FIFAk ofizial egin du 2030eko Munduko Futbol Txapelketa Espainian, Portugalen eta Marokon jokatuko dela. Horrez gain, baieztatu du Bilboko eta Donostiako estadioek Munduko Kopako neurketak hartuko dituztela.
Kirol instalazioak egiten dituzten 26 euskal enpresa Mexikon eta Marokon dabiltza merkatu berriak ireki nahian. Mexikok 2026ko munduko txapelketa antolatuko du, eta Marokok 2030ekoa.
Mohamed Ali da hildakoa, eta Gazuaniko tailer mekaniko batean egin zuen lana. Sahara mendebaldean laguntza humanitarioa emateko ibilgailuak egokituz laguntzen zien gobernuz kanpoko erakundeei.
Pandemiak saharar errefuxiatuen kanpalekuetara egiten diren bisitak gelditu zituen, bost urtez. Marokok euren lurraldetik bota zituen sahararrek ezinbesteko dute nazioartearen laguntza.
Ceuta eta Maroko banatzen dituen Tarajalgo mugan lasaitasuna nagusitzen ari da gaurko lehenengo orduotan. Marokoko segurtasun indarrek migratzaileak aldarazten ibili dira gauean, eta muga zenbaitetan itxi dute.
Segurtasun-dispositiboa martxan da, sare sozialetan sarrera masiboa antolatzera bultzatzen zuten bideoak zabaldu direlako azken egunotan. Marokoko Fnideq herritik Ceutara sartzeko saiakerak eta atxiloketak izan dira. Mutil bat hil da, ustez Ceutara igerian iritsi nahian.
Saiakera masiboa izan da, azken egunotan sare sozialetan deialdia zabaldu ondoren. Marokoko Poliziak 60 lagun baino gehiago atxilotu ditu mezu hori zabaltzea egotzita. Ceutan ere, Guardia Zibilak 100 agente gehiago jarrita sendotu du muga zaintzeko dispositiboa.
Saharako basamortuan izandako euri-jasek gutxienez 18 hildako utzi dituzte Marokon. Marokoko Meteorologia Zuzendaritza Nagusiak alerta laranja berrezarri du euriteek egunotan kaltetutako guneetan.
Batez beste, egunero 700 saiakera inguru egiten dira Ceutan modu irregularrean sartzeko, eta egun bakar batean 1.500 saiakera egitera ere iritsi dira. Pertsona asko berehala bueltatzen dituzte Marokora, baina Ceutako etorkinen aldi baterako egonaldi-zentroa jendez lepo dago.
Majida Maayoufek hamazazpigarren amaitu du Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako maratoia, 2 ordu, 28 minutu eta 35 segundoko markarekin. Sifan Hassan nagusitu da.
Europar Batasunak bere jarrera bateratuari eusten dio, hau da, NBEko idazkari nagusiari eta Mendebaldeko Sahararako mandatariari babesa adierazi die, eta irtenbidea Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren ebazpenen araberakoa izan behar dela azpimarratu du.
ETBren elkarrizketa batean, Fronte Polisarioak Macroni erantzun dio Frantziak Mendebaldeko Saharako gatazkan izandako norabide aldaketaren ondoren. Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkariaren ustez erabakiak konponbidea lortzea oztopatzen du, eta Marokoren okupazioa legeztatzen saiatzen da.
Aljeriak Parisen duen enbaxadorea "berehala" erretiratuko duela iragarri du. Fronte Polisarioak gogorarazi duenez, "Mendebaldeko Sahararen oraina eta etorkizuna saharar herriak erabakiko du, ez Frantziak edo beste edozein estatuk".
Ekainaren 23tik Loiuko aireportuan atxikita izan ostean larunbatean aske utzi duten gaztea Poliziaren aurrera joan beharko da bihar egoera "erregularizatzeko".
EITBri emandako elkarrizketa batean, Mahmoudik Loiuko aireportuan egun hauetan bizitakoa kontatu du Hassana Aalia lagunaren laguntzarekin. Aalia ere saharar aktibista da, eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten Marokon protesta batean parte hartzeagatik. 2016an lortu zuen nazioarteko babesa.
Zehar-Errefuxiatuekin gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi du Bilboko guardiako epailearen agindu bati esker izan dela, ez baitu onartu beste 48 orduz atxikita izateko eskaria. GKEak salatu du "negargarria" izan dela Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzaren erantzuna.
Auzitegi Nazionalak errefusatu egin du kautelazko neurriak hartzea, gazte sahararrak asiloa ukatzearen aurka jarri zuen errekurtsoaren aurrean, eta datozen orduotan deportatuko dute. Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak deportazioa saihesteko abokatuek egin duten eskaera babestu du.
Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak azaldu duenez, gazteak "oso profil nabarmena du, Agadirren Zuzenbideko ikasle den 23 urteko gazte aktibista batena, ondo oinarritutako eta dokumentatutako jazarpen-historia batekin".
Auzitegi Nazionalak errefusatu egin du kautelazko neurriak hartzea, gazte sahararrak asiloa ukatzearen aurka jarri zuen helegitearen ondoren. Beraz, Polizia Nazionalak aurreikusitakoaren arabera, Tangerrerako hurrengo hegaldian deportatuko dute, ostiral arratsaldean. Gazteak gose-greba hasi du.
Printzipioz ostiralean deportatutako dute Marokora. Hortaz, deportazioa egun bat atzeratu dute, asilo eskaeraren ukapenaren aurka Auzitegi Nazionalean aurkeztutako erreguzko errekurtsoa onartzen duten ala ez jakin arte.
Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko presidentearen arabera, tramitazioa oraindik ez da ebatzi, baina asilo-eskaeraren hasierako ukapena ez da aldatu oraingoz. Gauzak horrela, Poliziak uste du deportatzeko aukera duela.
Era berean, Fiskaltzak dio poliziak "indarraren erabilera proportzionala" egin zuela baieztatu duela. Bestalde, Espainiari gertatutakoa ikertzera derrigortzea eskatu dio Podemosek EBri.
Duela urtebete jakin genuen Iñaki Arakistain eskalaitzailearen ekimenez Tolosaldeko Lanbide Heziketako irakasle eta ikasle talde bat Marokon, Taghia haranean, ur hornidura sistema hobetzen laguntzeko lanean ari zirela, eta orain, proiektua martxan jarrita bueltan dira etxean.
Osasun Ministerioko iturriek azaldu dutenez, produktua ez zen kontsumitzailearengana heldu merkatutik kentzeko trazabilitatea zehaztu zutenerako. Andaluziako Gobernuak jakitera eman duenez, marrubiak Algeciraseko (Cadiz) portutik sartu ziren.
RASFFek (Rapid Alert System Feed and Food) ohartarazi du A hepatitisa dagoela Marokotik Espainiara iritsitako marrubietan. Arrisku "serioa" da, substantzia horren "gehieneko maila" (25 gramo) gainditzen duelako.
Barne ministroak Auzitegi Gorenaren epaiari erantzun dio; izan ere, atzo baieztatu zuen 2021eko abuztuan adingabeak itzultzea legez kanpokoa izan zela. Grande-Marlaskak esan du agintariek "uneoro" bat egin zutela ordenamendu juridikoarekin.
Salaren ustez, ez zen Atzerritarrei buruzko Legean aurreikusitako prozedura jarraitu, eta berretsi egin du Marokora itzulitako adingabeen eskubideak urratu zirela.
Gurasoak ditu marokoarrak Dikrak, horregatik bi kulturak elkarbizi dira euren etxean. Arabieraz ederki hitz egiten du, euskal eta marokoar produktuak sartzen dira euren gastronomian. Asko joaten zen Marokora txikitan, orain oso gutxi eta pena du.
Inaugurazioko partidak, dena den, Argentinan, Uruguain eta Paraguain izango dira. Baliteke Reale Arenan eta San Mamesen jokatzea txapelketako neurketaren bat.
Yakin Amryren gurasoak Marokotik etorri ziren, baina Euskal Herrian jaio zen bera. Zumarragan bizi da, batxilergo ikasketak egiten ari da eta Jatorkin Al-Nahda elkartearen diploma jaso du. Elkarteak magrebtar migratzaileak integratzen egiten duen lana oso garrantzitsua iruditzen zaio.
Magrebtar jatorria duten migratzaileak ahalik eta ongien integratzea da Jatorkin Al-Nahda elkartearen helburu nagusia. Horretarako, ikasketekin laguntzen diete, unibertsitatera joan daitezen, adibidez. Miriam Uzkudun elkarteko langilea proiektuaren garrantziaz aritu da "Biba Zuek!" saioan.
Bilboko komunitate marokoarrak laguntza jasotzeko gune bat jarri zuen martxan atzo, asteartea, Karmelan (Fika kalea 44). Bilketak astebete iraungo du, gutxi gorabehera. Gainera, bihar beste puntu bat zabalduko dute Ermuan, eta etzi Errenterian.
Zehazki, Barne Ministerioak 2.862 hildako eta 2.562 zauritu erregistratu ditu orain arte. Marokoko agintariek, bitartean, kaltetutako eremuetan lanean jarraitzen dute.
Gaur-gaurkoz, 30.000 marokoar baino gehiago bizi dira Euskadin, baina gehienak iparraldekoak dira jatorriz; gutxi dira lurrikarak astindutako Marrakex ingurukoak. Bilbo Zaharrean denda ugari dituzte. Bertan izan da EITB.
Zenbait herrixka isolatuta daude oraindik Marokoko lurrikararen epizentrotik gertu, errepideak suntsituta daudelako. Horrek oztopatu egiten du herritarrek arreta medikoa eta oinarrizko laguntza jasotzea.