Udalak "babesa eta hurbiltasuna" helarazi die biktimei eta ingurukoei, publiko egindako ohar batean, "behar dituzten baliabideak jarriz haien eskura". Era berean, "salatutako gertaerak ahalik eta lasterren argitzea" eskatu du.
Juan Joxe Agirre 54 urtez euskal politikaren nondik norakoen lekuko izan da. 1970ean Lazkaon sortu zuen artxiboak euskal memoria historikoaren zati handi bat gordetzen du, eta 94 urte beteta ere, han jarraitzen du, egunero material berria biltzen.
Gertakariak joan den igandeko 02:30ean jazo ziren. Biktimak salaketa jarri zuen egun berean, eta Ertzaintzak ordu batzuk geroago atxilotu zuen ustezko erasotzailea. Atxilotua epailearen esku utzi zuten, eta aske geratu zen.
Kepa Zubiarrain alkateak jakinarazi duenez, aseguru etxeekin hitz egiten ari dira eta goizean bilera egingo dute eman beharreko hurrengo pausoak zehazteko. Aitortu duenez, "mahai gainean dago hondamendi eremu izendatzeko erabakia", baina aurrena, balorazioa egin behar dute.
Eroritako ur-erauntsi handi batek Gipuzkoako udalerriko kaleak urpean utzi zituen eta, gainera, GI-2120 errepideko ibilgailuentzako sarbideak itxi behar izan zituzten.
15:30 aldean hasi da erauntsia, eta 8 litro bota ditu 10 minutuan. Garaje, lokal eta etxabeetan sartu da ura. Alkateak esan duenez, kalteak "handiak" dira.
Milaka litro sartu dira Lazkaoko hainbat etxe eta eraikinetara, minutu gutxitan. Uholdearen ondorioz, Lazkaoko Zaharren Egoitzako egoiliarrak bertatik ateratzea ere aztertu dute baina, azkenean, ez da beharrezkoa izan. Bihartik aurrera, urak hondatutako guztiaren balantzea egin beharko dute.
Abisu horia ezarri dute EAEn zaparrada mardulengatik asteleheneko 09:00ak arte. Euskalmeten arabera, hamar minutuan metro koadroko ia 5 litro bota ditu, eta tenperatura lau gradu jaitsi da bat-batean. Araitz Apaolazak eta Ane Garmendiak grabatutako irudiak.
Athleticzaleak ez daude Bizkaian bakarrik, mundu osoan daude, baita Gipuzkoan ere, hala nola Lazkaon. Bertakoa da Jon Agirre, umetatik da talde bilbotarraren zalea, eta gaurko partidua bere herrian nola ikusiko duen kontatu du.
Urratsak ondo eginez gero, joareek euren erritmoa hartuko dute eta dunba hotsa berez aterako da. Horretarako inportanteena joareak ondo lotzea dela esan digu Jon Aizpurua taldekideak.
Julen Irurzun Lazkaoko Oreka okindegiko okinak bertan egiten duten errege-opilaren errezeta eman eta nola egiten duten azaldu digu. Horren hitzetan, ehunka opil egiten dituzte Gabonetan, baina urtean zehar ere egiten dituzte noizean behin, arrakasta handia baitute.
Arantxa Garmendia Lazkaoko Astotxo Eguneko antolatzaileetako bat da, eta ospakizun berezi honetaz aritu da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Horren arabera, 1652an hasi ziren ospatzen, eta oso berezia da lazkaotarrentzat. Hainbat ekintza egiten dituzte, tartean asto-lehiaketa eta antzezlana.
Eider Garmendiak Astigoxoren obradore berria erakutsi digu. Kooperatiba txiki honetako dendan enkarguz saltzen dituzte beraien produktuak, baita Beasain eta Ordiziako azoketan ere. Arrakasta dute pastelek, sagar tartak batik bat; baita tarta gaziek ere, prestatu diguten porru quicheak, esaterako.
Amatriain frutategiko Jose Luis Amatriainek azaldu digunez, fruta eta barazkiez gain ezti eskaintza zabala ere badute. 20 ezti mota ezberdin dituzte salgai, eta 6 izan ditu hizpide: limoiarena, mila loreduna, mizpirarena, gaztainondoarena, ahuakatearena eta haritzarena.
Ostiralero Lazkaoko San Benito ikastolak Kantu Jira egiten du herriko plazan. Bizpahiru abesti kantatzen dituzte, eta ikastolako ikasle, herriko talde eta herritarrak batzen dira ekimenera. Ostiralean ekintza berezia izan zen EITB Maratoiko elkartasun kanpainarekin bat eginaz.
Ordiziako istripuan pertsona bat zauritu da, eta 3 kilometroko pilaketak sortu dira. Lasarte-Oriako ezbeharrean, ez da inor zauritu, baina ilarak egon dira ia bi orduz.
Lazkaora joan gara, Jose Luis Amatriainen Amatriain fruta-dendara. 26 urte zeuzkanean ireki zuen denda erakutsi, eta, ondoren, fruta etxean kontserbatzeko aholku batzuk eman dizkigu.
Anne Otegirekin bildu gara Bizi Olan, Lazkaon. Osasuntsu bizi eta jatearen garrantzia azpimarratzen du 'Osoa Coocking'-oak, hori dela eta, afari azkar eta osasuntsu bi erakutsi dizkigu: Pita bokadiloa gaztarekin eta azenario patearekin; eta, arrautza nahasia barazki erreekin.
Arratsaldean jaso dute deia larrialdi zerbitzuek, ke handia zegoela ohartarazteko. Erabiltzaileak kalera atera dituzte eta ez da inor zauritu. Asteartetik aurrera, normaltasunez irekiko ditu ateak.
Joseba Beloki txirrindulari ohia izan da gurean. Miguel Indurainen atzetik Frantziako Tourrean podium gehien dituen euskal txirrindularia. Aurtengo Tourra hasteko egun gutxi geratzen dira eta 2023ko edizioa nola ikusten duen kontatu digu.
Joxe Mari Apaolaza kazetariak 37 urte inguru daramatza Euskadi Irratian kirol ekitaldi eta partidak entzuleei kontatzen. Aurretik, albistegietan eta programetan aritu zen. 'Biba Zuek!' saioan azaldu duenez, 9 urterekin futbolarekin lotutako argazki bati begiratu eta partidaren kontakizuna egin zuen.
19 urterekin ezagutu genuen Eider Saez 'Nogen' taldean. Lau urte pasatu dira eta orain bakarkako ibilbideari ekin dio. Bere lehen diskoa ere atera du 'Loratzen' eta hori aurkeztera etorri da. (Elkarrizketa osoa Nahieran)
Pello eta bere emaztea Kolonbiara joan ziren gaur egun beraien seme nagusia dena adoptatzera. 11 hilabeterekin ekarri zuten Lazkaora eta gurean izan ditugu aita-semeak, Pello eta Pello Bidegain.
Bizi Ola irabazi asmorik gabeko ekimen sozialeko kooperatiba da. Kooperatibako ardatzetako bat elikaduraren subiranotasuna da, eta horretarako inguruko ekoizleak eta kontsumitzaileak elkartzeko espazio bat egin dute. Fabrikako tabernan, bestalde, Basabeko artisau garagardoak dastatu daitezke.
Iñaki Osa Goikoetxea puntista eta Ane Muruamendiaraz ETBko Winter Series jaialdiko kazetaria izan dira gonbidatu nagusiak. Winter Series txapelketaren gainean hitz egin dute kirolariarekin, igande honetan baita aurtengo denboraldiko final nagusia. (Elkarrizketa osoa Nahieran)
"Bertsografia" atalarekin jarraitu du Andoni Egañak. Lazkao Txikiren ingurukoa oraingoan, Euskal Herrian oso ezaguna egin zen bertsolaria. Marrazki bizidun eta guzti!
Mendia-Arrieta familian gurasoek seme-alabei kirolarekiko maitasuna eta pasioa transmititu diete. Iraia Mendia, esaterako, atletismoan ari da bidea egiten eta iazko denboraldian harrituta utzi zituen erakutsitako mailarekin.
Lazkaoko Maitte dendan izan gara, zer-nolako produktuak eskaintzen dituzten ikusten. Ondoren, urdaiazpiko kroketak nola prestatzen dituzten ikusi dugu.
Eider Goenagari esklerosi anizkoitza primarioki progresiboa diagnostikatu diote. 2021ean hasi zen sintomekin. Orain, tratamenduan dago, eta lanera itzuli da. Lazkaoko San Benito ikastolan, biologiako eskolak ematen ditu. Ikasleekin ere hitz egin du gaixotasunaren inguruan.
Lazkaoko Hiru Txoko kafetegian eskaintzen dituzten produktuez aritu dira Marina eta Amaia Carro. Ogia egiten dute, baita zukuak eta hainbat gozo ere. Açaí bowla nola prestatzen duten azaldu digu Amaiak.
Jose Luis Amatriain ezagutu dugu Amasa-Villabonan. Amatriain postua erakutsi digu, Villabonako azokan astero jartzen duen postua. Fruta denda daukate Lazkaon eta azoketan beraien produktuak saltzeaz gain, pikillo piperrak ere erretzen dituzte.
Elordi García, leuzemia gainditu duen emakumea; Josu Viana, ludopatiatik atera den gizona, eta Eneritz Martin, buruko tumorea gainditu duen beasaindarra izan dira platoan. Hirurak dira indartsuak eta borrokalariak. Horrez gain, egoera zailetan aurrera egiteko indarra eta kemena erakutsi dute.
Euskal Herriko Unibertsitatean errusiera irakasten du Iker Sancho lazkaotarrak duela hogei urtetik. Itzulpengintza eta eslabiar filologia ikasi zituen eta orain, "31 ipuin" izeneko liburuan, Anton Txekhov autore errusiarraren ipuin batzuk euskaratu ditu.
Hilabete honetan 29 urte betetzen dira Lazkao Txiki hil zela. Felipe eta Trini Barandiaranen osaba zen Lazkaotxiki. Umetako oroitzapen onak dituzte eta bertsolaria ez ezik, ipuin kontalari aparta eta euskararen maitalea zela diote hauek.