Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
Etxaunek herriko adineko pertsonentzat eskatu du ametsa: Jai bat antolatu nahi du zahar-egoitzan. Horretarako, erraldoiak, txokolatea eta musika eraman dituzte bertara herriko txikienek.
Pauleri asko gustatzen zaio herriko zinema-aretora joatea eta ohitura hori galtzen ari dela uste du. Xabier Madariagak haren ametsa bete nahi du. Zinemazale Elkartea da herriko zinema-aretoaz arduratzen dena eta ekitaldi bat antolatu dute, elkarteko kideei eskerrak emateko.
Lekeition izango da Xabier Madariaga aste honetan, Azkue eskolako haurren ametsak betetzeko asmoz. Ez ezazu galdu Ametsen Arbola, igandean, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
Julian Arrate Lekitto Bedarrako lehendakaria da. Ortuaren kultura zabaltzeko sortu zen ekimena, eta pertsonak euren artean harremantzeko modu bat ere bihurtu da, bakardadeari aurre egiteko. Ostegunero biltzen dira ortuan.
Euskal Zine Bileraren 47. edizioa asteburuan bukatu da, Lekeition. "Alas/Tierra", "Ximinoa", "Larramendi" eta "Puzzleak, bortxaketaren jauregia" filmak ere saritu dituzte.
Euskarazko zinemaren Lekeitioko jaialdiaren 47. edizioa egingo dute urriaren 16tik 21era. Aurten, Itziar Ituño aktoreak jasoko du Euskal Zinemaren Begirada saria.
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 29an hasiko da Galizian VI Bandeira Cidade da Coruñarekin, eta abuztuaren 18an amaituko da Zarautzen XV. Zarauzko ikurrinarekin.
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia ekainaren 29an hasiko da, Galizian, Coruñako VIII. Banderarekin, eta irailaren 15ean amaituko da, Portugaleten, El Corte Ingles Banderaren L. edizioarekin.
Ondarroa Lekittarraren kalean sartu da eta gehiegi hurbildu zaio, arraunekin talka egin duten arte. Bigarrenez ere hurbildu dira, baina Lekeitioko traineruak bere kalea babestu du eta aurretik helmugaratu da.
Maskota moduan iritsi ziren gurera, Estatu Batuetatik etorriak batik bat, eta orain gure basoetan hedatzeak kezkak ugaritu ditu. Mapatxeak espezie inbaditzailea dira, orain arte Karrantzan detektatu dena, baina orain Lekeition ere ikusi dira.
Laugarren potinarekin, Zerdarabixu izenekoarekin, heldu da lehenengo altxada eta baita kokota ere Olatz Martiartuk lortu duena. Aitxitxa Modesto potineko Aner Garateak sei altxalditan eustea lortu du eta azkenean moztu dio antzarrari kokota. Antzarrak gomazkoak dira duela urte batzuetatik hona.
Goizeko lehen ordutik jendez bete dira Bizkaiko udalerriko karrikak. Musika, etxeko txikienentzako erraldoi eta buruhandiak... Ekitaldi nagusia, baina, arratsaldean izango da. 16:00etatik aurrera, Lekeitioko eta kanpoko kuadrillak gomazko antzarari heltzeko lehian arituko dira.
16:00etatik aurrera, Lekeitioko eta kanpoko kuadrillak gomazko antzarari heltzeko lehian arituko dira. Jendetza espero denez, Udalak herriko erdigunea itxiko du ibilgailuentzat, goizean goizetik.
Sanantolinetan bete-betean murgilduta daude lekeitiarrak, eta dagoeneko dena prest dute osteguneko egun handirako. Potinak portuan daude, eta topatu ditugun harrapatzaileei antzara-jokoari aurre egiteko sekretuez galdetu diegu.
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako El Correo Ikurrina. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek eta taldeko patroiak nola bizi izan duten estropada.
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Euskotren Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropadak jasoko ditu Lekeitiok igandean, uztailak 28. Honatx estropada eremuko batimetria eta olatuen aurreikuspenaren informazio zehatza.
Aldaik 9 urte daramatza klubean. Lekittarra bederatzigarren da Eusko Label Ligako sailkapenean, Caborekin 39 puntura berdinduta. Kaiku, San Pedro eta Bueu dituzte atzetik.
Olatz Egigurenek azaldu digunez, Lekeitioko Orekan Bat kirol klinikan minbizia izan duten pertsonentzako ariketak prestatzen dituzte, oreka lehenbailehen berreskuratu dezaten.
Eguraldiak baldintzatuta, baina tradizioari eutsiz, kaxarranka dantzatu da beste behin Lekeition. San Pedro Kofradian dantzatu du Unai Urkiagak, lehen aldiz.
Emakumezkoetan, Hondarribia nagusitu da, eta Zumaia 53 ehunenera sartu da. Gizonezkoetan, Zarautz izan da onena, Portugalete sailkatu da bigarren, eta Santurtzi hirugarren.
Egiturak kaiko hormetara daude lotura, ez dute eraginik portuko trafikoan, eta floraren eta faunaren aniztasuna sustatzen dute. Ocean Ecoestructures enpresa katalanak garatutako teknologia paregabea da munduan.
Bizkaiko Txapelketan, Lekeition, Kaiku nagusitu da emakumezkoetan eta Urdaibai gizonezkoetan. Gipuzkoakoan, Hondarribian, berriz, Arraun Lagunak gailendu da emakumezkoetan eta Hondarribia gizonezkoetan.
Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira protagonistak "Elkarrekin esnatzeko ordua" Kirmen Uriberen eleberriaren egokitzapen honetan. Maiatz amaierara arte grabatuko dute Euskal Herri osoan zehar. Lanak EITBren parte-hartzea du.
Organoak ezinbesteko instrumentuak dira gure herri eta hirietako elizetan. Batzuk oso zaharkituta daude, baina diru asko behar da horiek berritzeko, eta eliza askok ezin diote gastu horri aurre egin. Bergaran egunotan ari dira duela bi urte zaharberritzen hasi ziren organoa berriro muntatzen.
Nafarrak hirugarrenez jokatuko du Buruz Buruko Txapelketa. Lekeition, Urrutikoetxearen aurka jokatutako atarikoan, Bakaikoa galtzen hasi da, baina lehenengo atsedenaldirako 8 eta 12 jarri da aurretik.
Guardia Araban, Lekeitio Bizkaian eta Hondarribia Gipuzkoan jendez gainezka egon dira, eguzkiak goiza argitu duen egun honetan. Euskadiko kostaldea zein barnealdea turisten erakargune izan dira.
Aritz Erkiaga eta Mikel Mancisidor Manci nagusitu dira Lekeitioko Master Series txapelketan, Ludovic Laduche eta Thibault Basque bi setetan menderatuta. Emakumeen desafioan, berriz, Erikak eta Fridak 2-1 garaitu dituzte Helena eta Maialen.
Women Winter Series-eko irabazleak dira Erika Mugartegi eta Maialen Aldazabal. "Biba Zuek" saioan irabazleek txapelketan bizi zituzten emozioei buruz hitz egin digute. Etorkizunean gazte eta emakume gehiago frontoietan egotea espero dutela esan digute.
Lekeitioko Andraetxea elkartearen kide diren Zaloa Badiolarekin eta Amaia Nicholsonekin hitz egin dugu proiektuari buruz. Lekeition emakumeentzat leku segurua euskaraz sortzeko apustu egin zuten. Gonbidatuek euskararen transmisioan emakumeak izan duten garrantzia azaldu digute.