Mikel Ayestaran, EITBren korrespontsala Ekialde Hurbilean, Danny Garcovichekin izan da Kissufimen, Hamasek 2023ko urriaren 7an eraso zuen kibbutzean. Bertan hil eta erre zituzten terroristek Ivan Illarramendi eta bere emaztea. Danny Garcovichek bere alaba Dafna eta suhia nola hil ziren kontatu digu.
Ain al Delb herriko erasoa joan den igandean gertatu zen. Israelen misilek bi eraikin suntsitu zituzten, eta dozenaka hildako utzi. Aste honetan, 1.000 pertsona baino gehiago hil dira Libanon, Israelen erasoen ondorioz.
Israelgo Armadak Libanon sartu dela adierazi du, baina Hezbollahk ezeztatu egin du. Argi dago momentuz ez dagoela eskala handiko inbasiorik. Goizean zehar bonbardaketa gogorrak izan dira.
Israelek azken 20 urteetako sarraskirik handiena eragin du Libanon. Ia 500 lagun hil ditu, zaurituak 1.600 baino gehiago dira eta desplazatuak ere milaka. Mikel Ayestaran erasoen lekuko da, Beiruten.
Gaza eta Egiptoren artean tropak mantendu nahi ditu Israelgo lehen ministroak, eta exijentzia berri horrek Gazan su-etena lortzeko negoziazioa izoztu egin du.
Hemendik sei hilabetera hauteskundeak egin beharko lirateke horrelakorik gertatuko balitz. Irango erregimenarentzat kolpe gogorra litzateke Ebrahim Raisi galtzea eta bere alde errezatzeko eskatu diote herritarrei.
Errusia posizioak irabazten ari da Ukrainan. Ukrainarrek ezin izan die Errusiako tropei eutsi, eta Kharkivetik 8.000 pertsona aterako dituzte. Mikel Ayestaranek momentua ulertzeko gakoak azaldu dizkigu.
Rafaheko operazioa aurrera doan bitartean, balizko su-eten bat lortzeko lehen kontaktuak hasi dira Egiptoko Kairo hirian. Israelen ordezkaritza bat bertan da eta bitartekariekin ari dira hitz egiten.
EITB Mediaren Ekialdeko Hurbileko korrespontsalaren ustez, azken orduetako operazioak "ez du zerikusirik Gaza iparraldean eta Jan Yunisen ikusitakoekin". "Ez dugu erresistentziarik ikusi Hamasen aldetik eta hau ere ez da batere ohikoa", gaineratu du.
Israelek AEBen baimena du Rafah hiriari eraso egiteko, prentsa israeldarraren arabera, Iranen kontrako erantzuna mugatzearen truke. Gazan egoera zailtzen ari den bitartean, igandean, Zerrendara abiatuko da Istanbuletik Askatasunaren ontzidi berria.
Errusiako presidenteak lotura zuzena egin zuen erasotzaileen eta Ukrainaren artean, baina frogarik erakutsi gabe, eta litekeena da hor ematea erantzuna. Baina Estatu Islamikoa Asia erdigunean dago indartsuen.
Nazioarteko adituak adierazi du Errusiako presidenteak lotura zuzena egin zuela atentatuaren eta Kieven artean, inolako frogarik aurkeztu gabe, eta ikusteko dagoela nolakoa izango den emango duen erantzuna.
Basem Naim Hamaseko nazioarteko harremanen arduradunarekin eta ministro islamista ohiarekin hitz egiteko aukera izan du Mikel Ayestaranek. Hamaseko kideak uste du talde islamista "indartsu" dagoela eta Israelek egin duen su-eten planteamendua "tranpa" bat besterik ez da.
Xabier Usabiaga eta Mikel Ayestaranek arazoaren muinaren abiapuntua aztertu dute eta gakoak azaldu dituzte. Horretarako Jerusalem zaharreko txokoetara joan dira, eta bertatik eman dituzte azalpenak.
Hamasek aske utzi zuen egunean, berriro jaio zela kontatu digu Gabriela Leimberg-ek. Talde islamistak eta Israelek azaroan adostutako su-etenari esker Zerrendatik atera ziren 100 pertsonetako bat da.
113 egun dira Gazan gatazka piztu zela, eta 26.400 palestinarretik gora hil dituzte jada. Hagako ebazpenak ez du ondoriorik ekarri; izan ere, Israelen erasoak gogortu egin dira Gazako hegoaldean. Mikel Ayestaran lankideak horren inguruan galdetu dio Israeleko Kanpo Gaietarako bozeramaileari.
Mikel Reparaz EITBren Nazioarteko arduradunak eta Asier Blas Zientzia Politikoetan doktoreak Ukrainan eta Gazan gertatzen ari denaren inguruko analisia egin digute.
Mikel Ayestaran EITB Mediak Ekialde Hurbilean duen korrespontsalak adierazi duenez, gerra zabaltzeko arriskua benetako kezka bihurtu da azken egunotan. Inguruko hainbat herrialdetan egoera gaiztotu egin da, eta edozer gerta daiteke datozen asteotan.
Bonbarik gabeko bigarren eguna izan dute gaur Gazan. Hamasek bahituen trukea atzeratzea erabaki du, Israelek ez omen duelako bere osotasunean bete su-etenaren akordioa. Israelek, berriz, gauerdira arteko epea eman die bahituak aske uzteko. Azkenean, lehenago utzi dituzte aske.
Gazako sarraskiaren erdian, Israelgo Armadako zenbait soldadu bertako Parlamentuan eta beste hainbat egoitza publikotan sartu dira. Hori horrela, Israelgo Defentsa ministroak ziurtatu du Hamasek Zerrendaren kontrola galdu duela dagoeneko. Horrek ez du esan nahi, baina, Israelek gerra irabazi duenik.
Goizegi da behin betiko garaipena aldarrikatzeko, baina Israelgo Armadak udaletxea, barne ministerioa eta parlamentua okupatzea lortu du azken ordu hauetan. Soldaduek une horien argazkiak zabaldu dituzte sare sozialetan.
Gaza iparraldea guztiz txikitu ostean, oraindik ere kanpotik datorkion presioa handia ez delakoan, Israelek momentuz ez du aurreikusten inolako su etenik. Gaur, Atzerri ministroak, esan du gutxienez aste bat edo bi luzatuko dela gerra kanpoko presioa nabaritu arte.
Palestinako kontrol postua pasatzea lortu dute, eta Egiptokoa noiz zeharkatu zain daude. 41 izen daude zerrendan, tartean, haur asko. Egiptora sartzea lortzen dutenean, Kairora eramango dituzte. 200 pertsonako taldea sortzen denean, hegazkinez Madrilera iritsi ahal izango dute.
Gerra hasi zenetik lehen aldiz, Zerrendan bizi diren espainiarrek Espainiak Jerusalemen duen Kontsulatuaren baieztapen ofiziala jaso dute ebakuazio planei buruz. Egunero 30-40ko txandetan, 200 bat espainiar ateratzea da asmoa.
Saladinoko errepidean pasabide bat ireki dute lau orduz, zibilak ebakuatu ahal izateko. Israelek lau orduko etenaldi humanitarioak onartu ditu Gazan, baina akordioak ez du su-etenik ekarriko, eta ez du bahituak askatzeko aterik irekiko. NBEren ustez, pasabideak "zinikoak eta krudelak" dira.
Israelgo Armadak baztertu egin du ostegun honetan Gazako Zerrendan su-etena ezartzea, eta berretsi du "tokiko geldialdi humanitarioak" eta "taktikoak" daudela Palestinako toki horretako zibilei laguntza emateko.
Hamasek 15 bahitu inguru askatu nahi ditu Israelen erasoaldia hiru egunez etetearen truke, The New York Times egunkariak aipatutako iturri ofizialen arabera. Bitartean, milaka herritarek Gaza iparraldetik hegoaldera ihes egiten jarraitzen dute.
Espainiako Gobernuko Atzerri ministroak eta Israelgo iturri diplomatikoek baieztatu dute Ivan llarramendi bilbotarra eta haren emazte Loren Garcovich urriaren 7ko erasoan hil zituela Hamasek eta, hortaz, ez zituela bahitu.
Benjamin Netanyahuk berretsi du ez dela su-etenik egongo "Hamasek gatibuak askatu arte". Bahituen familiek ere su-etenik ez onartzeko eskatu diote Israelgo lehen ministroari "gatibuak onik etxera bueltatu arte".
Gazako egoerak eragin zuzena du Zisjordanian. Bestek beste, kolonoek areagotu egin dituzte herritar palestinarren kontrako mehatxuak eta erasoak, askotan soldadu israeldarren laguntzarekin. Hebronen izan da Mikel Ayestaran EITBko kazetaria, eta bertako bizilagunekin hitz egin du.
Gaza bitan zatitzea lortu ostean, Israelgo Armadaren lehentasuna Gaza iparraldea kontrolatzea da. Azken orduetan erasoak gogorrak izan dira, bertan milaka zibil harrapatuta jarraitzen duten bitartean.
Presioei entzungor eginez, ez dela su-etenik izango esan du Netanyahuk. Hamasek bahituak askatu arte ez dituela erasoak geldituko berretsi du Israelgo buruak. Eraso oso gogorrak egin ditu azken orduetan Israelek, eta ospitale inguruak bonbardatzea justifikatu du.
Gerra eta gatibuen krisia oker kudeatzea leporatzen diote lehen ministroari. Tel Aviven milaka lagunek bat egin dute bahituen senideekin, haiei babesa adierazteko.
36 kazetari hil ditu jada Israelek, Palestina TB kate publikoko lau kazetari, tartean, eta horien lankideekin izan da Mikel Ayestaran. 2.000 kazetari daude Israelen Israelek akreditatuta, baina debekatuta dute Gazara sartzera; beraz, han daudenak dira munduaren begiak.