Guggenheim Museoaren proiektua Urdaibaira zabaltzeak dakartzan arriskuez ohartarazi du Greenpeacek. Horrekin batera, araudia aldatzeko eskatu du kostaldetik 100 metrora eraikitzeko neurria berreskuratzeko, 20 metroko tartea soilik gordetzea gutxiegi dela iritzita, ohar batean jakinarazi duenez.
Lehendik dauden etxebizitza turistikoei eta alokairuei dagokienez, Udalak, "bere eskumenen esparruan, aplikatu beharreko araudia betetzen dela zainduko du".
Bermeok, Mundakak, Muxikak, Ajangizek eta Eak, besteak beste, Gernika-Palestina herri ekimenaren mozio bat onartu dute, Palestinari elkartasuna adierazteko eta Israeli boikot ekonomikoa egitea eskatzeko.
Itxas txakurrak aste batzuk daramatza Bizkaiko kostaldeko hainbat herri "bisitatzen", hala nola Elantxobe, Mundaka, Armintza eta Bermeo. Dagoeneko erakargarri turistiko bihurtu da, baina agintariek gogorarazten dute animalia basatia dela eta ez dela asko hurbildu behar bertara.
Aldizkariaren arabera, Hegoaldeko zortzi herrik postu bat lortu dute Espainiako 100 herri politenen artean. Erriberri, Otxagabia eta Elizondo dira horietako hiru.
Mundakan nortasun handiko herri-adierazpena dira aratusteak, eta Atorrak eta Lamiak ditu protagonista. Gaizka Lozano Atorra "Biba Zuek!" saioan izan da bertako ohiturez hitz egiteko. Horren ustez, Atorrena ez da mozorroa, Ator jantzi egiten dira.
Goizean, urtero bezala, teila bota dute Izaro irlaren ondoan, eta horrekin Madalen Eguna abiatu dute. Hemendik aurrera, ordu asko geratzen zaizkio festa honi Bermeon, Elantxoben eta Mundakan.
Udaletxe parean egindako "Alkate Soinu" tradizionalaren ostean, jai giroan murgildu dira Bermeo, Elantxobe eta Mundaka, Madalenetako festak direla eta.
Ezbeharra eguerdia pasatxo jazo da, baserritarra errepidetik gertu dagoen landa batean lanean ari zenean. Antza, ibilgailua irauli eta bidera jausi da. Oraingoz ez dute lan istriputzat jo.
2023ko Tourraren lehen etapa Bizkaian jokatuko dute, osorik. Ibilbidean, bost mendate puntuagarri izango dira; horietako bat, Ganguren, 2. mailakoa, eguneko gogorrena izango da, baina Pike, 3. mailakoa, helmugatik 10 kilometrora, erabakigarria izan liteke.
Kontsultatu zein udalerritan ibiliko den 2023ko Frantziako Tourraren 1. etapa, eta zein ordutan izango den udalerri bakoitzean. Ibilbidea Bilbon hasi, eta hiriburuan bertan amaituko da.
San Pedrok irabazi du Mundakako ikurrina Arkoteren eta San Juanen aurretik, KAE Ligako laugarren jardunaldian. ETE Ligako estropadan, aldiz, Kaiku eta Zumaia izan dira, berriro ere, bi ontzi onenak.
Ekitaldiak Bizkaiko lau eskualdetan (Bilbo, Mundaka, Plentzia eta Santurtzi) bere presentzia sendotuko du, eta HARROladies eta HARROamplified ekimenekin egitarau zabalagoa izango du.
Mundakak 1983an zendu zen Blascoren izena daraman kalea izango du aurrerantzean. Bera han jaio zen, eta ondoren gerra zibila zela-eta, Mexikora egin zuen ihes. Athleticek izan dituen atezain handien sagari hasiera eman zion.
Jai Alaia Winter Series zesta-punta txapelketaren bigarren ekitaldia urriaren 31tik otsailaren 19ra jokatuko da. Ostiral honetan lehiaketaren aurkezpena egin dute.
Ontziak ibilbide bakoitzeko 4.000 m3 garraiatzeko gaitasuna izango du, eta ur hori Bermeora, Mundakara, Sukarrietara eta Busturiara helduko da urriaren erdialdera arte.
Ontziak ibilbide bakoitzeko 4.000 m3 garraiatzeko gaitasuna izango du, eta ur hori Bermeora, Mundakara, Sukarrietara eta Busturiara helduko da urriaren erdialdera arte.
Murrizketa 24:00etatik 06:00etara izango da, eta, ordu horretan, ohiko presioa berreskuratuko da. Lea-Artibai eskualdean, berriz, funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzea eskatu dute, kaleak garbitzean eta lorategiak ureztatzean, adibidez.
Alkartasuna dantza taldean dantzatzen duen bermeotarra da, eta topera bizi ditu Madalenak. Aurten inoiz baino gogo gehiagorekin, izan ere, bertan behera gelditu ziren pandemia zela eta. Gaurko Sukalerrian saioan, duela 20 urteko gertakizuna gogoratu du.
Taho Boat Rentalekoekin itsasoan sartu gara; ontzi bat hartu, eta Madalenak ospatzen dituzten hiru herritatik itsas-ibilbide bat egin dugu. Aritz Abaroa Bermeoko alkatea, Irati Gondra Mundakako alkatesa eta Patxi Egurrola Elantxobeko alkatea igo dira itsasontzira.
Busturialdeko 16 udalerritan neurriak hartuko beharko dituzte, ura beharrezkoa ez denean ez baliatzeko; izan ere, Bizkaian ez du euririk egin uztailean, eta udan defizitarioak izan ohi diren arroetako batzuk egiturazko eskasia egoeran gelditu dira.
Nahitazkoak ez diren jardueretan kontsumoa murrizteko neurriak eskatzen ditu, besteak beste, kaleak garbitzean eta lorategiak ureztatzean. Muga hori Lea-Artibaiko udalerrietara zabal daiteke datozen egunetan.
Iaz, Royk eta Landak, arrano arrantzale bikoteak, Urdaibain egin zuten habia. Hiru txita izan zituzten, horietako bat, albinoa, baina hirurak hil egin ziren. Irailean, Afrikara bueltatu ziren negua pasatzera, baina aste honetan, Landa, arrano arrantzale emea, Urdaibaira itzuli da.
'Begiak zabalduko zaizkizue' saiakera liburua aurkeztu du Irati Jimenez idazle mundakarrak "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, literatura onak balio dezake begiak zabaltzeko eta errealitatea gardenago ikusteko.
Gaurdaino alkate izan denak bere zintzotasuna defendatu eta EAJren aurka egin du Udalbatzan. "Aholkulari juridiko zehatz bat kontratatzeko edo zinegotzi jeltzaleei dieta handiagoak ordaintzeko presioak", salatu ditu Bilbaok.
EAJk Mikel Bilbao independentea taldetik bota zuen iaz, “koordinazio falta” argudiatuta. Alkateak, bere aldetik, salatu du hirigintza-proiektu “irregularrak” egiteko erabili dutela bera.