Microsoft Windows sistema eragileak huts egin ostean, kaosa nagusitu zen mundu osoko zerbitzuetan. Aireportuetan egoera bereziki larria izan da; izan ere, itzalaldiak 5.000 hegaldi utzi ditu bertan behera Europan, eta 44.000 atzeratu.
Arazoa CrowdStrike segurtasun enpresako antibirus baten eguneratzeak sortu du. Aenako aireportuetan anabasa sortu da, fakturazioa eskuz egin behar izan dutelako; ondorioz, atzerapen ugari daude. Gainerakoan, Osakidetzari eta Gasteizko Mercedes-Benzi ere eragin dio erorketak.
CrowdStrike enpresak larrialdiko irtenbide bat argitaratu du ostiral honetan Microsoft Windows 10en erabiltzaileentzat, Falcon Sentsore birusen antibirusaren eguneraketaren ondorioz blokeatu diren ordenagailuak konpontzeko.
Askok eta askok "heriotzaren pantaila" deitzen diote. Microsoft Windows sistema eragilearen gailuetan bakarrik azaltzen da, eta akats baten ondorioz sistemak bere onera etortzeko modua ez duenean ateratzen da.
Mundu mailan erori da Microsoft, eta horrek arazoak eragin ditu hainbat enpresa eta zerbitzutan. Bilboko Aireportuan, esaterako, check-in digitala egin ezinda geratu dira eta eskuz egin behar izan dute. Horrek ilara luzeak eta atzerapenak eragin ditu.
Microsoft-en sistema informatikoa erori egin da eta arazoa esparru askotan ari da eragiten. Croud Strik segurtasun plataforma erabiltzen duten enpresa guztiei eragin die erorketak eta mundu mailako arazoa eragiten ari da. Igor Unanue S21Sec enpresako segurtasun arduradunak eman dizkigu azalpenak.
Salaketan, GPT-4k (OpenAIren produktuetako bat) sortutako hainbat testuren adibideak jazo ditu egunkariak. Testu horiek ia ezin dira bereizi hedabideak argitaratutako ikerketa batzuetatik.
Europako Batzordearen ustez, Youtube edo TikTok plataformek, esaterako, argi utzi behar dute adimen artifizialak zer eduki sortu dituen, jardunbide egokien kodeari erantzuteko.
Konpainiak jakitera eman duenez, sarean izandako arazoa ikertzen ari dira goizean goizetik. Microsoftek, baina, ez du zehaztu zenbat erabiltzailerengan izan duen eragina etenaldiak.
Monopolioaren kontrako arauak betebehar batzuk ezartzen ditu lehia askearen izenean. Enpresa teknologiko handiek bete beharko dituzte, Europar Batasunak horiek ikertu aurretik.
Indesia, Telefonica, Repsol, Microsoft, Navantia, Tubos Reunidos eta Gestamp enpresek sortu dute, industrian digitalizazioa suspertzeko. Jaurlaritzak 255 milioi bideratu ditu, enpresak eta pertsonak ere erronka horretatik kanpo geratu ez daitezen.
Microsoftek astearte honetan baieztatu duenez, "Warcraft", "Call of Duty", "Deabrua" eta "Candy Crush" bezalako tituluen arduraduna den Activision Blizzard bideo-jokoen munduko enpresa handienetako bat erosi du, 68 milioi dolarren truke.
Amnesty International erakundeak salatu duenez, NSO enpresa Giza Eskubideak urratzearen kontura irabaziak lortzen ari da. Ikerketak espiotzaren erabilera zabala aitortu du
Mundu osoko 250.000 sistema informatibo kaltetu zituzten hackerrek Microsoften segurtasun neurriak haustean. Gobernu eta erakundeek Txinari egozten diote, eta Microsoftek berak Txinak bultzaturiko pirata informatiboei egotzi zien erasoa.
Europar Batasunak eta NATOk adierazi dute erasoak Txinatik egin direla. Ameriketako Estatu Batuek, berriz, zibererasoen atzea Pekingo Gobernua dagoela salatu dute.
Senar-emazte eta seme-alaben arteko ahaidetasuna jasotzen zuen agiria desagertu da; baita 2000ko hamarkadan modan izan zen galde-erantzunen ataria ere. Maite Goñik eta Egoitz Gonzalezek kontatu dute.
Iruzurgileak biktima engainatzen du ordenagailuan birus bat duela esanez, eta haren ordenagailuan sartzea lortzen du, gerora bankuko datuak lapurtzeko.
Twitch bideo-emankizunen plataforma euskaratu dezaten eskatzeko "3000 Twitz" kanpaina eta ahots bidezko lehen morroi euskalduna aste honetako ordu digitalean
2020ko otsailean, abuztuan eta irailean antzemandako iruzurren antzekoak dira. Biktimak dei bat jasotzen du, bere ekipo informatikoa egoera txarrean dagoela jakinarazteko.
"Berdin zait Microsoft edo beste konpainia handi bat den, konpainia seguru batek, konpainia oso estatubatuar batek erosi behar du", esan du Trumpek Etxe Zurian.
Zibersegurtasuneko adituek adierazi dute ez dagoela inolako frogarik Tik Token erabiltzaileen datuak Txinako Inteligentziarekin konprometituta egon daitezkeela iradokitzen duenik.
Microsoften sortzaileak zenbaki hori bota zuen, baina munduko herritar guztiei txertoa jarriz gero albo-ondorioren bat izan dezakeen pertsona kopuruaz ari zen.
Ikerketetako bat pinudien gaixotasunari buruzkoa da eta bestea aireko turbina flotatzaileak optimizatzearen ingurukoa. Biak ala biak Microsoften AI for Earth izeneko programan aukeratu dituzte.
Lander Galera ikasleak egin eta Jesus Maria Blanco irakasleak aurkeztu duen lana plataforma eoliko flotagarriei buruzkoa da, eta Bill Gatesen konpainiaren arreta erakarri du.
Maite Goñik ‘Ahoz Aho’n azaldu duenez, Avast doako antibirusak erabiltzaileen datuak saltzen dituela frogatu dute asteon. Microsoft, Pepsi, Google eta IBMri saldu dizkie datuak, besteak beste.
Alemaniako enpresak Estatu Batuen merkataritza politika erasokorraren ondorioak jasaten ari dira. Iazko urtean enpresa alemaniarren irabaziak % 1,2 baino ez ziren igo.
Informatika munduko multinazionalak iragarri duenez, kontsola berria Xbox One X baino “lau aldiz” ahaltsuagoa eta 8K bereizmenarekin bateragarria izango da.
Azken egunotan zortzi lagunek salatu dute Getxon iruzur mota hori jaso izana. Iruzurgile informatikoek biktimen ordenagailuetan sartzen saiatzen dira engainuen bidez.
'The New York Times' egunkariak argitaratu duenez, Microsoft edo Amazon konpainiek, besteak beste, Facebookeko erabiltzaileen datu eta mezu pertsonalak biltzeko aukera izan dute.