Itzal erromeriako abeslari eta harri-jasotzailea den Itxaso Treku lezoarra izan da sukaldean. Bere taldekide den Gorkarekin batera, euskal kanta sorta batekin hunkitu gaituzte.
Gipuzkoako Foru Aldundiak behin-behineko pasabidea jarriko du GI-636 errepide gainean, Gaintxurizketa parean, puntu horretako istripu kopuru handia murrizten saiatzeko. Bitartean, inguru horretan oinezkoen segurtasuna bermatuko duen behin betiko plan bat garatzen ari da Foru Aldundia.
Bizilagunek Gipuzkoako Foru Aldundiari errepide gainean pasabide bat, inguruko argiztapena hobetzea eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako errei bat eskatu dizkiote. Azken bi urteetan zazpi pertsona hil dira puntu horretan.
Hilotzak Euskal Herrira ekartzeko beharrezko izapideak amaitu dituzte, eta jasotako babesa eskertu dute. Istripuan zauritu zen hirugarren euskal herritarra dagoeneko etxean da.
Arotza da Mikel Zuriarrain, eta egurrezko bizikleta egitea lortu du. Ez da erronka erraza izan, baina apurka-apurka ametsa bete du. Interneten ikasi zuen nola egin bizikleta.
Beharrezko izapideak amaituta, astelehenean edo asteartean helduko dira hilotzak Euskal Herrira. Istripuan zauritu zen hirugarren euskalduna dagoeneko etxean da.
Mendizaleen senideak atzo heldu ziren Chamonixera. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "talde kontsularraren eta familiaren zerbitzura" dagoela, izapideekin laguntzeko.
Mendizaleen familiak Chamonixen dira jada. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "talde kontsularraren eta familiaren esku" jarri dela, beharko lituzketen izapideekin laguntzeko.
Chamonixeko Jendarmeriaren erreskate taldeko bozeramaile batek azaldu duenez, alpinistak 100 metroko altueratik erori dira, Gervasuttiko korridorean. Erreskate helikoptero batek hildakoen gorpuak berreskuratu ditu arratsaldean, eta Chamonixera eraman ditu.
Gaintxurizketako bizilagunek protesta egin dute GI-636 errepideak gune horretan duen arriskua salatzeko. Haserre daude, ez baita puntu beltz horretan halakorik gertatzen den lehen aldia.
Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen atzo ezbehar larriaren nondik norakoak argitzeko, eta bart topatu du ihes egin zuen furgoneta. Gaintxurizketako bizilagunek protesta egin dute, GI-636 errepide zati horren arriskua salatzeko.
Ertzaintza ibilgailuaren gidariaren bila ari da, harrapaketaren ostean ihes egin baitu. Ezbeharraren ondorioz, Errenteriako noranzkoko erreia itxi eta zirkulazioa Gi-2638 errepidetik bideratu dute.
Markel Merinok 15 urte beteko ditu aurten, garun paralisia du eta gurpildun aulkian bizi da. Igorrek, antolatzaileak, eta Anek, Markelen arrebak, ekainaren 21 eta 22an Markel Merinoren alde eta Juneren Hegoak elkartearen alde egingo den erronka azaldu digute.
13:45ean talka egin dute furgoneta batek eta moto batek eta motoko gidaria bertan hil da. Iruneranzko bi erreiak itxita egon dira eta auto-ilarak sortu dira baina, zabaldu dituzte atzera eta egoera bere onera etorri da.
Mikel Zuriarrainek kanoa bat eta belaontzia eraiki ditu. Bittori izena jarri dio kanoari, eta Kontxi belaontziari. Hain zuen ere, Pasaiako itsas festibaleko ontzirik txikiena da Kontxi: 3 metro ditu. Nola eraiki dituen kontatu du.
Arazoa konpondu bitartean, Irunera heltzeko Euskotreneko garraiobidea (topoa) hartu beharko da Errenteriako edota Pasaiako geltokietan. Halaber, topo zerbitzurik ez dagoen orduetarako, Irun eta Lezo-Errenteria bidea egiteko autobusak jarri ditu Renfek.
32 urte eta erdiz Euskadi Irratiko esataria izan da Joxe Juan Ugalde, eta erretiroa hartu zuen duela bi hilabete. Dioenez, oporraldi batean bezala dago, oraindik ez dio jubilazioari zukurik atera. Irratitik elkarrizketak eta solasaldiak gustatzen zaizkio gehien. Bere ibilbide oparoaz aritu da.
Karlos Saldise pasaitarra 1980an erail zuten, Batallón Vasco-Español eta Gupos Armados Españoles taldeek bere gain hartu zuten eraso batean. Aurten Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen urraketen biktima gisa aitortu du eta horren harira bere bi arrebekin, Mays eta Karmelerekin hitz egin dugu.
Piztu Lezo, Gaxuxa eta Lezoko Emakume Taldeak eta Udalak astearte honetan, 19:30ean, Lezoko Gurutze Santuaren Plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.
Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, Galdakaoko Gandasegi eta Urreta eta Andoaingo Ondarreta zentroak daude kaltetuen artean. Bietan Ausolan enpresaren esku dago zerbitzua. Lezo Herri Eskolan eta Mungiako Legarda ikastetxean ere atzeman dira intsektuak.
Iragan urtarrilaren 30ean, indarkeria matxista kasu baten berri jaso zuen Ertzaintzak. Horren haritik, ofiziozko ikerketa abiatu zuen, inork ez baitzuen salaketarik jarri.
Ezbeharra 08:00ak baino lehentxeago gertatu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik bi ibilgailuek aurrez aurre talka egin dutenean. Kolpearen ondorioz, gizonezko bat hil da, eta beste bat zauritu, eta Donostia Ospitalera eraman dute.
Istripuan. 20 eta 22 urteko bi mutil hil ziren, eta emakume bat oso larri zauritu zen. Bi ibilgailuk aurrez aurre elkar jo zuten, eta horietako bateko gidaria atxilotu zuen Ertzaintzak.
Joan den den igandean gertatu zen istripua. 20 eta 22 urteko bi mutil hil ziren, eta emakume bat oso larri zauritu zen. Bi ibilgailuk aurrez aurre elkar jo zuten, eta horietako bateko gidaria atxilotu zuen Ertzaintzak.
Igande goizaldean Lezon izandako istripuan bi mutil gazte hil ziren eta horiekin autoan zihoan beste neska bat oso larri dago. Laugarren bidaiaria ere erietxean dago.
Lezo herri txikia dela esan du Mikel Arruti Salaberria alkateak, eta gaurko istripua kolpe izugarria izan dela denentzat. ''Badakigu ez dagoela hitzik familiarrei eta lagunei mina arintzeko, baina gure berotasuna eta gure doluminik sentikorrenak helarazi nahi genizkieke", adierazi du.
Frantziako nazionalitatea duen 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bide-segurtasunaren aurkako delitua eta zuhurtziagabekeria larriagatik eragindako giza hilketa leporatuta. Donostia Ospitalera eraman dute artatzera, eta epailearen esku utziko dute alta eman ondoren.
Gehienak Donostiako ikastetxeak dira, baina baita Lezo, Irun eta Lasartekoak ere. Oraingoz, Donostiako bi ikastetxek jarri dute salaketa Ertzaintzaren aurrean. Adingabeen Gipuzkoako Fiskaltzak gertatutakoa Ertzaintzaren aurrean "premiaz" salatzeko eskatu die adingabeen gurasoei.
Hamar aurreskulari aritu dira nor baino nor gehiago igande honetan, eta Mattin Etxebeste oiartzuarra izan da bigarrena; hirugarrena, berriz, Ane Jaunarena lezoarra izan da.