartu ditu bere alderdiaren emaitza "benetan txarrak", Europako Ganberan ordezkaririk gabe geratu baita, eta iragarri du ezohiko kongresu bat hasiko duela militanteek alderdiaren etorkizuna erabaki dezaten.
Orain Errepublikakek (EH Bildu kide den koalizioa) % 4,1eko babesa jasoko luke, eta Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioak (EAJ eta Geroa Sozialberdeak daude) % 1,3koa.
Salvador Illaren alderdiak 42 eserleku izango ditu, CAT-Juntsek 35 eta ERCk 20. PPk Vox aurreratu du eta Ciutadans Parlamentutik kanpo geratu da. Comuns Sumarrek 6 ordezkari izango ditu eta CUPek 4. Aliança Catalanak, berriz, ordezkaritza lortu du lehen aldiz.
Ciutadans Kataluniako Parlamentutik kanpo geratu da. Carlos Carrizosa hautagaiak ez du baztertu hauteskundeak errepikatzea, eta Ciutadans berriro aurkeztuko dela adierazi du.
Carlos Carrizosa Ciudadanos alderdiko hautagaiak hauteskundeetan parte hartzera gonbidatu ditu katalanak, eta "Kataluniako prozesua" gainditzeko deia ere egin die.
5,7 milioi pertsona daude deituta gaur Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan botoa ematera. Inkestek Salvador Illaren PSCren garaipena iragarri dute, baina etorkizuna alderdien arteko itunen araberakoa izango da.
Puigdemonten absentziak markatutako ohiko "familia-argazkia" atera ondoren, familiekin, lagunekin eta zaletasunez gozatzen eman dute eguna zerrendaburuek, hauteskunde egunerako indarrak biltzeko.
PPk, ERCk eta Ciudadanosek Hauteskunde Batzorde Zentralean salatu zuten RTVEk Pedro Sanchezi elkarrizketa egin ziola adierazpen instituzionala egin zuen egun berean, eta saio hori bertan behera uzteko eskatu zuten. Hala ere, elkarrizketa egin zen.
Maiatzaren 12ko hauteskundeetarako kanpaina azken txanpa sartu den honetan, inkestek Salvador Illaren PSCri ematen diote garaipena, 39 eserleku lortuta. Indar independentistek 67 diputatu izango lituzkete, gehiengo osoa baino bat gutxiago.
Ganberaren % 90ak arauaren oinarriak adostu bazituen ere, izapidetzean zehar desadostasunak sortu dira, eta gaurkoan jeltzaleek eta sozialistek soilik babestuko dute. Legebiltzarraren atarian bilkura dago deituta, protesta egiteko. Hezkuntza Legeaz gain, beste 5 lege onartuko ditu Legebiltzarrak.
Asteazkenean, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak amaitutzat eman zituen elkarrizketak, oposizioan "adosteko benetako prestasunik" ez duela ikusten argudiatuta.
Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi duenez, "errealismoaren eta zintzotasunaren oinarritik" abiatu nahi du negoziazioa. Oposizioak ez du aterik itxi nahi izan, eta talde politikoek bigarren bilera-sorta batean proposamenak sakontzeko itxaropena dute.
Jose Manuel Gilek iragarri du bere alderdiak osoko zuzenketa eta 39 zuzenketa partzial aurkeztuko dizkiola lege-proiektuari. "Kalitate arazo larria dugu euskal eskolan", adierazi du.
Auzitegiak atzera bota ditu Voxek eta Ciudadanoseko hainbat diputatuk aurkeztutako helegiteak, Estatuko Abokatutzak argudiatu zuen alderdi politikoen legitimazio faltan oinarrituta.
Hain zuzen ere, Ciudadanos (Cs) Euskadiko presidente Jose Manuel Gilek PP+Cs taldea utzi du. Luis Gordillo alderdikide ohiak, aldiz, Ciudadanos utzi eta PPn sartzea erabaki zuen legealdiaren erdialdean.
Alderdi laranjaren Batzorde Nazionalak zerrendarik ez aurkeztea erabaki du, baina ez da desegingo eta "organikoki eta intelektualki" berrabiatzeko prozesua hasiko du.
Alderdi laranjak ez du baztertzen hauteskundeetara ez aurkeztea. Datorren astelehenerako zegoen deituta Batzorde Nazionalaren bilera, baina Sanchezek bozkak aurreratu ondoren, batzarra gaur egitea erabaki dute.
Irizpena datorren asteko osoko bilkuran bozkatuko dute. EAJ abstenitu egin da, eta PPk, Voxek, Ciudadanosek, PDeCATek eta Coalicion Canariak kontra bozkatu dute. Gaurko eztabaida ideologikoa eta eskumenekoa izan da.
Testua akordiorik gabe iritsi da Herrizaingo Batzordera. EH Bilduk eta ERCk dagoeneko iragarri dute aurka bozkatuko dutela ezin dutelako "desobedientzia eta errespetu faltak zigortu eta gomazko pelotak eta migranteen itzulketa azkarrak onartzen dituen lege bat babestu".
EAJk eta PSEk neurria defendatu dute Radio Euskadiko Parlamento en las Ondas saioan, egoeraren araberakoa denik ukatu dute eta "limosna publikoa" dela esatea deitoratu dute.
Espainiako nazioa eta konstituzioa defendatzeko manifestazioa egin dute Madrilen, eskuineko alderdi eta plataformek deituta. PP, VOX eta Ciudadanos alderdiek babestu duten ekitaldian, Pedro Sanchez egiten ari den politikaren kontrako aldarriak izan dira.
Ines Arrimadasen babesa duen hautagaitza atera da garaile, emandako botoen erdiak baino gehiago jasota, zehazki, % 53. Edmundo Bal egungo Idazkari nagusiorde eta bozeramailea urrun geratu da, botoen % 39az.
"Edo dena ala ezer ez", azpimarratu du Javier Garcia Nafarroako Alderdi Popularreko presidenteak prentsaurrekoan. UPNk nabarmendu duenez, "PPN etsaiz okertu da".
Ondorioz, ez da berriro errepikatuko UPN, PP eta Ciudadanos legealdi honetan bildu dituen Navarra Suma koalizioa. Alderdi erregionalistako zuzendaritzak aho batez erabaki du bakarrik aurkeztea 2023ko foru eta udal hauteskundeetara.
PP+Cs alderdiko legebiltzarkideek ez dute parte hartu gaur goizean Eusko Legebiltzarreko gainerako taldeek egin duten omenaldian. Vox ere ez da bertan egon.
Sei arauk baino ez dute izan Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdien botoen babesa bakarrik. Tartean daude 2021 eta 2022ko aurrekontu legeak, Ingurumen Administrazioarena edota Euskal Sektore Publikoarena.
Legebiltzarreko PP-Ciudadanos Taldeko presidente Carlos Iturgaizek nabarmendu duenez, eskaini dituen akordio horiek euskal herritarren kezkak eta etorkizuna izan beharko dituzte jomuga: "Ezkerreko frontearekin egindako itunak hilgarriak dira EAEko ekonomiarako eta gizartearentzat".